Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2012-09-12)

Prentsaurrekoa. Oztoporik Gabe Aretoa aurkeztea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Javier Maroto eta ekimeneko antolatzaileak

Eguna. Asteazkena, irailak 12

Ordua. 10:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

——————————

Prentsaurrekoa. Galiziako Kultur Azoka aurkeztea

Parte hartzaileak. Ekonomia Sustapen zinegotzi Fernando Aránguiz; Centro Gallegoko lehendakari Manuel López eta Lomedega enpresako zuzendari Pablo Ferreira

Eguna. Asteazkena, irailak 12

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————————–

Prentsaurrekoa. Magialdia 2012 aurkeztea

Parte Hartzaileak. Arabako Ilusionisten Elkarteko presidente José Ángel Suárez

Eguna. Asteazkena, irailak 12

Ordua. 11:30

Tokia. Teatro Principal Antzokia

————————–

Inaugurazioa. Paisaiaren Hiri Foroko ‘Hiri inguruko nekazaritza, tokiko merkatuak eta elikadura osasuntsua’ jardunaldi teknikoa

Parte hartzaileak. Herritarrentzako Zerbitzu eta Kiroletako zinegotzi Alfredo Iturricha

Eguna. Asteazkena, irailak 12

Ordua. 18:00

Tokia. Goiuri jauregia

 

Share

Udal gobernua, autobus eta tranbiarentzat beherapen txartel bakarra ezartzearen alde, Gasteizko ikasle guztientzako

Orain arte, tranbia iristen ez den inguruetan bizi diren ikasleek ez dute inolako beherapenik izan, tranbiak ez duelako ikasleentzako beherapenik aurreikusten

Gasteizko Udaleko Trafiko alorreko zinegotzi Marian Castellanosek azaldu bezala, Gasteizko udal gobernuak TUVISAren 18 urte bitartekoei hileko txartelaren prezioaren gainean beherapena eskaintzen zuen ikasle txartela indargabetzea erabaki du, eta trukean ikasleei autobusetan eta tranbian, bietan, beherapena emango dien beste baten sorrera sustatzea.

Castellanosen arabera, orain arte Lakua, Lakua-Arriaga, Ibaiondo eta Abetxukuko ikasleek (hain zuzen ere tranbia iristen diren guneak) ez dute garraiobide hori hartzean inolako beherapenik eskuratzeko eskubiderik izan. Udal gobernuak diskriminatzailetzat jo du egoera hori, eta ikasle guztiei baldintza berberetan zerbitzu emango dien txartela sortzearen alde agertu da, non bizi diren inporta gabe.

Zinegotziak azaldu duenez: “txartela kendu dugu, ez duelako bere helburua betetzen. Hiriko auzo batzuk diruz lagundu bitartean, beste batzuk baztertuta geratu dira; kontua ikasleei laguntzea da, beren bizilekua gorabehera”.

“Kontu honetan gauzak beren onera eraman, eta eskumenak dituenak –Eusko Jaurlaritzak– dagokion erantzukizuna har dezala” eskatu du Castellanosek.

Share

Etxe hutsen gaineko zabor tasa soilik 2012ko urtarrilaren 1ean erroldatutako inor ez, eta alokairu-kontraturik ere ez zutenei aplikatuko zaiela gogorarazi du Udalak

Azkenaldian sortu diren zalantzen aurrean, Udalak gogorarazi nahi du 260 €ko etxe hutsen gaineko zabor tasa soilik 2012ko urtarrilaren 1ean erroldatutako inor ez, eta indarreko alokairu-kontraturik ere ez zutenei aplikatuko zaiela.

Hartara, alokatuta dauden etxebizitzek ez dute 260 €ko tasa ordaindu beharko, nahiz inor erroldatuta egon ez. Udalak ez ditu bere eskuetan alokairu-kontratuei buruzko datuak, jabeek baizik. Hori dela eta, alokairu-kontraturik edukitzeagatik okerreko tasa bidali zaien herritarrei, mesedez Udalari jakinaraz diezaiotela eskatzen diegu, tasa aldatu ahal izateko.

Bide batez, interesik gabe 2, 3 edo 6 hilabetetan ordaintzeko aukera eskatu daitekeela jakinarazi nahi dugu, eta aukera hori eskatzeko epea.

Orain arte 159 erreklamazio aurkeztu dira, gutxi gorabehera horien arteko erdia onartu delarik. Talderik handiena alokairu-kontratuetako arazoengatik izan da, 50 erreklamazio inguru. Gainerakoak banan-banan aztertzen ari dira.

Udal gobernuak gogoratu nahi du tarifa hori PSOE eta Bildu taldeen botoekin onartu zirela; PP abstenitu egin zen, eta PNVk aurka bozkatu zuen. Orduan, gobernuak ur-kontsumoaren egokitasuna defendatu zuen etxebizitza jakin baten bizi den pertsona-kopurua kalkulatzeko, datu hori zaborren gaineko tasarekin lotuaz, eta ez erroldakoekin. PNV horren kontra agertu zen, eta ukatu egin zuen lotura. Horrek azaltzen du Ogasun zinegotzi Manu Uriarteren harridura “PNVren irizpide aldaketaren aurrean”. “Talde nazionalista 2013rako ordenantza fiskalak izapidetuko diren hurrengo hilabeteetan irizpide berriari eusteko gauza” izan dadila nahi duela gaineratu du zinegotziak.

Share