Prentsa Oharren banner

Udalak egoiliarrek bakarrik erabiltzekoak diren TAO eremuak mugatu ditu, marra berde-gorriz

Neurriak aparkaleku-eremuak identifikatzen laguntzeko xedea du: aldizkatzeko lekuak, urdinez; maiz aldizkatzekoak, laranjaz; egoiliarrentzako eta aldizkatzeko lekuak, berdez, eta bakarrik egoiliarrentzakoak, berde-gorriz

 

Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak egoiliarrek bakarrik erabiltzekoak diren TAO aparkaleku-eremuak mugatzeari ekin dio, marra berde-gorriz. Neurri horren xedea da eremu horiek identifikatzen laguntzea, oraingo sistema (marra berdea + seinaleztapen bertikala) nahasgarria gertatzen baitzen erabiltzaileentzat, bai egoiliarrek bai kanpokoek —ordu-txartela jarrita— aparkatzeko baliatu ditzaketen lekuak zirela uste izaten baitzuten.

Ordenantza aplikazio mugikorraren bidez ordaintzeko aukera sartzeko aldatu behar zela baliatuz, leku horiek seinaleztatzeko modua ere aldatu zen, eta marra berde-gorriz bereiziko dira aurrerantzean.

Neurri horrek munta gutxiko kaleei edo tarteei eragiten die oro har, baita Hirigune Historikoari ere, oso-osorik erreserbatuta baitago egoiliarrentzat.

Kale hauetan jarriko da seinaleztapen berria: La Paloma (Prudencio Maria Berastegi eta Esperantza kaleetako zatiak), Salvador Garcia del Diestro, Mantelitarrak, Beethoven, Diego Martinez de Alaba, Manuel Iradier kalearen azken zatia (Duende pasabidearen ondoan) eta Vicente Goikoetxea. Hirigune Historikoan Kanpokale Berria eta Aska kalea baino ez dira margotuko, beste kaleetan seinaleztapen bertikala jarriko baita.

TAO aparkaleku motak koloreen arabera:

Urdina: tarifa arrunta.

Berdea: egoiliarrak eta aldizkatzekoak.

Gorria eta berdea:  egoiliarrak bakarrik.

Laranja: maiz aldizkatzekoak.

Informazio gehiago: Lurrazaleko aparkaldi mugatuko zerbitzua (TAO) arautzen duen ordenantza 

Share

Atxilotua bikote ohiari kalean eraso egiteagatik eta esku hartu zuten udaltzainetako baten aurka egiteagatik

Udaltzainek atzo 36 urteko gizonezko bat atxilotu zuten genero-indarkeriako, erresistentzia eta autoritate-agentearen aurkako atentatuaren ustezko delituen ustezko egile gisa.

22:00etan 092ra egindako dei batek ohartarazi zuenez, gizonezko bat besoetan adingabe bat zuen emakume bati eraso egiten ari zen Santa Barbara plazan. Patruila batek bikotea topatu zuen kartsuki eztabaidatzen eta, ondorioz, banandu egin zituzten. Baina gizonezkoak, lasaitu beharrean, udaltzainetako baten aurka egin zuen eta, ondorioz, menderatu eta atxilotu egin zuten. Emakumeak baieztatu zienez, bere bikote ohia zen; ondorioz, genero-indarkeriako delitua egotzi zioten eta gaur goizean jarriko dute epailearen esku.

Azken 24 orduotan, Udaltzaingoak zirkulazioko sei istripu erregistratu ditu eta horietan pertsona bat zauritu da.

Sute txikia

Suhiltzaileak atzo Ozeano Barearen kalean zauden material plastikozko piezetan piztu zen sute txikia itzaltzera joan behar izan zuten. Sutea urarekin itzali zuten.

Share