Prentsa Oharren banner

“Aurten ez” kanpainaren protagonistek indar guztiak 2021eko jaietarako gordetzeko eskatu diete herritarrei

Alkateak, Vital Fundazioko presidenteak eta aurten jaiak ez direla ospatuko dioen mezuari aurpegia jarri dioten pertsonek segurtasun neurriak zorrozteko eskatu dute

 

Gasteizko Udalak eta Vital Fundazioak landu duten “Aurten ez” kanpainako protagonistek  indar guztiak 2021eko jaietarako gordetzeko eskatu diete herritarrei; hain zuzen ere, kontzientziaziorako deia egitea eta datozen egunetan jendearen elkarretaratzeak saihestea da kanpainaren helburua.

 

Andre Maria Zuriaren plazako landarezko eskulturan egin  da ekitaldia, zeinean hauek hartu baitute parte: Gorka Urtaran alkatea, Estibaliz Canto Kultura zinegotzia, Jon Urresti Vital Fundazioko presidentea, Lorena Garro medikua, Joel Andujar erizaina, Luis Tamayo Andre Maria Zuriaren Kofradiako kidea, Edurne-Neska txiki (Maite Salazar) eta Zeledon (Gorka Ortiz de Urbina). Datozen egunetan segurtasun neurriak zorrozteko eskatu dute denek.

Medikuak azpimarratu duenez, “denok behar dugu elkar, horregatik da oso garrantzitsua maskara erabiltzea, eskuak maiz garbitzea eta distantzia soziala mantentzea“. Erizainak, bestetik, hau adierazi du: “jaiak ospatzen ditugunean eredu garen bezala, aurten ere hala izan behar dugu segurtasun neurriak betetzean, birusa ez zabaltzeko. Ezin ditugu biktimak ahaztu, ospitaleetan bizi izan dena eta etxean itxita egon garen denbora”.

Kofradiako ordezkariak adierazi duenez, herritar guztiek sentitzen dute jaiak ezin ospatzea, baina “aurten horrela da, ezin dugulako arriskurik hartu. Arduratsuak izan behar dugu eta geure burua zaindu, besteak zaindu ahal izateko “.

Edurne-Neska txikik azpimarratu du aurten “beste modu batera ospatu” behar direla jaiak, “bihotzean eta etxean“. Hala ere, jendea triste ez egoteko eskatu du, eta datorren urtean gogo handiagoz ospatzeko deia egin du. Zeledonen hitzetan, “urtero eskatzen diet laguntza gasteiztarrei hilaren 4an arratsaldeko 6etan plaza zeharkatzeko, eta aurten besteengan pentsatzeko eskatzen dut, geure buruarengan baino gehiago. Oso garrantzitsua da datorren urtean festetan inork huts ez egitea, eta horretarako aurten zaindu behar dugu”.

Alkateak kontzientziazioaren garrantzia azpimarratu du, eta Vital Fundazioko presidenteak, berriz, pertsona bakoitzaren esku dagoela mezu horren arrakasta. “Gure ardura da, eta datorren urteko jaietarako 366 egun baino ez direla geratzen pentsatu behar dugu“, gaineratu du.

Gaur goizean, halaber, “Aurten ez-Este año no toca” leloa duen pankarta bat jarri dute San Migeleko balkoian. Abuztuaren 10era arte egongo da jarrita, Andre Maria Zuriaren plazatik pasatzen diren guztientzat oroigarri gisa.

 

 

Share

66 eta 42 urteko bi gizonezko atxilotuta haien bikotekideei eraso egiteagatik

Udaltzainek 66 eta 42 urteko bi gizonezko atxilotu zituzten atzo genero-indarkeriaren bi delituren ustezko egileak izateagatik beren bikotekideei eraso egin zietelako.

Poliziaren lehen esku-hartzea 14:30 inguruan gertatu zen, 092ra egindako dei batek udaltzainak Judimendi auzoko etxebizitza batera joateko eskatu zuenean. Izan ere, eztabaida handia eta laguntza eskatzen ari zen emakumezko baten oihuak entzun zitezkeen. Patruilak etxebizitza topatu zuen eta atea gizonezko batek ireki zien. Alboan emakumezko bat zuen, oso asaldatuta eta negarrez. Gerora, eztabaidan, gizonezkoak emakumezkoari eraso egin eta mugikorrarekin Poliziari deitzea eragotzi ziola egiaztatu zuten. Ondorioz, atxilotu egin zuten eta gaur goizean jarri dute epailearen esku.

Atzo gauean, udaltzainek 41 urteko gizonezko bat atxilotu zuten genero-indarkeriaren ustezko egilea izateagatik. 092an asotako dei batek jakinarazi zuenez, Lakua-Arriagako etxebizitza batean emakume bat erasoa jasaten ari zen. Bertan, pertsona batek udaltzainei adierazi zien ustezko egileak etxebizitzatik alde egin zuela eta etxebizitzan emakumezko bat aurkitu zuten adingabeko bi seme-alabekin, eta haietako batek onartu zuen gizonezkoak amari eraso egin ziola. Ustezko egilea aurkitu ostean, atxilotu egin zuten eta gaur goizean epailearen esku geratu da.

Aitari egindako erasoa

Udaltzainek 27 urteko gizonezko bat atxilotu zuten larunbat gauean aitaren aurkako eraso-delituaren ustezko egilea izateagatik.

Mateo Muxika inguruan zebilen patruila batek eztabaida handi bat entzun eta gizonezko batek adineko beste bat nola kolpatzen zuen ikusi zuen. Adinekoa lurrera erori zen, baina erasoak aurrera jarraitu zuen. Handik gutxira, beste gazte batek ere kolpe bat eman zion adinekoari eta azkenean udaltzainek esku hartu zuten. Aita eta haren semeak zirela egiaztatu zuten.

Irainak ez ziren geratu udaltzainak lanean ari ziren bitartean eta, ondorioz, patruilak erasotzailea atxilotu eta Agirrelandara eraman zuen. Han, guardiako epaitegian zegozkion izapidetzeak amaitu ostean, aske utzi zuten. Zauritua, bestalde, tokian bertan artatu zuen anbulantzia batek, eta gero ospitale batera eraman.

Udaltzainek zirkulazioko hamabost istripu gertatu dira, eta horietan hiru lagun zauritu. Guztira, alkoholemiako prebentziozko sei kontrol egin dira eta 130 gidarik egin dituzte probak. Haietako bitan izan da emaitza positiboa eta administrazio-bidetik salatu dituzte.

Sute txikia

Suhiltzaileek atzo Artapadura kalea abandonatutako enpresa batean piztu zen sutearen berri ematen zuen abisua jaso zuten. Txabola baten barruan zeuden plastikoen sute txiki bat zela egiaztatu zuten suhiltzaileek, eta urarekin itzali.

 

 

Share

Udako kanpaina: edukiera handitu eta ostegunetik txirrista batzuk irekiko dira

Gaurtik aurrera Mendizorrotzako eta Gamarrako igerilekuetako gehieneko edukiera handitu egingo da. Hala, Mendizorrotzako instalazioetako gehieneko edukiera 3.000 pertsonakoa izango da, eta Gamarrako parkekoa 3.400 pertsonakoa, 2.900 abonatuak eta 500 ez abonatua; edukiera horiek txanda bakoitzekoak dira.

Halaber, hilaren 6tik aurrera, txirrista zuriak, haurrentzako igerilekuetakoak eta perretxikoak irekiko dituzte. Mendiren eta Gamarraren hodi itxiak (beltzak) eta Aquamendiren jacuzziak itxita egongo dira kanpaina osoan zehar.

2020ko uda, gizarte-etxe eta kirol-instalazioetan

Share

[Eguneratua] Zurripitieta kalea ixtea gaurtik abuztuaren bukaerara arte

Zurripitieta kalearen azpitik pasabide bat eraikitzeko lanak egin behar dira, Mercedes Benz enpresarako bide berria egokitzeko. Hori dela eta, Jundizko industrialdeko kalea trafikorako itxita egongo da gaurtik abuztuaren bukaerara arte.

Industrialdera doan trafikoa Mariturri bulebarretik Areatza kalerantz bideratuko da, eta alderantziz.

Tuvisako 5a linea bakarrik

Zurripitieta kalea moztuta, TUVISA 5b eta 5c lineak ez dira bide horretatik joango, eta zerbitzua 5a lineara mugatuko da, orduoro maiztasunez.

 

Share

Herritarrei laguntzeko bulegoek ordutegi berezia izango dute abuztuan

Aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da, eta ordaintzea eskatzen duten izapideetan banku txartela erabili

Herritarrei laguntzeko bulegoak irekita egongo dira abuztuan, baina ordutegi berezia izango dute. Osasun krisia dela eta, izapideren bat egin nahi dutenek hitzordua eskatu beharko dute, www.vitoria-gasteiz.org webgunean (Herritarren Udal Txartela edo ziurtagiria baliatuz) edo 010 telefonoan.

Ordaintzea eskatzen duten izapideetan, berriz, banku txartela erabili beharko da, eta ez da eskuko dirurik onartuko.

San Antonio kaleko bulegoa astelehenetik ostiralera irekiko da, 09:30etik 14:00etara, abuztuaren 5ean izan ezik.

Gizarte etxeetako bulegoak egun eta ordutegi hauetan irekiko dira:

  • Ibaiondo: abuztuaren 1etik 31ra, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 20:00etara. Abuztuaren 5ean itxita egongo dira.
  • Iparralde: abuztuaren 17tik 31ra, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 20:00etara.
  • Pilar: abuztuaren 17tik 31ra, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 14:30era.

Herritarrei laguntzeko gainerako bulegoak (Arriaga, Salburua, Zabalgana, Hegoalde, Aldabe, Judimendi, Lakua eta Ariznabarreko kiroldegia) itxita egongo dira abuztu osoan.

San Martineko bulego teknikoak, bestetik, ohiko ordutegian irekiko dira (astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara), abuztuaren 5ean izan ezik.

010 telefono zerbitzuan hauxe izango da abuztuko ordutegia:

  • Abuztuaren 1etik 31ra, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 18:00etara (abuztuaren 4an, 16:00ak arte).
  • Abuztuaren 1ean, 8an, 22an eta 29an (larunbatak), 09:00etatik 14:00etara.
  • Abuztuaren 5ean eta 15ean ez da zerbitzurik izango.

 

Informazio gehiago

Share