Prentsa Oharren banner

Esmaltazioetako biribilgune berria asfaltatzeko lanak hasi dira

 

Gaur goizean hasi dira Esmaltazioetako biribilgunea eta bertara jotzen duten bideak asfaltatzeko lanak. Gaurtik eta irailaren 4ra arte, hainbat mozketa izango dira inguru horretako trafikoaren zirkulazioan. Gaur goizean, biribilgunearen ekialdeko zoladura fresatzeko lanak egin dituzte, eta Jacinto Benavente eta Izarbenta kaleetako sarbideei eragin die horrek, batez ere.

Autobus elektriko adimentsua ezartzeko obren parte dira lan horiek. Asfalto berria jarriko da, eta zona horretako trafikoa gidatuko duen seinaleztapen horizontal berria errotulatuko.

+INFO: Esmaltazioetako biribilgunearen lanak

Share