Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2012-09-13)

Prentsaurrekoa. Euskara biziberritzeko kanpaina aurkeztea

Parte hartzaileak. Herritarrentzako Zerbitzu eta Kiroletako zinegotzi Alfredo Iturricha; Arabako Foru Aldundiaren Euskararen Foru-Zerbitzuko buru Jokin Larrañaga; eta Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendari Nerea Alustiza.

Eguna. Osteguna, irailak 13

Ordua. 10:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

———————————

Prentsaurrekoa. Erdi Aroko Azoka aurkeztea

Erdi Aroko Azoka egingo da irailaren 28tik 30era Erdi Aroko Hiriguneko hainbat lekutan eta Foru plazan

Parte hartzailea. Kultur Plangintza eta Jaietako Zerbitzuko kontseilari Encina Serrano

Eguna. Osteguna, irailak 13

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

——————————-

Prentsaurrekoa. Montehermosoko hezkuntza programa (urria-abendua) aurkeztea

Parte hartzaileak. Programazio arduradun Eduardo García Nieto,  eta  hezitzaile Ana Revuelta eta Andrea Arrizabalaga

Eguna. Osteguna, irailak 13

Ordua. 12:00

Tokia. Montehermosoko Hezkuntza tailerra

Share

Gasteizko Udaleko langileek urtarrilean jaso ahal izango dute 2013ko lehen aparteko paga

“Neurri honekin, legea betearazi dugu, eta langileen gaitasun ekonomikoa bideratu dugu”, azaldu alkateak

Gasteizko Udaleko langileek datorren urteko urtarrileko lehen egunetan jaso ahal izango dute, osorik edo zati batean, 2013ko ekaineko aparteko paga. Horretarako, langileek bakarka eta norberak hala nahita eskatu beharko dute, abenduaren 10a baino lehen. Neurri honen bidez, Maroto gobernuak “urritu egin nahi ditu aurten Gabonetako aparteko paga kentzearen ondorioak”; horrela azaldu du Javier Maroto alkateak, zuzentaraua onetsi ostean.

“Posible da defizit publikoa eta gastua kontrolpean hartu, eta aldi berean funtzionarioei egoera lasaiagoa edukitzen uztea” esan du Gasteizko alkateak. Horregatik, erantsi du Marotok, “bateragarriak dira Gobernu zentralaren erabakien defentsa eta behar duten langileei beren diru-sarrerak aurreratzeko moduko irtenbideak garatzeko gogoa”.

Nomina aurreratzeko zuzentarau berriak aparteko paga hurbilena urtarrilera edo eskatzen den unera (hots, ez derrigorrez ekainera, langileak beharko duen edozein hilabetera baizik) aurreratzeko aukera ematen du. Kasu horretan, urtarrilean ez bezala, aparteko paga edo dagokion haren zatikia jaso nahi den hilean zehar eskatu behar da. Zenbatekoa dena delako hileko nominan sartuko da. Adibidez, ekaineko paga apirilean jaso nahi dutenek aurrerapena hilabete horretan eskatu beharko dute, apirileko nominarekin batera kobratzeko.

Neurri iraunkorra izango da Gasteizko Udalak garatu duen hau; beraz, abenduko aparteko paga ere aurreratzeko eskatu ahal izango dute, osorik edo hein batean.

Uztailaren 13ko 20/2012 Errege Dekretua aplikatzearen ondorioz aurtengo abenduari legokiokeen aparteko paga kendu ostean, Gasteiz da holako neurririk hartzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko lehen udala. “Gasteizko Udalaren neurriak dirua aurreztearekin bat, familien interes ekonomikoak babestea ahalbidetzen du”.

Share

Green Capital 2012 programaren babesle den Mutualiak bizikletentzako aparkaleku doakoen eskaintza hobetuzen lagunduko du

Ingurumen zinegotzi Idoia Garmendiak hogeigarren babesle hitzarmena sinatu du gaur goizean, oraingoan Mutualiarekin. Hitzarmenaren bidez, Lan istripu eta gaixotasun profesionalen mutua European Green Capital 2012 programaren babesle bihurtu da, eta bere bezeroen artean iraungarritasunaren kontzeptua zabaltzeko konpromisoa hartu du bere gain

Ingurumen zinegotzi Idoia Garmendiak eta Mutualiako zuzendari kudeatzaile Miguel Ángel Lujuak lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur goizean, eta, horrenbestez, Vitoria-Gasteiz European Green Capital 2012 programaren babesle bihurtu da mutua hori, bere gain hartu duelarik Vitoria-Gasteiz European Green Capital 2012 programan parte hartzeko konpromisoa, ingurumena zaindu eta errespetuz tratatzeko kontzeptua ezagutarazten lagunduko duten jarduera sustatuz, hain zuzen ere.

Azken urtean Mutualia Euskal Herriko mutuen artean lehen tokian finkatu da, merkatuko kuota % 41,83koraino igo duelarik; 2011ren amaieran 326.113 pertsona afiliatu izan ditu batez besteko; horiei guztiei helaraziko die ingurumenaren aldeko Gasteizko mezua.

Garmendiak esan duenez, “Europako Hiriburu Berdea den aldetik, Gasteiz iraungarritasunaren kontzeptua gizartearen sektore guztietara hedatzen ari da. Oraingo honetan enpresa lider batekin lotu gara, eta horrek gure mezua Euskal Herria modu berezi batean zabaltzeko aukera eman digu. Gainera, eskertu egin nahi diot Mutualiari Gasteizko hiriarekiko lankidetza; izan ere, bere ekarpena lagun, Mugikortasun Iraunkorrerako Planaren baitako bizikletaren erabilera sustatzeko asmoak bultzada ederra izango du. Mutualiak bat egiten du hiri iraungarriak guztien artean eta guztientzako eraiki behar diren aldeko gure filosofiarekin, beraz, hitzarmen hau gure hiriaren identitate-ikurrak 2012tik harago eraikitzeko prozesuan laguntzen du”.

Mutualiaren konpromisoa bi ekimen nagusitan gauzatuko da. San Jose Ospitaleko aparkalekuaren jabe eta kudeatzailea den aldetik, Mutualiak bertan bizikletentzako aparkalekua ipintzeko ardura hartu du bere gain, bakoitza 6 plazako 4 aparkaleku guztira (kontuan hartu behar da San Jose Ospitaleko aparkalekua oso leku esanguratsua dela Mugikortasun Iraunkorrerako Planaren ikuspegitik, Erdi Aroko hirigunetik gertu egonik, bi ardatz oso garrantzitsu gurutzatzen direlako haren alboan, Gasteiz hiribidea eta zabalgunea). Hartara, Mutualiak doan utziko die herritar eta bisitariei utziko die bizikletentzako aparkalekuen erabilera, betiere funtzionamendu ordutegian; aparkalekua bera kudeatzen duten langileak arduratuko dira gunea ireki, itxi eta zaintzeaz Gainera, eskariaren arabera, bizikletentzako aparkalekuen hasierako eskaria handitu egin liteke, ekimen berritzailearen berri zabaltzen lagunduko duen Gasteizko Udala eta Mutualia ados egonez gero, eta hitzarmena indarrean egon bitartean aparkaleku gehiago eskainiko lituzke, horiek ipini eta onik zaintzeko ardura ere bere gain hartuta.

Horrekin batera, Mutualiak bere gain hartuko du European Green Capital 2012 urtearen berri eman eta zabaltzen, bere 22 lan-gune eta 19 osasun zaintzarako zentroetako itxaron-geletan, eta Zamudio, Donostia eta Gasteizko bulego teknikoetan daukaten kartel digitalen zerbitzuaren bitartez. Gasteizko Udalak emango dizkio Mutualari promoziozko bideoak, gazteleraz eta euskarazko azpitituluekin, zein edukien ohiko segida errepikatu berberean sartuko den: arriskuen prebentzioa, lankidetza GKEekin, Antena 3ko “Ponle freno” izeneko kanpaina, etab.).

Share

Teknologia berriak kontsumo mota berrientzat, Vitoria-Gasteizko Hiri Merkataritzari buruzko Nazioarteko Biltzarrean

Europa Biltzar Jauregian egingo da, irailaren 26tik 28ra bitartean. Mugikorra, kobratzeko eta ordaintzeko tresna gisa, izango da aztergai nagusia.

Mugikorra kobratzeko eta ordaintzeko erabil daiteke jadanik. Kontsumo-joera berriak, erosketa-esperientzian izandako aldaketak eta mugikorrekin erosteko eta ordaintzeko ahalmena hobetu duten aplikazio berriak aztertuko dituzte, funtsean, Vitoria-Gasteizko Hiri Merkataritzari Buruzko Nazioarteko IV. Biltzarrean. Hiri-merkataritzaren arloan jadanik erreferentziazko topagune bihurtu den ekimena 26tik 28ra bitartean egingo da aurten, Europa Biltzar Jauregian.

Partaidetza baieztatu duen hizlarietako bat José Luis Nueno da, kontsumo-joeretan aditua eta IESEko merkataritza-zuzendaritzako irakaslea. Aurreikuspenen arabera, bertan izango da Andrea Fiorentino ere, Visa Europe konpainiako mugikorren bidezko ordainketa-negozioen garapenerako lehendakariordea Europako hegoaldean. Bi hizlari horiez gain, NFC (Near Field Communication) teknologien garapenaren arloko adituek hartuko dute parte. NFC komunikazio-teknologiek, irismen laburrekoak eta maiztasun handikoak izanik, gailuen eta enpresa nazional zein multinazionalen artean datuak trukatzeko aukera eskaintzen dute; izan ere, enpresa horietako batzuek mugikorren bidez erosteko eta ordaintzeko ohitura sustatu nahi dute hiritarren artean. Aipatutako gaiak jorratuko dira, besteak beste, Hiri Merkataritzari buruzko Nazioarteko IV. Biltzarrean, irailaren 26an, 27an eta 28an, Europa Biltzar eta Erakusketa Jauregian

Hiri Merkataritzari buruzko Nazioarteko IV. Biltzarrak mugikorren iraultza jarri nahi du mahai-gainean, ordaintzeko eta kobratzeko tresna gisa. Era berean, mugikorrari lotutako beste bi alderdi aztertuko dituzte: txikizkako jardueren merkataritza-marjina gordinean duen zuzeneko eragina, batetik, eta saltoki txikiei eta turismo-sektoreari eskaintzen dizkien fidelizazio-aukerak, bestetik. Gainera, Biltzarraren antolatzaileek telefonia mugikorra informazioa kudeatzeko eta joera-behatoki bihurtzeko ere erabil daitekeela nabarmendu nahi dute.

“Mobile Shopping: merkataritza txikia eta telefonia mugikorra” leloa oinarri hartuta, azken urteotako garapen teknologikoa eta garapen horrek merkataritza-sektorean izandako eragina aztertuko dute. Ildo horretan, inguruneko aldaketek merkataritza-sektorean eragin berezia dutela azpimarratu behar da.

Vitoria-Gasteizko udalak antolatu ohi duen Biltzarraren laugarren edizioa izango da aurtengoa.  Urtero, hainbat tokitatik iritsitako eragile eta erakundeek puri-purian dauden merkataritzari buruzko gaiak aztertzen dituzte. Sektoreko kide eta erakunde parte-hartzaileen artean proposamenak egin eta hiri-merkataritzan eragina duten joerak aztertzen dira.

Egitarau tekniko-zientifikoaz gain, aurreko urteetan bezala, egitarau soziala antolatu dute, hala nola, bisita gidatuak hiriko hainbat txokotara eta merkataritza-ibilbideak.

Hiri Merkataritzari buruzko Nazioarteko IV. Biltzarra Vitoria-Gasteizko Udalak antolatu du, eta honako hauek dira babesleak: Europako Gizarte Funtsa, Empresa Local10 programa eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila. Laguntzaileak, berriz: Gasteiz On (Hiri Merkataritza Sustatzeko Elkartea), Arabako Merkataritza eta Zerbitzu Enpresarien Elkartea eta Arabako Merkataritza eta Industria Ganbara.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Share