Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2012-09-25)

Prentsaurrekoa. Elkarrekiko Menpekotasunen egitaraua aurkeztea

Parte Hartzaileak. Gizarte Gaien eta Adinekoen zinegotzi Ainhoa Domaica

Eguna. Asteartea, irailak 25

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

————————

Prentsaurrekoa. ‘Urban Comemerce’ Nazioarteko Hiri-Merkataritzaren Biltzarra aurkeztea

Gaia. Irailaren 26tik 28ra Europa biltzar-jauregian egingo den Urban Commerce biltzarra aurkeztea

Parte Hartzaileak. Ekonomia Sustapen zinegotzi Fernando Aránguiz

Eguna. Asteartea, irailak 25

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————————–

Prentsaurrekoa. Green-Laguntzaile hitzarmena sinatzea

Parte hartzaileak. Alkateorde Idoia Garmendia

Eguna. Asteartea, irailak 25

Ordua. 12:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share

Gaur goizetik hasita, 400 kide ari dira parte hartzen mugikortasun iraunkorrari buruzko Civitas foroan

Irailaren 24tik (astelehena) 26ra (asteazkena) bitartean, CIVITAS foroaren konferentziaren hamargarren edizioa egingo da Gasteizen. Biltzarraren harrera ofiziala 14:30ean izango da. Arratsaldeko 20:00etarako, berriz, foroaren ekitaldi nagusietako bat aurreikusi da, CIVITAS sarien banaketa.

Gasteizko alkate Javier Marotok egingo du CIVITAS ­–hiria, bizitasuna eta iraunkortasuna– foroaren harrera ofiziala, 14:30ean; hartara, 2012ko Europako Hiriburu Berdea mugikortasun iraunkorraren hiriburua ere bihurtuko da hiru egunez. Europa biltzar etxeko Francisco de Vitoria aretoan egingo da hasiera ekitaldia, eta alkatearekin batera izango dira Hanna Henrikus, Europar batzordearen lehendakariorde  Siim Kallasen kabineteko bozeramailea, eta Bruno Pereira, Funchal (Portugal) hiriko alkatea eta CIVITASeko Batzorde Politiko Aholkulariaren presidentea.  Europako Batzordearen ekimena da biltzarra, hiriaren mugikortasun iraunkorraren arloan neurri eta politika berritzaileak ezartzen dituzten hiriei laguntzeko. Gasteizko Civitas foroak 140 herrialdetatik baino gehiagotatik etorritako 450 biltzarkidetik gora bilduko ditu, dagoeneko hiria ezagutzeko bisitak egiten ari direnak. Bestetik, hiri mugikortasun iraunkorrari buruzko pecha kucha saioetan ere hartuko dute parte, hiriko garraio estrategia garbiagoak, hobeak eta iraunkorragoak sustatzeaz gain, energia arloan ere eraginkorrak diren estrategiak bultzatzeko asmoz.

Gasteizen –Europako Hiriburu Berdea eta mugikortasun iraunkorraren alorrean eredua– “Mugikortasunerako kudeaketa: hiri mugikorrentzako plangintza” izenburuaz egiten ari den biltzarraren barruan, Civitas sarien bederatzigarren edizioa egingo da, 20:00etan, Principal antzokian. Udal garraiobide eraginkor eta garbiagoen aldeko ekintza edo politikak aitortzen dira sarien bitartez.

Kategori hauetan ematen dira Civitas sariak:

– Urteko hiria

– Partaidetza publikoa

– Berrikuntza teknikoa

CIVITAS sariak Europar Batzordeak 2000. urtean sortutako CIVITAS ekimenaren osagai garrantzitsuak dira, eta hiri mugikortasun iraunkorraren alorrean erreferentziazko bihurtu dira. Bost aditu independentek osatutako epaimahaiak aukeratzen ditu irabazleak, zeinak bikaintasun eredutzat jartzen baitira, Europa osoko beste hiri batzuentzat inspirazio iturri izan daitezen, aire garbiagoaz eta kale seguru eta atseginagoez gozatzeko aukera eman dezaketen hiriko garraiorako irtenbide eraginkorrak garatu ditzaten. Aurten 21 hiri lehiatu dira hiru sariak lortzeko: zazpi urteko hiriaren kategorian, zortzi berrikuntza teknikoaren kategorian, eta sei partaidetza publikoari dagokionean.

Share

Marotok beste luzamendu bat eskatuko dio Aldundiari, datorren urtean OHZ % 36 igo dadin eragozteko

Gasteizko alkate Javier Marotok gaur iragarri duenez, Arabako Foru Aldundiari eskatuko dio “foru arauaren aldakuntza bat tramitatu eta epe berria eman dezan, udalak datorren urtetik aurrera OHZ igotzera behartuta egon ez daitezen.”

Marotok azaldu duenaren arabera, udalei 10 urteko luzamendua eman zitzaienOHZ eguneratzeko. “Azken urteetan Gasteizko Udalak ez du bete foru arauak trantsizio aldi horretarako ezarritakoa, alegia, araudira egokituz joatea, % 0,3ko tasaraino iritsi arte (oraingoa 0,22koa da). Epea datorren urtarrilaren 1ean amaituko da eta, ezer egiten ez badugu, 2013ko ordainagiria % 36 handiagoa izango da”, ohartarazi du Marotok.

Alkatearen ustez, “krisi ekonomikoko garai hauetan ez dago inolako arrazoirik hain zerga garrantzitsuan, OHZn, igoera ezartzeko”. “Ez dago justifikaziorik aurreko urteetan egin ez dena orain herritarrek ordain dezaten”.

“Nire iritziz” –esan du Marotok- “krisi ekonomikoan gauden bitartean zerga hori ez da igo behar”.

Datorren urtean OHZ oro har % 36 igo ez dadin, Arabako Batzar Nagusiek OHZ kalkulatzeko ezarri beharreko tasa igotzeko udalei eman zien luzamenduari buruzko foru araua aldatu beharko lukete, legez % 0,3koa baita.

“Aldundiari eskatzen diot OHZ igo beharrik ez izateko epea eman diezagun, horrek ezinegona eta alarma sortzen baititu herritarren artean, are gehiago krisi ekonomikoko garai hauetan”,  esan du alkateak bukatzeko.

 

 

 

 

 

Share