Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2012-10-01)

 1. El alcalde asistirá al Forum Economía Tribuna Euskadi, que organiza Nueva Economía Forum.

Asiste. El alcalde, Javier Maroto.

Día. Lunes. 1 de octubre.

Hora. 9.00 horas.

Lugar. Hotel Ercilla de Bilbao

2. Harrera-ekitaldia. Eskola Bidaiariak Udaletxean

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatzen duen Eskola Bidaiariak 2011-2012 parte hartzen duten zentroei harrera egingo die Udalak. Honako lekutatik datoz oraingoan: Maestra Caridad de La Algaida (Cádiz), Mercedes Medina de Arrecife (Lanzarote) y Pablo Picasso de Valladolid.

Eguna. Astelehena, urriak 1

Ordua. 10:30

Lekua. Udaletxeko harrera-ekitaldia

3. Parlamentu Autonomikoetako Lehendakarien Konferentziako parte-hartzaileei harrera egitea

Gasteizen izango den Parlamentu Autonomikoetako  Lehendakarien Konferentziako (COPREPA) parte-hartzaileei harrera.

 Parte hartzailea: Alkatea, Javier Maroto

 Eguna: astelehena, urriak 1

 Ordua: 11:30.

 Lekua: udaletxeko harrera aretoa    

 

 

 

Share

Norabide udalaren etorkinentzako harrera zentroak hitzaldiak, erakusketak eta bisita gidatuak antolatu ditu “Elkarrekiko Menpekotasunak” izeneko programaren barruan

Irailaren 27tik urriaren 28ra arte garatuko da, eta jarduera guztiak Montehermoso kulturunean izango dira.

Gasteizen 11.151 emakume atzerritar bizi dira, hau da, kopuru osoaren % 9; horietako 1.607 europarrak dira eta gainerakoak (9.544) beste herrialde batzuetakoak. Atzerriko emakumeen profila hauxe da: etxeko langile latinoamerikarra, familia kargak dituena.

Norabide udalaren etorkinentzako harrera zentroaren ildo estrategikoen barruan zeregin hauek sartzen dira:

– Atzerriko emakume etorkin batzuek bizi duten egoera bereziki ahulaz arduratzeko lan ildo egonkorrari jarraitzea, genero indarkeriaren ezagutza eta prebentzioarekin lotuta.

– Hirian dagoen kulturartekotasunari buruz gizartea sentsibilizatzeko eta kulturen arteko bizikidetza sustatzeko jarduerak antolatzea.

Ildo horiei jarraituz, Norabide udalaren etorkinentzako harrera zentroak “Elkarrekiko mendekotasunak” programa antolatu du, Montehermoso kulturunearekin, Berdintasun Zerbitzuarekin eta Garapenean Laguntzeko Zerbitzuarekin batera. Programaren ardatz nagusia izena ematen dion erakusketa da: “Elkarrekiko menpekotasunak. Etxeko langileak eta zaintzaren krisia”; Esther Moreno komisarioak 9 artistaren lanak bildu ditu gaiaren inguruan. 

Programaren sarrera gisa, eta oinarrizko kontzeptuak azaltzeko, ostegunean, irailak 27, 19:00etan, hitzaldia emango du Maria Jesús Izquierdok (Ekonomia doktorea, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Soziologia irakasle titularra, ikertzailea eta unibertsitate bereko Grup d’Estudi Sentimients, Emocions i Societat taldearen zuzendaria). Hitzaldiak “El cuidado de personas: una cuestión de poder” izenburua du, eta lotura zuzena du programaren edukiekin.

Hurrengo egunean, irailak 28 (ostirala), “Elkarrekiko menpekotasunak. Etxeko langileak eta zaintzaren krisia” erakusketa inauguratuko da; 19:00etan bisita gidatua egingo da, erakusketaren komisario Esther Morenoren eskutik. Gizartean  erabili ohi diren bideen osagarrizko kanalak baliatuz, emakume migratzaileek etxeko langile gisa bizi duten egoeraren eta zaintzaz arduratzen direnak gehien bat emakumeak izatearen aurrean arteak emandako erantzunak jaso nahi dira.

Urriaren 3an (asteazkena) Compañeras de Viaje. 7  mujeres en busca del País de las Maravillas (2011) dokumentala emango da, eta hura sustatu duen Bidez Bide (Gipuzkoa) elkarteak aurkeztu eta komentatuko du.

Urriaren 10ean (asteazkena), mahai ingurua egingo da, etxeko langileen gizarte eta lan egoeraz. Isabel Quintanak (Bizkaiko Etxeko Langileen Elkarteko lege-aholkularia) eta Norma Vázquezek (emakumeen aurkako in­darkerian eta emakumeen jabekuntzan aditua) lege eta gizarte alderdiei buruz hitz egingo dute, eta zehazki, emakume askok etxe barruan jasaten duten sexu jazarpenarekin lotutakoez.

Urriaren 17an (asteazkena) 2010az geroztik Gasteizen bizi diren emakume atzerritarrekin egiten ari den ikerlan parte-hartzailea aurkeztuko da; Norabide udalaren etorkinentzako harrera zentroak diseinatu eta koordinatutako du hori. Protagonistak, informalki “La Ensalada” Arabako plataforma kulturarteko gisa eratuta, taldeaz eta hiriaz duten ikuspegia azalduko dute, bai eta berdintasunezko gizartea eraikitzeko dituzten proposamenak ere.

Urriaren 18rako (osteguna) Trabajadoras Invisibles dokumentalaren proiekzioa aurreikusi da; Eusko Jaurlaritzako Immigrazio eta Aniztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzak egin du, eta haiek arduratuko dira aurkezteaz. Horrekin batera, beste film labur bat emango da (8 minutu), Kolonbia-Euskadi elkartearen eskutik, Ibaguén (Kolonbia) etxeko langileek egiten duten lanari buruz. Saio horretara Cáritaseko Lan Bila zerbitzua ere gonbidatu dute, Gasteizen etxeko langileen oraingo egoera zertan den azal dezaten.

Urriaren 20an (larunbata) beren jaioterrietara dirua bidaltzen duten emakume atzerritarrentzako lantegia antolatu da: urruntasuna dela eta diru transakzio hutsaz gain horrekin lotuta dauden beste alderdi batzuk landuko dira: afektuak, erantzukizuna, erruduntasuna, auto-irudia eta biziraute emozionala.

Azken saioa, urriaren 24an (asteazkena), gizon eta emakumeen arteko erantzukidetasunari buruzkoa izango da. Gizonezkoek hartuko dute hitza, Emakunde eta Eusko Jaurlaritzaren Gizonduz ekimenaren bitartez. Aitak izenburua duen dokumentala emango da, eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren alde gizonen inplikazioa izango dute hizpide.

Jarduera guztiak (urriaren 20ko lantegia izan ezik) 19:00etan hasiko dira, Montehermoso kulturunean.

Programako jarduera horietaz gain, bisita gidatuak izango dira, hainbat hizkuntzatan, besteak beste, gizonentzako bisita bat (gaztelaniaz) Gizonduz-en eskutik (urriaren 9an, 18:30ean). interesdunek Norabide udalaren etorkinentzako harrera zentrora jo dezakete, 945161764 telefonora deituz.

Share