Prentsa Oharren banner

Maskararen derrigorrezko erabilera bete ez duelako errekisitoria judizialaren bidez atxilotua  

Udaltzaingoak Jesusen Zerbitzarien kalean 34 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo. Errekisitoria judizial bat zuen gizonezkoak bere gain eta une horretan ez zen maskararen derrigorrezko erabilera betetzen ari. Araua hausteagatik identifikatzeari ekitean, udaltzaingoek egiaztatu zuten Gasteizko 4 zenbakiko Instrukzio Epaitegiko errekisitoria zuela indarrean. Hori dela eta, atxilotu egin zuten. 

Ostiralean, arrazoi berberarengatik 48 urteko beste gizonezko bat ere atxilotu zuten. Udaltzaingoak Maurice Ravel lorategietan borroka batean esku hartu ostean identifikatu zuen. Datuak egiaztatu ostean, agenteek ikusi zuten errekisitoria judizial baten zain zegoela. Hori dela eta, atxilotu egin zuten.

Bestalde, Udaltzaingoko agenteek 29 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Txagorritxun. Gizonezkoa bide publikoan edaten ari zen, eta era berean, jendeari oihuka eta molestatzen ari zela ikus zitekeen. Udaltzainak iritsi zirenean, gizonezkoak oso erasokor eta mehatxatzaile jokatu zuen eta botila batekin erasotzen saiatu zen. Hori dela eta, agintaritzako agenteen aurkako delituaren ustezko egile gisa atxilotzeari ekin zitzaion.

 

Share

Asteartean, irailak 1, hasiko da gizarte-etxeetako ikastaroetan izena emateko epea

  • Euskara- eta igeriketa-ikastaroetarako eman ahal izango da izena, baita hil horretako kirol jardueretarako apuntatu ere. Gainerako ikastaroetarako, irailaren 7an hasiko da epea. Xtrakluberako, hilaren 14an.
  • Ez da zozketarik egingo, era izena eman ahala okupatuko dira lekuak.
  • Epe bakoitzeko lehenengo bi egunetan online baino ezingo da izena eman, edo 945 161080 telefonora deituz.

Gizarte-etxeen zinegotzi Borja Rodriguezek uztailean aurreratu bezala, eta pandemiaren beste agerraldirik egokituz gero bizkor erreakzionatu ahal izateko, ikastaro gehienek hilabeteko iraupena izango dute 2020-2021 ikasturtean. Lehenengo txandan, 18.110 leku eskainiko dira, 409 jardueratarako, eta lehenengo jardueretarako izena emateko epea irailaren 1ean hasiko da, asteartez.

Prebentzio gisa, aurten ez da argitaratu informazio-liburuxkarik. Udalaren webgunean eskuragarri dago zerrenda eta gizarte-etxeetan ere jendaurrean jarrita dago. Era berean, ez da zozketarik egingo lekuak banatzeko. Epe bakoitzeko lehenengo bi egunetan online baino ezingo da izena eman, edo 945 161080 telefonora deituz. Horretarako, indartu egingo da telefono bidezko arreta, eta 30 lagun baino gehiago izango dira erantzuteko. Izena eman ondoren, gizarte-etxeetara joan ahal izango da ordainketa egitera, webgunean bertan egin ez bada; baita libre geratu diren jardueretan izena ematera ere.

“Gizarte-etxeen sarea funtsezkoa da gasteiztar askorenentzat, berebiziko garrantzia dute beren bizitzan hurbileko ekipamendu eta zerbitzu horiek. Erronka handia izan da programazioa egokitzea, segurua izan dadin. Udal teknikarien ahaleginari esker lortu da. Kultura-, hezkuntza-, kirol- eta gizarte-eskaintza zabala izango da. Nolanahi ere, erabiltzaileei eskatu beharra daukagu arauak zorrotz bete ditzatela, eta bide ez-presentzialak erabil ditzatela, izena emateko”, gogorarazi du Gizarte-etxeen zinegotzi Borja Rodriguezek.

Hauek dira izena emateko epeak:

  • Irailaren 1etik 6ra bitartean, aurreko urteko ikasleek eman ahal izango dute berriro izena euskara-ikastaro berean.
  • Irailaren 1etik 9ra bitartean, aurreko urteko ikasleek eman ahal izango dute berriro izena igeriketa-ikastaro berean.
  • Gainera, irailerako bakarrik izango den kirol-eskaintza egiten da —izena emateko epea irailaren 1ean hasiko da—.
  • Irailaren 7an, gainerako ikastaro guztietarako izen-ematea hasiko da.
  • Irailaren 14an Xtrakluberako izen-ematea hasiko da.

 

arilla

Share