Prentsa Oharren banner

22 urteko gizonezko bat atxilotu dute bikotekideari eraso egiteagatik

Udaltzainek 22 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo genero-indarkeriaren delituaren ustezko egilea izateagatik bere bikotekideari eraso egiteagatik. Erdi Aroko hiriguneko etxebizitza baten barruan eztabaida handi bat zegoelako poliziaren presentzia eskatu zuen 092an jasotako dei batek.

Bertaratu zirenean, udaltzainek egiaztatu zuten 33 urteko emakumezko bati eraso egin ziola gizonezkoak. Ondorioz, emakumea ospitale-zentro batera eraman zuten, eta gizonezkoa atxilotu eta polizia-etxera eraman zuten. Gaur eramango dute epailearen aurrera.

Udaltzainen aurkako atentatua

Atzo udaltzainek 17 eta 26 urteko bi gizonezko atxilotu zituzten biek eragindako jazoeretan esku hartu zuten udaltzainen aurka atentatu egiteagatik.

Udaltzainen lehen esku-hartzea 16:35 inguruan gertatu zen, patruila batek Gasteiz hiribidean musukoa jantzita ez zeramalako 17 urteko gizonezko bat identifikatu zuenean. Gazteak udaltzainen aurka jokabide oldarkorra eta bortitza izan zuen eta, haietako bati kolpea ere eman zion. Ondorioz, atxilotu egin zuten. Izapidetzeak egin ostean, aske utzi zuten.

Bestalde, 26 urteko gizonezko bat atxilotu zuten gauko 22:00ak inguruan, udaltzainen aurkako atentatu-delituagatik. Poliziaren koordinazio-zentralak patruila bat bertaratzeko eskatu zuen Artapadura kaleko establezimendu komertzial batean, bi pertsona istiluak sortzen ari zirelako. Establezimenduko arduradunak lokaletik alde egiteko eskatu zien eta patruilak gazteak identifikatzeari ekin zion. Une hartan, pertsona haietako batek udaltzainari mehatxu egin eta eraso egiteko asmoz oldartu zitzaion. Ondorioz, atxilotu eta Agirrelandako polizia-etxera eraman zuten. Izapidetzeak egin ostean, aske utzi zuten.

Ekaitzak eragindako esku-hartzeak

Suhiltzaileek hainbat lan egin behar izan zuten atzo hiriak jasan zuen ekaitz handia zela eta. Besteak beste, loreontziak kentzera edo adarrak jasotzera joan behar izan zuten. Adar baten erorketak Don Bela Kondearen kaleko farola bat hautsi eta kableak kanpoan utzi zizkion. PSISZeko kideek farola deskonektatu eta zintzilik geratu zen tartea kendu zuten.

 

 

Share