Prentsa Oharren banner

Udaltzainen eta suhiltzaileen esku-hartzeak

Udaltzainek azken 24 orduotan 16 zirkulazio-istripu erregistratu dituzte. Guztira lau zauritu izan dira istripu horietan.

Edukiontzia sutan

Suhiltzaileek Miñaoko Parke Teknologikora hiru aldiz joan behar izan zuten atzo kartoiaren edukiontzi industrial batean piztu zen sua itzaltzera. Sua industrialdeko Albert Einstein kalean piztu zen. Lehen esku-hartzean, suhiltzaileek edukiontzia freskatu eta aparrarekin estali zuten, baina haizeak aparra kendu zuen eta suhiltzaileek berriro joan behar izan zuten hondakinak kentzera, ura botatzera eta berriro ere aparrarekin estaltzera. Hirugarren joan-etorria, aldiz, sua erabat itzalita zegoela berrikusteko eta egiaztatzeko egin zuten. Gainera, enpresako arduradunei edukiontzia beste toki batean jartzeko gomendatu zieten; izan ere, eraikineko hormatik metro batera baino gutxiagora dago.

Share