Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2012-09-05)

Prentsaurrekoa. Mugikortasun Iraunkorraren Astea aurkeztea

Parte hartzaileak. Ingurumen zinegotzi Idoia Garmendia, eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko ordezkaria.

Eguna. Asteazkena, irailak 5

Ordua. 11:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

————————–

Harrera ekitaldia Burdinbide Historiari buruzko VI. Biltzarreko parte hartzaileei

Udalak harrera egingo die Burdinbide Historiari buruzko VI. Biltzarreko parte hartzaileei. Ekitaldi horretan “Burdinbidearen 150 urte Euskadin” erakusketa inauguratuko da.

Parte hartzaile. Alkate Javier Maroto

Eguna. Asteazkena, irailak 5

Ordua. 20:00

Tokia. Eskoriatza-Eskibel jauregia

Share

Euskadiko trenbideen 150. urteurrenaren ospakizunak Gasteizen

– Irailaren 5ean hasiko da Trenbideen Historiari buruzko VI. Batzarra, Europa biltzar etxean

– Burnibidearen Euskal Museoaren fundazioak antolatuta, “150 años de ferrocarril en Euskadi-Burdinbidearen 150 urte Euskadin” izeneko erakusketa hasiko da Eskoriatza-Eskibel jauregian.

Gasteizek Euskal Herrian lehen trenbidea ireki zeneko 150. urteurrenaren ospakizunak hartuko ditu bihartik aurrera, Green Capital 2012 programaren babesleen, Burnibidearen Euskal Museoaren fundazioaren eta Madrileko Burdinbidearen Museoaren laguntzarekin.

 

Bihartik aurrera, Gasteizek trena bere lurraldetik pasa zeneko 150. urteurrena ospatuko du. Data historikoa ospatzeko, Madrileko Burdinbidearen Museoak Trenbideen Historiari buruzko VI. Batzarra antolatu du, irailaren 5etik 7ra bitartean Gasteizen egingo dena. Trenbideen historiaren alorreko ikerlari nabarmenenak bilduko dira bertan.

Madrileko Burdinbidearen Museoak (Espainiako Trenbideen Fundazioak) antolatu du Batzarra, Euskotrenek eta Burnibidearen Euskal Museoaren fundazioak diruz lagunduta. Gai nagusitzat Euskal Herrian lehen trenbidea irekitzearen 150. urteurrena izango da. Laguntzaile arituko dira Gasteizko Udala, Sustapen Ministerioa, Renfe Operadora eta ALSA.

200 partaidetik gora izango da Euskotren eta Burnibidearen Euskal Museoaren fundazioa diru-laguntzaile, eta. Gasteizko Udala, Sustapen Ministerioa, Renfe Operadora eta ALSA Laguntzaile izango dituen batzarrean.  

Naziorteko ospe handiko profesionalak izango dira Europa biltzar etxean, Espainia, Europa eta Latinoamerikatik etorriak. Alemania, Argentina, Austria, Belgika, Espainia, Estatu Batuak, Frantzia, Italia eta Ukrainako 31 unibertsitate eta erakundetatik datoz gaikako sei saiotan parte hartuko duten 59 testuen egileak; bistan da Batzarraren nazioarteko bokazioa. Historia ekonomikoa, Historia soziala, Ingeniaritza, Artearen Historia, Literatura, Finantzen Historia eta beste ezagutza-alor batzuetan aritzen dira. Hiru egun hauetan trenbideak eta hirien arteko, trenbidearen eta turismoaren arteko harremanak, nazioarteko trenbide-loturak, trenbideen eta beste garraiobide batzuen arteko harremanak eta trenbideei loturiko ondare industriala jorratuko dira. Orain arteko batzarrak Alacanten (1998an), Aranjuezen (2001ean), Xixonen (2003an), Málagan (2006an) eta Palma de Mallorcan ospatu izan dira.

Irailaren 5ean lehen hitzaldia emango du Valèntziako unibertsitateko Aertearen Histiriako katedradun Inmaculada Aguilarrek, “50 años de patrimonio ferroviario” izenpean. La evolución del concepto de monumento”. Amaierakoa, aldiz, batzorde zientifikoko presidente eta EHUko Historia Garaikideko katedradun Manuel González Portilla arituko da.

Horrez gain, bihar inauguratuko da “150 años de ferrocarril en Euskadi-Burdinbidearen 150 urte Euskadin” Green Capital 2012 programaren babesle den Burnibidearen Euskal Museoaren fundazioak antolatutako erakusketa. Gonbidatuta daude Batzarreko partaide guztiak, 1862ko apirilaren 13an Miranda de Ebro-Olazti trenbide-zatia (Madril-Irun lineakoa) inauguratu zela ospatzeko. Trenbidea Euskal Herrira iristea urrats handia izan zen bertako industrializazio eta modernizazio ekonomikorako bidean.

Trenak Euskadin izan duen historia ezagutaraztea eta Euskadiko brudinbideen ondarearen balioa (bereziki Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoan gordea) agerian uztea du helburu nagusi erakusketak. Trenaren garrantzi historikoa zein gaur egunekoa hobeto ezagutzen laguntzen duten heinean, helburu horiek guztiz bat datoz Europan sustatzen ari diren garraio eta mugikortasun iraunkorreko politikekin, eta euskal erakundeek ere horrekin bat egin dute. Gasteiz Hiriburu Berdearen programa neurri horien erakustoki ezin hobea da.

Share

Gasteiz, eraikinen energia eraginkortasunaren sustapenean aurrendari, Passivhaus Eraikuntza Plataforma green babesle berriaren eskutik

Ingurumen zinegotzi Idoia Garmendiak hitzarmen bat sinatu du gaur goizean Passivhaus Eraikuntza Plataformarekin, zeinen bitartez Vitoria-Gasteiz European Green Capital 2012 programaren babesle bihurtu baita plataforma hori. Horrenbestez, hirigintza iraunkorraren eredu den elkarte horrek Gasteiz protagonista duen iraunkortasun-mezuari zabalkundea emateko konpromisoa hartu du bere gain.

Ingurumen zinegotzi Idoia Garmendiak eta Passivhaus Eraikuntza Plataformaren presidente Javier Crespok lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur goizean, eta, horrenbestez, Vitoria-Gasteiz European Green Capital 2012 programaren babesle bihurtu da plataforma hori, bere gain hartu duelarik Vitoria-Gasteiz European Green Capital 2012 programan parte hartzeko konpromisoa, iraunkortasunari dagokionean funtsezkoa den energia eraginkortasunaren kontzeptua sustatu eta zabalduko duten jarduerak sustatuz, hain zuzen ere.

Izan ere, Passivhaus estandarra zabalduz estatu osoan energia eraginkortasun goreneko eraikinak, hau da, ia energia kontsumorik gabeko eraikinak lortzeko sustapen lanak egitea du helburu Passivhaus Eraikuntza Plataforma irabazi-asmorik gabeko elkarteak.

“Hitzarmen hau eredugarria da, 20 urtetik gorako eskarmentua duen elkarte batekin lotzen baita oraingoan Green Capital-a, nazioartean zabalduen dagoen energia kontsumo urriko zigiluarekin, eta horrek aukera emango digu buru izaten jarraitzeko eraikuntza eta eraberritze lanetan ingurumenarekiko begirunez joka eta ingurumena zaindu dadin ikertzeko orduan. Hitzarmen honekin Passivhaus estandarrak bat egiten du Gasteizekin, faktore bereizgarri berde hori hiriaren identitate-ezaugarri bihur dadila lortzeko, urte honetaz harantzago ere”, adierazi du Garmendiak.

Passivhaus Eraikuntza Plataformak Energiehausekin, ARKE arkitektoekin, Arkitektoen Elkargoaren Arabako Ordezkaritzarekin eta Gasteizko Udalarekin batera gauzatuko duen green programa hainbat ekintzak osatzen dute. Horietako batzuk burutu dira dagoeneko, Energiaren Astearen baitan, eta beste batzuk, berriz, udazkenean burutuko dira, hala nola Espainiako IV. Passivhaus Batzarra –lehendik Bartzelonak (2009), Donostian (2010) eta Segovian (2011) egin da–, zein azaroaren 8an eta 9an izango baita, Europa Biltzar Jauregian.

Biltzar horretan 300etik gora lagunek parte hartzea aurreikusten da. Erakusketa ere izango da, 20 bat standekin, Europa Biltzar Jauregian bertan, eta teknologia hori aplikatzeak berekin dakartzan lorpen eta onura nagusiak erakutsiko dira bertan. Gainera Passivhaus estandarrarekin lotutako bi erakusketa burutuko dira, bata Segovian egindako III. Biltzarraren emaitzen gainekoa eta bestea, berriz, Alemanian eraikitako hezkuntza-eraikinen gainekoa; izan ere, Frankfurteko Energia Agentzia harremanetan jarria da udalarekin, Vitoria-Gasteiz 2012ko Europako Hiriburu Berdearekin lankidetza estuan jarduteko, Passivhaus estandarreko munduko hiriburua den aldetik.

Gainera, Passivhaus Eraikuntza Plataforma, bere bazkideen eskutik –ARKE arkitektoak eta Energiehaus-TBZ–, Etxe Pasiboen Zikloa antolatzen ari da Gasteizen, plataformak bultzatzen duen zabalkunde-helburu berarekin. Hainbat ekitaldi, erakusketa eta ikastaro izango dira aurten bertan, eta Passivhaus estandarraren hainbat alderdi jorratuko dira. Passivhaus Plataformaz gain, Arkitektoen Elkargoaren Arabako Ordezkaritzak eta Gasteizko Udalak parte hartuko dute ekimen honetan, teknikarien eta herritarren artean energia eraginkortasuna bultzatzeko, baita energia eraginkortasunaren alorrean espezialistak prestatzeko ere, Passivhaus estandarra oinarritzat hartuta.

Share

Udalak dosierra abiaraziko dio diru-laguntza eskabide bat epez kanpo aurkeztu zuen teknikariari

Eusko Jaurlaritzak eskabidea onartuko ote duen baloratzen ari da Ekonomia Sustapenerako Saila

Idoia Garmendia alkateordeak jakinarazi duenez, udal gobernuak dosierra abiaraziko dio Eusko Jaurlaritzaren aurrean diru-laguntza jakin bat eskatzeko idazkia epez kanpo aurkeztu zuen teknikariari. “Ulertzen ditugu giza akatsak eta gure gain hartuko dugu erantzukizun politikoa, baina gai hauetan “zero tolerantziaz” jokatuko dugula jakinarazi nahi dugu”, esan du Idoia Garmendiak.  “Inoiz baino gehiago saia daitezen eskatuko diegu funtzionarioei”, gaineratu du.

Euskal Enplegu Zerbitzuaren diru-laguntza da, eskualdeko enplegu planak sortzera bideratua. Udalak dosierra abiaraziko dio Ekonomia Sustapenerako Saileko teknikari arduradunari, “araubidea jarraituz, eta azalpenak emateko aukera eskainiz”, amaitu du Garmendiak. Edonola ere, Eusko Jaurlaritzak eskabidea onartuko ote duen baloratzen ari da Ekonomia Sustapenerako Saila.

Share

Udalak bertan behera utzi du Olarizu eguneko bazkaria

Erabakia Gasteizko Kontzejuen Elkartearekin adostu du

Irailaren 10ean, astelehena, Olarizuko erromeria izango da baina bizi dugun egoera ekonomikoa dela eta, ez da Gasteizko Udalak eta udalerriko Administrazio Batzordeek egun horretan urtero egin ohi zuten bazkaria  izango. Gasteizko Udalerriko Kontzejuen Elkarteak (Acovi) ondo ikusi du austeritate neurri hau eta bat egin dute erabakiarekin.  

Hala ere, Olarizuko erromeriako programako gainontzeko jarduerak izango dira: Irailaren 10ean, 9:00etan, mugarrien ibilbideari ekingo zaio. Espainia plazatik abiatuko dira, Udal Txistulari Bandak lagunduta, eta Uribarri Nagusiko mugarrietan hasita, Bolibar, Gamiz, Otazu, Askartza, Arkaia, Monasterioguren, Elorriaga, Arkauti, Betoñu, Mendiola, Gaztelu, Aretxabaleta eta Gardelegiko mugarriak bisitatuko dituzte. Ibilbideak 9,6 kilometro inguru ditu eta 14:00ak aldera amaituko dute.

Share