Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2012-09-06)

Prentsaurrekoa. Adinekoentzako zentro soziokulturaletako ikastaroak

Parte hartzaileak. Gizarte gaien eta Adinekoen zinegotzi Ainhoa Domaica

Eguna. Osteguna, irailak 6

Ordua. 11:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share

Ekuador, bisitari Gasteiz hiriburu berdean

Bere oporraldia aprobetxatuz, Ekuadorreko gobernuko ordezkari bat izan da gaur goizean Gasteizko Udala bisitatzen, eta Javier Maroto alkatearekin bildu da. Hain zuzen ere, Jaime Hernáz Guerrero Ruiz jauna izan da gurean, Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizarteko ministroa. Topaketa adeitsu eta informala izan da, Gasteizek mundu zabaleko erakunde eta ordezkariekin bideratzen dituen harreman baitan.

Alkateak Vitoria-Gasteiz European Green Capital 2012 programa zehatz-mehatz azaldu dio enbaxadoreari, izan ere Ekuadorrek, espazio naturalak zaintzearen alde nabarmendu den herrialdeak, interes handia erakutsi du Europan hiri eramangarriaren eredu bihurtu duen Gasteizko berariazko esku-hartzeak ezagutzeko.

Share

Gasteiz, protagonista Napolin egiten ari den Hiriei buruzko Munduko VI. Foroan

Europako Hiriburu Berdeak parte hartuko du Italiako Napoli hirian egiten ari den Hiriei buruzko Munduko VI. Foroan. Sareko ekimen horren antolatzaileak FEMP, Sustapen Ministerioa eta Giza Kokalekuetarako Nazio Batuen Programaren baitako Latinoamerika eta Kariberako Eskualde Bulegoa dira.

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko zuzendari Juan Carlos Escuderoren txanda izango da gaur FEMPek, Napoliko batzarreko osoko saioen testuinguruan antolatu duen sareko lan saioan; Gasteizek hiria biziberritzeko saioetan izan duen arrakasta azalduko du.

Hainbat hamarkadetan hiri-hazkuntza eredu jakin bati eutsi ostean, eta egun higiezinen sektoreak bizi duen krisiaren aurrean planteatu da hiri garapen iraungarri eta lehiakorrari buruzko bilera hau. Hartara, hango eta hemengo administrazio publikoek hiri garapen iraungarri eta lehiakorra sustatu asmoz aurrera daramatzaten ekimenak jarriko dira mahai gainean, betiere ikuspegi eta teknika berrien arabera. Gainera, esku-hartze horiek baliabideen kontsumoa murrizten laguntzen dute, bai eta eraikuntzaren sektorearen eraginkortasuna eta produktibitatea areagotzen ere.

Gasteizen txanda 15:20an izango. IGIko zuzendari Juan Carlos Escuderok “Competitividad y sostenibilidad en actuaciones municipales de regeneración urbana” ieneko hitzaldia emango du, eta horren bitartez hiria biziberritzeko proiektuaren kudeaketa kontatuko du. Europako hirien % 84rentzat eredu den aldetik, antolatzaileek Gasteiz gonbidatu dute foro honetara, bere arrakasta azaldu, eta hiria biziberritzeko jardueren koordinazio eta planifikazioan aurrera egiten laguntzen, betiere neurri ekonomikoen eskutik.

Escuderoz gain, ekitaldian parte hartuko dute baita: Sustapen Ministerioko Arkitektura, Etxebizitza eta Zoruko zuzendari nagusi Pilar Martínez López; Latinoamerika eta Kariberako Eskualde Bulegoko zuzendari Alain Grimard (Latinoamerikako ikuspegia bere esku); FUNDASALeko zuzendariorde exekutibo Claudia María Blanco (“Recuperación del parque de viviendas en el Centro Histórico de San Salvador” kasu zehatza azalduko du); eta Zaragozako Udaleko Lola Campos, zeinak “Programa municipal de rehabilitación de conjuntos urbanos edificados entre 1945 y 1965” izeneko hitzaldia emango duen.

Share

Olarizu eguneko ordutegia

Irailaren 10ean, astelehena, Olarizu eguna dela eta, herritarrei laguntzeko bulegoak ITXITA egongo dira ARRATSALDEZ.

Egun horretan Herritarrei Laguntzeko 010 Telefonoaren ordutegia hau izango da: 8:00etatik 20:00etara.

Share