Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2012-09-11)

Prentsaurrekoa: Urrezko Zeledoiak emateko ekitaldia aurkeztea

Parte Hartzaileak: Udal Musika Bandako zuzendari Iker Olazabal; Foklore Akademiako zuzendari Roberto Álvarez; Urrezko Zeledoien ordezkari Javier Cameno; eta Urrezko Zeledon konpositore Sabin Salaberri

Eguna: Asteartea, irailak 11

Ordua: 10:30

Tokia: Teatro Principal Antzokia

———————–

Prentsaurrekoa. Blogarien topaketa aurkeztea

Parte hartzaileak. Informazio Teknologien zinegotzi Leticia Comerón eta Iñaki Macazaga, blogaria

Eguna. Asteartea, irailak 11

Ordua. 11:00

Tokia. Turismo bulegoa

———————–

Prentsaurrekoa. Circo de los Horrores aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultur Plangintza eta Jaietako kontseilari Encina Serrano; ikuskizuneko produktore Manuel González; eta ikuskizuneko zuzendari artistiko Suso Silva

Eguna. Asteartea, irailak 11

Ordua. 11:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————————

Prentsaurrekoa. Green-Laguntzaile hitzarmena sinatzea

Parte hartzaileak. Alkateorde Idoia Garmendia

Eguna. Asteartea, irailak 11

Ordua. 12:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share

Marotok Gasteizek zergatik ez duen oraindik hiriburu kanona jaso azaltzeko eskatu dio lehendakariari, aurrez aurre eta bilera batean

Elkarrizketa eskabidea helarazi dio gaur goizean Gasteizko alkate Javier Marotik Patxi López lehendakariari, “hiriburu kanona oraindik ez jasotzeko nik ez dakidan arrazoiren bat ote dagoen jakin dezadan”.

Mariotoren aburuz, “ez dakigu zer dela eta Eusko Jaurlaritzak ez digun oraindik zenbateko hori ordaindu; izan ere, jakin badakigu dekretua egina dagoela zenbait astetik, eta soilik sinadura falta zaiola”.

Alkatearen hitzetan, “ordainketa hori behar-beharrezkoa du Gasteizek, une larri hauetan bertoko ekonomiarentzat duen esanguragatik, baina horrez gain, ordainketa behingoz gauzatzeak Gasteiz Euskadiko hiriburua dela benetan sinesten duen gobernua dugula erakutsi du”.

“Inbertsio-konpromiso gehiago ditugu hiriak, baina hau bereziki garrantzitsua da, hamarkadak daramatzagu eta berari buruz hitz egiten. nahi dugun gauza bakarra auzia aritzea eta zergatik oraindik ez den gauzatu jakitea da”, esan du Marotok,”betiere erakunde arteko begirunetik abiatuta”.

5 milioi euroko partida hori Alderdi Popularrak zuzenketa bidez Patxi Lópezen 2012rako aurrekontuetara gehitutakoetako bat da; lehen aldiz hartu da aintzat Autonomia Erkidegoko kontu publikoetan. Udalari ohiko funtzionamendurako egin beharreko ordainketa da; beraz, ez du zeregin jakin bat aldez aurretik ezarririk: ohiko gastuetarako edo Udalak egin beharko lukeen beste edozein gastutan erabili daiteke.

 

Share

Udal Musika Eskolak zabaldu egin du prestakuntza eskaintza

Aurten ia 50 plaza gehiago egongo da lau eta zazpi urte bitarteko haurrentzat

Luis Aramburu Udal Musika Eskolak zabaldu egin du 2012-2013 ikasturtean 4 eta 7 urte bitarteko haurrei eskainiko dien formazio eskaintza, 48 plaza gehiago guztira. Hartara, 12na haurrez osaturiko beste lau talde sortuko dira, 4 eta 7koen tartean, urteko bakoitzeko talde bat.

Eskolako zuzendari Paco Galvek azaldu bezala, plaza kopurua handitzeko eskaria aspalditik zetorren, zehazki I. mailan (hastapenekoan).

Eskola bera jarriko da harremanetan esleipendunekin, maiatzean egindako zozketaren araberako hurrenkera berean.

Share