Prentsa Oharren banner

Maskara janzteko eskatu zion agenteari eraso egiteagatik atxilotuta

Udaltzainek atzo 25 urteko gizonezkoa atxilotu zuten agintaritza-agenteen aurkako atentatuaren ustezko delitua egiteagatik. Arratsaldeko laurak aldera gertatu zen, patruila batek Zabalgana Hiribideko saltoki baten alboan bi gazte maskararik gabe ikusi zituenean. Udaltzainetako batek esan zien janzteko, eta haietako bat, jarrera biolentoarekin, udaltzainei irainka hasi zen, eraso egiteraino, beraz, atxilotu egin zuten. Eginbideak izapidetu ostean, aske utzi zuten.

Azken 24 orduotan, Udaltzaingoak sei zirkulazio-istripu erregistratu ditu eta lagun bat zauritu da horietan.

Sua pabilioi industrial batean

Suhiltzaileek atzo abisua jaso zuten Artapadura kalean abandonatutako pabilioi industrial batean sutea izan zela ohartarazteko. Suhiltzaileek zenbait foko aktibo topatu zituzten. Kartoiak zeuden sutan, eta itzaltzeko ura erabili zuten. Hala, lokalean kalte handiagorik izatea eragotzi zuten.

 

Share

Hiriko hamar kale erabilienetako batzuk konpontzeari ekingo dio gaur Udalak Done Jakue hiribidean

 

Datozen hiru asteetan, Forondako atea, Honduras kalea, Gorbeia kalea, Arriagako atea, Frantzia kalea, Bake kalea, Becerro de Bengoa kalea, Olagibel kalea, Done Jakue hiribidea eta Astronomo kalea hobetzeko lanak egingo dira

 

Amaia Barredo audioa

Gaur hasiko dira hiriko kale nagusietako batzuk konpontzeko lanak  Done Jakue hiribidean. Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak 182.274,12 euro inbertituko ditu hiriko kaleetako zoladura sendotzeko eta zuloak betetzeko ohiko kanpainan, zeina Firmes Alaveses y Sisca Señalizaciones enpresei esleitu baitzaizkie.

Oraingo honetan, gehien erabiltzen diren kaleetako batzuk konponduko dira, Forondako atea, Arriagako atea, Olagibel kalea, Done Jakue hiribidea, Frantzia kalea eta Bake kalea, batzuk aipatzearren. Kale horiek nahiko hondatuta daude, urteen eta erabilera handiaren poderioz.

Gure galtzadak hobetu nahi ditugu, erosoagoak izan daitezen bertatik zirkulatzen dutenentzat, bai ibilgailu motordunez bai bestelako garraiobidez. Aurten ahalegin berezia egin nahi dugu hiriko sarrera nagusietan eta gehien erabiltzen diren kaleetan. Aipatutako lanek eragin zuzena izango dute leku horiek egunero erabiltzen dituzten pertsonen ongizate eta bizi-kalitatean. Gasteiz gero eta erakargarriagoa, erosoagoa eta modernoagoa izan dadin ari gara lanean”, azaldu du Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Amaia Barredok.

Proiektuak orotara 5.800 metro koadroko azaleran esku hartzea aurreikusten du, eta lanek hiru aste irautea. Zoladurak fresatuko dira, bigunguneak  eta beste akats batzuk konponduko eta, azkenik, asfaltozko aglomeratu beroa botako.

Kale hauek konponduko dira: Forondako atea, Honduras kalea, Gorbeia kalea, Arriagako atea, Frantzia kalea, Bake kalea, Becerro de Bengoa kalea, Olagibel kalea, Done Jakue hiribidea eta Astronomo kalea.

Share