Prentsa Oharren banner

Zorua sendotu eta hobetzeko kanpainak trafikoa murriztuko du ostegun honetan Olagibel kalean

Trafikoa moztu beharko da ostegunean, abuztuak 20, tarteka, Olagibel kalean —Herrandarren kaletik Judimendi hiribidera bitartean—, zorua sendotu eta hobetzeko kanpainaren ondorioz. Goizez izango dira trafiko-murrizketak, eta alternatiba bat eman beharko zaio zirkulazioari, zenbait unetan, Benito Ginea kalearen noranzkoa aldatuz.

Becerro de Bengoa kalean ari dira egiten asfaltatze-lanak gaur, eta San Antonio kalean barrena bideratzen ari da zirkulazioa, alternatiba gisa.

Zorua sendotu eta hobetzeko kanpainak iraun bitartean, guztira 5.800 metro koadroko azaleran esku hartuko da, eta hiru aste iraungo dute lanek. Zoladurak fresatuko dira, bigunguneak eta beste akats batzuk konponduko eta, azkenik, asfaltozko aglomeratu beroa botako.

Share

Hezkuntza Zerbitzuak babesa emango die Lehen Hezkuntzako ikastetxeei, ikasteko zailtasunak dituzten haurrei laguntzeko

  • Eskabideak aurkezteko epea irailaren 25ean amaituko da

 

Gasteizko ikastetxeek eskatu ditzakete dagoeneko dirulaguntzak, zeinen bitartez ikasteko zailtasunak dituzten haurrei lagundu. Hezkuntza eta Kultura Sailak sustatu dituelarik –hain zuzen ere Hezkuntza Zerbitzuak– laguntza hauen xedea hala behar duten Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. Ikasturteetako ikasleei laguntza psikopedagogiko eskaintzeko babes ekonomikoa ematea da. 2020-2021 ikasturteari begira, Udalaren laguntza-ildo horren zuzkidura 165.000 eurokoa da.

Zehazki, dirulaguntzaren bitartez arazo hauei egin nahi zaie aurre: motibazio-eza, arreta-eza, autoestuimu eskasa, arauak onartu ezina, arrazonamendu logiko, espazial eta ahozko ulermenekoarekin loturiko oinarrizko gaitasunak garatzeko arazoak,–baita irakurmena eta idazmena ere–, eta  haurrek izan ditzaketen gainerako arazo psikopedagogikoak, baldin eta ikasturte batean edo bitan jorratu badaitezke.

Zerbitzua Gasteizko kabinete psikopedagogikoen bitartez eskaintzen da, betiere ikastetxeek beraiek proposatutako kabineteen bidez, zeinetan laguntza-saioak egiten diren. Saio-kopurua deialdiaren ebazpenean jasotzen da, betiere onetsitako eskakizun kopuruaren arabera.

Eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko epea irekita da dagoeneko, eta 2020ko irailaren 25ean amaituko da. Eskabideak herritarrei laguntzeko bulegoetan aurkeztu daitezke, edo Gasteizko Udalaren egoitza elektronikoaren bitartez.

Behin dirulaguntzak onesten direlarik, ikastetxeek jakinaraziko diete kabinete psikopedagikoei saio-kopurua, eta saioak bakarkakoak edo taldekakoak izango diren, aurrez aurrekoak edo online. Horrez gain, kabinete psikopedagikoek familiei zuzenduriko komunikazio eta orientazioko lan-ildo bat ere garatuko dute, 30 minutuko 3 saioren bidez, hiruhileko bakoitzeko bat. Saio horietan, familiez gain, kontsultoreek ere parte hartu ahalko dute, eta, behar edo egoki joz gero, baita ikasle onuradunen tutoreak ere.

 

Share

AMVISAk informazioa eta aholku ematen ari da nekazaritza-eremuko abonatuei, ura arduraz kontsumitu dezaten

Informazio-gutunak bidali dizkiete eguneko 400 litrotik gora kontsumitzen dituzten etxebizitzei.

 

AMVISAk informazio-gutunak bidali dizkiete nekazaritza-eremuko abonatuei, zeinetan aholku praktikoak eskaintzen baitizkiete ur-instalazioan balizko arazoak hauteman eta konpontzeko, hartara murrizteko –ahal den neurrian behintzat– neurriz gaineko kontsumoa.

Udalaren ur-enpresa informazio-kanpaina zuzentzen ari da eguneko 400 litrotik gora kontsumitzen dituzten etxebizitzetara; aintzat hartu behar da kontsumo hori nabarmen areagotzen ohi dela udan. Eguraldi ona, baratze eta berdeguneen ureztapena, etxeko igerilekuen instalazioa eta jarduera ludiko eta aisialdikoetan ur-tutua neurriz gaineko erabilera tarteko, ikaragarri hazten da ur-kontsumoa, eta horrek mehatxatu egiten du uraren kontsumo arduratsua.

Ura xahutzeko arrisku horrek bi etxebizitza-motari eragiten die batez ere: nekazaritza-eremuan daudenei eta familia bakarrekoei, zein, sarri askotan, herrietan baitaude.

“Iaz antzeko informazio-kanpaina bat egin genuen, baina orduan hiriko familia bakarreko etxeei zuzendua; aurten, berriz, nekazaritza-eremuko herrietarantz jo dugu. Ingurumen-arrazoiak alde batera, bestelako argudiorik era badugu kontsumoa arrazoizkoa eta neurrizkoa izan dadin, hartara herri horietan zerbitzuaren kalitatea kolokan jarri ko ez delarik”, dio AMVISAko lehendakari Marian Gutiérrezek.

2019Ko datuen arabera, AMVISAk hornitutako nekazaritza-guneko herrietako batez besteko eguneko kontsumoa 357 litrokoa izan zen, hirigunekoaren bikoitza eta gehiago. Alabaina, soilik udako datuak kontuan hartuz gero, hazkuntza % 150ekoa da.

 

 

Share