Prentsa Oharren banner

Eduardo Datoren hilketaren mendeurrena gogoratu du Gasteizek

 

Ekitaldi instituzional bat egin du Gasteizko Udalak gaur goizean, bihar —martxoak 8— Eduardo Dato Iradierren hilketaren mendeurrena beteko dela eta. Gorka Urtaran alkateak, Maider Etxebarria lehen alkateordeak eta udal korporazioaren ordezkariek parte hartu dute ekitaldian. Orobat izan dira bertan besteak beste Arabaren izenean Gorteetako diputatu, hamaika bider ministro, Diputatuen Kongresuko presidente eta lau bider Gobernuko presidente izan zenaren senideak.

Alkateak gogorarazi du hainbat bider egin izan diola omenaldia Gasteizek Eduardo Datori, eta hiriko Adopziozko Seme izendatu zutela 1903an, bere karrera politiko osoan udalerriarekin izan zuen lotura estuagatik. Ondoren, Datoren dukesa María Espinosa de los Monterosi eta senideei argazki-oroigarri bat eman zaie, Pilar Aróstegui Udal Artxiboko irudi-funtsetik ateratako irudiekin. Ama Gasteizkoa izan baitzuen Eduardo Datok.

Florida parkean bukatu da omenaldi instituzionala, hiriak haren omenez egindako monumentuaren ondoan. 1921eko martxoaren 8an hil zuten Eduardo Dato, Madrilen, hiru gazte anarkistak. Lore-eskaintza egin da.

 

Share