Prentsa Oharren banner

Udaltzainen eta suhiltzaileen esku-hartzeak

Asteburuan zehar udaltzainek hamazazpi zirkulazio-istripu erregistratu dituzte. Lau pertsona arin zauritu dira.

Suhiltzaileek, larunbatean, Armentian, ezponda batean sua itzaltzeko esku hartu zuten. 150 metro koadro inguruk su hartu zuten. Egun horretan bertan, Oion kaleko etxejabeen elkarteko garajeetan kea zegoela jakinarazten zuen berria jaso zuten.  Baliabideak iristean garajetik ateratzeko protokoloa jarri zuten martxan husteko, eta pertsona batek jakinarazi zien sua bere ibilgailuak sortu zuela. Ibilgailua berrikusi ostean, egiaztatu zuten ez zuela arriskurik eta etxejabeen elkarteari jakinarazi diote keen atzemate- eta ateratze-sisteman zer nolako gabeziak dauden.

 

Share