Prentsa Oharren banner

Atxilotua bikotekideari eraso egiteagatik

Udaltzaingoko agenteek atzo 49 urteko gizonezko bat atxilotu zuten ustez bikotekideari eraso egin izanaren delituagatik.

Herritar batek 05:30ean egindako dei baten arabera, emakume bat laguntza eske ari zen Molinuevo parkean. Bertaratu ziren agenteek bakarrik topatu zuten, oinez eta negarrez. Biktimak azaldu zien bikotekideak eraso egin ziola. Lekukoak gertatutakoa berretsi zuen. Ustezko erasotzailearen inguruan emandako deskribapenari esker, beste patruila batek handik gertu topatu ahal izan zuen eta atxilotu egin zuen. Atzo utzi zuten epailearen esku.

Udaltzainen aurkako atentatua

Udaltzaingoak ostiralean 29 urteko gizonezko bat atzeman zuen erresistentzia eta agenteen aurkako atentatu-delituaren ustezko egilea izateagatik.

Gertakariak 16:00etan gertatu ziren: 092ra egindako dei batek Badaia kaleko ostalaritza-establezimendu batean poliziaren presentzia eskatu zuen. Bertan, gizonezko bat bezeroak molestatzen ari zen eta ez zeraman nahitaezko musukorik.

Esku hartu zuen patruilak, identifikatu ostean, azaleko miaketa egin zion. Une horretan, agenteak iraintzen hasi zen eta erresistentzia aktiboa agertu zuen. Une batean, agenteetako baten aurka eraso egin zuen, eta ondorioz, atxilotu egin zuten.

Errekisitoria judiziala

Udaltzainek atzo 35 urteko emakume bat atxilotu zuten, hura bilatzeko, atxilotzeko eta Huescako epaitegian aurkezteko errekisitoria judiziala zuelako.

Alkohola eta droga kontrolatzeko kanpaina

Abuztuaren 2tik 10era arte, hilabete honetako asteburuetan, Udaltzaingoak gidatzeko garaian eragina duten eta istripuak izateko arriskua areagotzen duten alkoholaren, drogen eta beste substantzia estupefaziente batzuen kontsumoa kontrolatzera zuzendutako zirkulazioko kanpaina berezia garatuko du.

Kanpaina hori 2018-2023 Bide Segurtasuneko Udal Plan Estrategikoan jasotako zaintza- eta kontrol-ekintzen baitan sartu behar da. Euskadiko bide publikoetan haiei lotutako lesio eta istripu tasa murriztea, eta ondorioz, bideko segurtasuna bermatzea da haren oinarrizko helburua.

Udaltzainek gidariei gogorarazi nahi diete, gainera, bidaia luzeetan gutxienez bi orduz behin atseden hartu behar dela; ezarritako abiadura-mugak errespetatu behar direla; segurtasun-uhala eta kaskoak erabili  behar direla eta komeni dela otordu oparoak saihestea.

Era berean, opor-lekuetan egiten diren bidaia laburretan kontuz gidatzeko eskatu du, bidaia horietan izaten baitira istripu-kontzentrazio handienak.

.

 

 

Share