Prentsa Oharren banner

Atxilotua adingabeko seme-alaben aurrean bikotekideari eraso egiteagatik

Udaltzainek atzo 40 urteko gizonezko bat atxilotu zuten adingabeko seme-alaben aurrean bikotekideari eraso egiteagatik genero-indarkeria delituaren ustezko egile gisa.

11:30 inguruan, emakume batek 092 zenbakira deitu zuen udaltzainak Erdi Aroko hiriguneko etxebizitza batera joan zitezela eskatuz bikoteak eraso egin ziolako eta eskuetan labana zuelako. Bikoteak emandako azalpenen arabera, familiako eztabaida hartan, gizonezkoak eraso egin zion emakumeari eta, ondorioz, udaltzainek atxilotu egin zuten. Gaur goizean jarriko dute epailearen esku.

Errekisitoria judiziala

Bestalde, errekisitoria judizial bat zuen 22 urteko gizonezko bat atxilotu zuten. Astearteko 17:30 inguruan, patruila batek Sansomendi auzoko lorategi batean musukorik ez zeramaten eta bide publikoan edaten ari ziren bi gazte ikusi zituen. Administrazioko salaketak egiteko identifikatu zituztenean, haietako baten aurka bilatzeko, atxilotzeko eta Gasteizko epaitegi baten aurrera eramateko agindua zegoela egiaztatu eta, ondorioz, gauzatu egin zuten.

Udaltzainek azken 48 orduetan 16 zirkulazio-istripu erregistratu dituzte. Guztira hiru zauritu izan dira istripu horietan.

Bestalde, abuztuaren 4ko arratsaldea eta atzoko eguna, Andre Maria Zuriaren jaieguna, jairik gabeko testuinguruan normaltasunez igaro zirela jakinarazi dute. Andre Maria Zuriaren eta Espainiako plazetarako sarrerak kontrolatzeko abian jarritako dispositiboa gorabeherarik gabe garatu zen hiritarrei esker; izan ere, “Aurten ez” kontzientziazio-kanpaina errespetatu zuten.

Bestalde, asteartean, abuztuaren 4an, udaltzainek bi lokal prezintatu zituzten Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoa eta Adikzioak Zuzendaritzak emandako aginduaren arabera.

Gas-ihes txikia

Suhiltzaileek atzo Errekatxiki kaleko eraikin batera joan behar izan zuten bertako bizilagun batzuek atarian gas-usaina zegoela ohartarazi zutelako. Gas-neurketak egin zituzten eta emaitzak negatiboak izan ziren, baina teknikari espezializatuak bertaratzeko eskatu zuten. Haiek ihes txikiak aurkitu zituzten eta, horrenbestez, gas-hornikuntza moztu behar izan zuten. Etxebizitzak, beraz, ur berorik gabe geratu ziren.

 

Share

Tokiko Gobernu Batzarra (2020-08-07)

Tokiko Gobernu Batzarra (2020-08-07)

Webgunean Tokiko Gobernu Batzarra 2020ko abuztuaren 07an (ostirala), 9:00etan, egingo duen ohiko bilkuraren gai-zerrenda

Share

Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak bisoi europarraren beste kumaldi bat askatu dute Salburuan

Kontserbazio lanei eta tranpak jartzeko kanpainei esker, esan daiteke Araban ez dagoela bisoi amerikarrik, zeina espezie inbaditzailea eta bertako espeziearen mehatxu nagusia baita

Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalarekin lankidetzan, bisoi europarraren beste kumaldi bat askatu du Salburuan, gaur goizean. Ama bat eta hiru kume dira, itxian haziak espezie horren hazkuntza programaren barruan, gure lurraldean duen populazioa indartzea xede duen ekimen batean.

Bisoi europarra ‘egoera kritikoan’ katalogatuta dago, haren lehiakide handia den bisoi amerikarraren mehatxuaren aurrean. 1998. urteaz geroztik, bi erakundeak lankidetzan ari dira kontrol lanak egiten, espezie exotiko inbaditzaile hori naturan ugaltzen ari zela detektatu zenetik. Hala ere, espezie hori kontserbatzeko lanei eta tranpak jartzeko kanpaina arrakastatsuari esker, bisoi amerikarrik gabeko lurraldetzat jo daiteke Araba, dagoeneko.

“Ez dugu bisoi amerikarrik aurkitu 2019. urtearen hasieraz geroztik, eta horrek erakusten du kontserbazio lana funtzionatzen ari dela”, adierazi du Josean Galera Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuak, eta pozik agertu da egindako urratsengatik eta bisoi europarrak egoera “egonkorra” duelako, “egoera kritikoan dagoen espeziea” kalifikazioaren barruan.

Ingurumen Plangintza eta Kudeaketako zinegotzi César Fernández de Landaren hitzetan, bisoi europarra “Gasteizko Eraztun Berdeko harribitxia da”. Laurogeita hamarreko hamarkadan Salburuak zuen bisoi europarren dentsitate handienetakoa, baina bisoi amerikarra bertan lekutu izanak desagertzeko zorian utzi zuen. Geroztik, ahalegin handia egin da espezie enblematiko hori babesten, eta azken urteetan Life Lutreola proiektu europarra nabarmendu da, zeinean Udala, Aldundia, beste administrazio batzuk, entitate pribatuak eta GKEak inplikatu baiti

 

Share