Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2012-09-14)

Harrera-ekitaldia. Alemaniako ikasleak udaletxean

Kultur Trukeak direla eta, Saxoniako Wurzen herriko Magnus Gottfried-Lichtwer institutuko, hala nola Olabide ikastolako ikasle eta irakasleei harrera-ekitaldia eskainiko zaie

Parte hartzaileak. Herritarrentzako Zerbitzu eta Kiroletako zinegotzi Alfredo Iturricha

Eguna. Ostirala, irailak 14

Ordua. 13:30

Tokia. Udaletxeko harrera-aretoa

Share

Geograma green babesleak Gasteizko hiriguneak ezagutzeko mapa zerbitzua estreinatu du

– Aplikazioa “Gasteiz European Capital 2012” web gunearen baitan dagoen Hiria 3 dimentsiotan ataletik balia daiteke

Arabako Geograma enpresak pasa den maiatzaren 23an izenpetu zuen Green babeslea izateko hitzarmena, eta dagoeneko herritarren esku jarri du Euskadin eta geoinformazioaren sektorean aitzindari den aplikazioa. Interneteko tresna horren bidez kaleak aztertu eta hainbat gairi buruzko azterlanak egiten dira: espazioa oinezkoentzako izatea, trafikoa arintzea, bertako bizilagunen bizitza kalitatea hobetzea.  Horrela, beraz, amaitu egiten da enpresa honen ekarpen teknologia, gutxi gorabehera 100.700 €-ko kostua duena, datuak hartzea, sistemen azpiegiturak, web-ataria eta mantentzea barne hartzen baitira.

“Vitoria-Gasteiz European Green Capital” proiektuaren baitako ekimen honen bitartez, Gasteizko Geograma SL enpresak mapaketa zerbitzua eskaintzen du: Mobile Mapping sistema erabiliz 90.000 argazki panoramiko egin ditu, hiriko kaleen irudi geo-erreferentziatu eta orientatuak eskaintzeko (5 metroko bana); argazki horiek eta 3Dko eskanerrek lortutako puntu hodeiak batuz (1.000 milioi puntu), informazioa tratatu eta datuak neurtu eta gainjarri ahalko dira.

Aplikazio honekin udaleko teknikariek lekutik mugitu gabe egin ahalko dute bide publikoen plangintza eta kudeaketa, beraz, denbora eta koste aldetik aurreztu egingo da. Horretaz gain, neurketa zehatzak eta berdeguneen zerrenda eta sailkapenak egin ahalko dira, izan ere proiektu honek trafikoa, hiriko altzariak, eraikinak, argiteria eta merkataritza jarduera antolatu ahalko ditu, besteak beste.

Geogramak GeoStreet bisorea baliatzen du proiektu honetarako, eta mugikortasuna hobetzeaz gain, beste zenbait aukera ere ematen ditu: bidegorriak diseinatzea, bide segurtasuna eta larrialdiak kudeatzea edo zuhaitz eta espaloiak zerrendatzea, hartara baliabideen optimizaziorik handiena lortzeko horiek mantendu, zaindu eta garbitzeko lanetan.

Share

Euskadiko blogarien lehen topaketan milioitik gora lagunek hitz egingo dute Gasteizi buruz sare sozialetan

Teknologi Berrien zinegotzi Leticia Comeronek gaur goizean aurkeztu du gure hiria nazio zein nazioartean sustatzeko asmoz Gasteizko udalak asteburu honetan antolatuko duen blogarien topaketa. Bidaia arloko bitakora nagusienak izango dira bertan eta, Gasteiz gomendatzeaz gain, hiria zergatik den ingurumen arloan Europako eredu azalduko dute.

Teknologia Berrien zinegotzi Comeron andreak gaur goizean aurkeztu du Euskadiko hiriburuan ostiraletik igandera bitartean izango den bidaia arloko blogarien topaketako programa. Aukeratutako hogei blogari Europako Hiriburu Berdean zehar ibiliko dira hiru egunez, Espainian zein nazioartean dituzten balizko irakurleei (web orri horiek hilean izaten dituzten bisiten arabera milioitik gora) Gasteizek European Green Capital izateko dituen altxorrak ezagutarazteko.  Horretaz gain, alderdi turistiko erakargarrienak ere sustatuko dira: Eraztun Berdea, Erdi Aroko Hirigunea, Santa Maria katedrala eraberritzeko lanak, museoak zein enogastronomia.

Zinegotziak hala azaldu du: “Gure hiriak, ingurumen arloko Nobel Saridunak, aukera handia du aurten ezagutzera emateko. Ekintza aitzindaria proposatzen dugu, gure hiri berdea gehien bisitatzen diren lekuen artean jarriko duena, izan ere nabarmena da leku turistikoak gomendatzeko eta horien inguruko iritziak emateko blogak hartzen ari diren garrantzia.  Gure hiria ezagutzera emateko aukera paregabea dela uste dugu, izan ere interneteko informazioa edozein unetan eskura baitezake edozeinek; irakurle kopuru amaigabea du. Hori dela eta, Gasteizko Turismo Zerbitzuaren laguntzaz, gure hiriko kultura eta naturaren agertoki nagusiak bisitatzeko programa berezia antolatu dugu bisitariak zein kroniken irakurleak gure izaera berdearekin liluratu daitezen”.

Topaketa honek Udalak sare sozial nagusienetan dituen profiletan ere izango du isla eta jarraipena, izan ere asteburu guztian zehar (baita lehenagotik ere, on line bitakoretan izan baita hainbat aipamen, esaterako “Comer, Rezar y Amar” delakoan) #vitoriagreencapital hashtag erabiliko da eta blogariak  trendiing topic izan dadin saiatuko dira;  @VitoriaGasteiz ere aipatuko dute.

Bisita amaituta, bidaiari bakoitzak gogoan izango ditu, urte erdiz gutxienez, topaketa eta Gasteizen bizi izandako esperientziak artikulu, argazki, aipamen eta bideoi esker. Honela Gasteizek on line ingurunean presentzia eta web bilatzaileetan SEO posizioa nabarmen handituko da.

Sarean beren beregi egingo diren aipamenei esker, interneten milioi erdi euroko inbertsioko adinako ikusgarritasuna lortuko du Gasteizek, izan ere blogariek gero eta eragin handiagoa dute turismo helmugen arrakastan, bai interneten bai hortik kanpo ere. Hartara, blogosferako aholku-emaile nagusiek hiria ezagutuz gero, Arabako hiriburuak bilatzaileetan duen lekua hobetuko du eta web ofizialera sarrera gehiago izango dira. Horretaz gain, bisitaririk gehien duten web orrietan Gasteizi buruzko mezua zabaldu eta turismo  berdea bilatzen duen publikoari iritsiko zaio.

Nazioko aholku-emaileez gain, euskal blogarien elkarteari ere deitu zaio programatzen diren jardueretara joan eta horien berri emateko. Elkarte horretan 150 pertsona baino gehiago daude.

Blogari bakoitzak Gasteizen presentzia hilabetez on line ingurunean elikatzeko konpromisoa hartzen du horretarako artikuluak igoz, sare sozialetan iruzkinak eginez, argazkiak etiketatuz… Honek guztiak turismoaren alorrean eta on line Gasteizek leku handia hartzea ekarriko du eta, horretaz gain, presentzia sinesgarriagoa eta eraginkorragoa izatea ere, izan ere bidaiak antolatzen benetako erreferente diren pertsonen esperientzian oinarrituko da, hauek Gasteizko gauza erakargarrien inguruko iritzia emango baitute.

Share

Gasteizek euskara ikastea eta erabiltzea bultzatuko du elebitasuna sustatzen duen kanpaina baten bidez

Leloa honakoa izango da:

“¿Sientes que te falta algo? Si eres bilingüe mejorarás tu vida y la de las demás personas – Elebiduna bazara, zure bizitza hobetuko duzu, baita besteona ere”

Gasteiz euskara 2012 eskuorria

Bizikletaz ibiltzea oso erosoa da, monozikloz ibiltzearekin alderatuta. Bi gurpilen gainean erosoago, bakar baten gainean baino. Horixe dugu Vitoria-Gasteizko Udalak erabiliko duen kontraste-irudia euskara ikastea eta erabiltzea sustatzen duen kanpaina berrian. Oraingo honetan hauxe da aukeratutako leloa: “¿Sientes que te falta algo? Si eres bilingüe mejorarás tu vida y la de las demás personas – Zure bizitza hobetuko duzu, baita besteona ere”.

Aurtengo kanpaina iazkoaren jarraipena da, “Elebiduna naiz, aberatsa naiz”, ideia hori sendotu eta elebitasunari prestigioa eman nahi dio.

“Iaz, Vitoria-Gasteizko Udalak lehenengo aldiz zabaldu zuen mezu hori eta herritarrek ongi hartu eta bereganatu zuten; izan ere, gero eta kontzienteago gara elebitasuna ez dela arazo bat, aitzitik, gero eta globalizatuagoa den gizarte batean elebitasuna egoera naturala da, desiragarria, horretara jo behar dugu eta bertan harmonian bizi. Horrexegatik aurten leloari bigarren ideia bat gehitu diogu”, adierazi du Alfredo Iturrichak.

Batzuetan, “aberastasun” terminoa, adierazi du Iturrichak, “bakarrik lotzen da ondasunak edukitzearekin, baina benetako aberastasun kontzeptua aberatsa nahi izatea da gure bizitzaren arlo guztietan eta elebitasuna dugu inportanteetarikoa, onura intelektual, pertsonal eta sozialak lortzen ditugulako. Gainera, elebiduna izateak elkarbizitzari ateak zabaltzen dizkio familian, gizartean, lanean eta hirian”.

Gure hirian euskara goranzko bilakaera izan du azken urteotan. Gasteiztarren ia %47k euskara daki. Gainera, 6.000 bat lagunek urtero ikasten dute Gasteizko euskaltegi eta autoikaskuntza zentroetan.

Helduen euskalduntzeari dagokionez, zinegotziak gogoratu du diru-laguntzak emateaz gain, udalak urtero martxan jartzen dituela 4 programa: gurasoentzako euskara ikastaroak, AISA (etorkinentzako harrera linguistikoko ikastaroak) eta merkatarientzako ikastaroak. Horretaz gain, aitona-amonentzako ikastaroak eskaintzen jarraituko du gizarte etxeetan, iaz harrera ezin hobea izan zuten eta.

Kanpainak isla izango du Udaleko webgunean (www.vitoria-gasteiz.org/euskara), baita sare sozialetan ere: @VG_ataraplazara twitter-en eta ataraplazara Facebook-en.

 

Share