Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2012-09-17)

Alkatearen prentsaurrekoa

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Javier Maroto

Eguna. Astelehena, irailak 17

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share

Prentsa-deialdiak (2012-09-15)

Komunikabide grafikoentzako deialdia. Blogarien topaketa

Parte hartzaileak. Alkateorde Idoia Garmendia

Eguna. Larunbata, irailak 15

Ordua. 10:00

Tokia. Turismo bulegoa

Share

Gasteiz, norabide zuzenean

Hiri zidorrak eta txirrindulari, oinezko eta ibilgailuen arteko elkarbizitzari buruzko living laba, Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astearen hamaikagarren edizioko (2012) protagonista.

Gasteizko Udaleko Ingurumen zinegotzi Idoia Garmendiak Europako Batasunak sustatuta “Norabide egokian goaz” lelopean irailaren 16tik 22ra egingo den Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astea aurkeztu du. Aurtengoan esangura berezia izango du Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astearen ospakizunak gurean, Gasteizek Europako hiriburutza berdea duen urtea baita. Garmendia azaldu duenez, “hainbat helburu ditu 2012ko Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astearen egitarauak: hiri mugikortasunaren alorrean izandako aldaketak nabarmendu, herritarrei Mugikortasun Planak aurreikusten dituen neurri berriak ezagutaraztea, iraungarritasunaren alde jokatzearen konpromisoaren garrantziaz sentiberatzea, eta hiri barruko elkarbizitza hobetzen laguntzea”.

Aurten Twitter sare sozialak garrantzi handia izango du egitaraua ezagutarazteko; izan ere informazio eguneratua zabalduko da @SemanaMovilidad_VG kontuan, sortu ahala zabaldu ere.

Gure hiriak duen elementu berezi eta esanguratsu baten inguruan eratu da 2012ko Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astearen ospakizuna Gasteizen: “Mugikortasunaren zidorrak” alegia; kontzeptu horren inguruan –eta izen berarekin– sortu da egitarauko lehen ekimenetako bat.

Mugikortasunaren zidorren” helburua Gasteizko Mugikortasun Planaren ekimen batzuk ezagutaraztea da. Horretarako, irailaren 17tik (astelehena) 21era (ostirala) bitartean, Gasteizko artista jakin batek hiriko ingururen batean arituko da, 18:00etatik 20:00etara, betiere mugikortasunaren bost zidorretako edukiekin harremanetan (Gune publikoa, Garraio publikoa, Bizikleta, Oinezko mugikortasuna eta Elkarbizitza), “ekolaboratzaileen” eta parte hartu nahiko lukeen beste edozein herritarren laguntzaz. Jarduera honen inguruan argazki lehiaketa bat antolatu da, eta partaideen artean bizikleta tolesgarri bat zozketatuko da.

Irailaren 18an (asteartea), Hiriburu Berdearen erakusketan mugikortasun iraungarriari buruzko lehen living laba egingo da, arratsaldeko 19:00etan. Egoera errealak islatuz, oinezko, txirrindulari eta motordun ibilgailuetako gidarien arteko elkarbizitzak eragindako jendea gonbidatuko dugu (20 pertsona gehienez ere), elkarren artean hitz eginez eguneroko bizitzan sortzen diren gatazkei konponbideak aurki diezazkieten. 

17tik 21era bitartean “Movibus” izeneko programa pilotuari ekingo diogu. Ikasleei zuzenduriko programa da, dagoeneko Madrilen eta Sevillan egin denean arrakasta handiz izan duena. Bi molde izango ditu programak, “Bizi-Bus” eta “Oin-Bus” izenekoak; etxetik eskolara joateko eta bueltako bidea bizikletaz edo oinez egitea sustatu nahi du programak, horretarako ikasleen garraio kolektiboa antolatuta. Geltokiz geltoki, begirale, “ekolaboratzaile” eta gurasoak gehituko dira, eta taldea gidatuko dute.

Mugikortasunaren Asteak arreta egin nahi die baita adinekoei, eta horretarakoGasteizko Adinekoen Zentroetara hurbilduko da “Segur bide” jardueraren bidez. Irailaren 20an, ostegunez, 15:30ean, ibilbide bat egingo dute hiri erdialdeko zidorretako batean, txangoaz gozatzearekin batera bide segurtasunaren eta elkarbizitzaren inguruko gaiak jorratuko direlarik. 

Ingurumen zinegotzi Idoia Garmendiak Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Arabako ordezkaritzako hainbat kidek V. Olagibel bizikleta martxa aurkeztu dute. Urtero laguntzen du Elkargoak martxaren antolaketan. Martxa irailaren 22an izango da, larunbatez, goizeko 11:00etan Antso Jakitunaren kalean hasita. Ibilbidean zehar hiru lekutan geldituko da martxa, espazio publikoaren birmoldaketen berri emateko: Gasteiz hiribidean, Fermin Lasuen kalean eta Ekialdeko parkean.

Aurten egitaraua beste batzuetan baino zabalagoa izango da; izan ere, Europako Batzordearen eta Europako Parlamentuaren lankidetzari esker  “Europa bi gurpilen gainean” (Europa sobre dos ruedas) jardunaldia antolatu da, zeina herritar guztiei zuzenduriko lantegi, desfile, kirol jarduera eta erakusketez osatuko den. Irailaren 21ean (ostirala) izango da ekimena Antso jakitunaren kalean, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etataik 20.00etara. Europan oso hiri gutxitan egingo da ekimen hori, eta Gasteiz da hautatuetako bat, 2012ko Hiriburu Berdea delako.

Horrez gain, egitarauan bi saio tekniko daude, Hiri Ekologiaren Gelaren eta Technet SL enpresaren eskutik, hurrenez hurren. Lehena, “Transbici proiektua: zergatik aukeratu bizikleta mugitzeko?” izenekoa, irailaren 20an (osteguna) izango da, 19:00etatik 20:30era. Bigarrena, aldiz, irailaren 19an (asteazkena), 19:00etan, “Mugitzen ari diren ibilgailuen isuriak eta kontsumoak kontrolatzea” izenpean. Gaztelaniaz izango dira ekitaldi biak, eta Europa biltzar etxean egingo dira.

Living Labean eta V. Olagibel bizikleta martxan parte hartzeko izena eman behar da aurretiaz, e-postaz, yomesubo@vitoria-gasteiz.org helbidean (interesatuaren harremanetarako datuak emanez), edo telefonoz 945.121876 zenbakian. 

‘Hiria nire autoa gabe’

Irailaren 22an, larunbatez, izango da Astearen ekimen nagusia, herritar guztiei zuzendua, San Antonio eta San Prudentzio kaleetan eta Loma Jeneralaren plazan. Izaera ludikoa lagun, espazio publikoa berreskuratuko da, bertan ohiz kanpoko ekimenak egiteko, eta oinezkoek pixkanaka autoei “iarabzten” dieten espazioa sinbolizatuz.

Europar Batasunak 1999an antolatu zuen ‘Hiria nire autoa gabe’ egunak izan zuen arrakasta ikusita, antolatzaileek erabaki zuten, 2002an, egun hori mugikortasun iraunkorrari buruzko jarduera eta gai gehiago izango zituen aste baten barruan kokatzea. Hortik sortu zen Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astea; Gasteiz sorreratik beretik hartzen du parte urteroko hitzordu horretan, non gasteiztarrek hiri mugikortasun iraungarri, osasungarri eta errespetuzkoa.

 

 

 

Share

Azalpen Oharra

Gasteizko alkateak GILSA udal sozietatearen gobernu organoetan dituen aholkulari eta lehendakari karguei borondatez eta berariaz uko egitea eskatu zuen pasa den irailaren 11n. Halaber egin zuen 21 Zabalgunea udal sozietateko administrazio kontseiluan dituen karguekin ere.

Gasteizko gobernuak izendapen proposamen hauek egingo ditu: Gilsari dagokionez, Ekonomia Sustapenerako zinegotzi Fernando Aranguiz izatea lehendakari eta, Ogasuneko zinegotzi Manuel Uriarte aholkulari.

21 Zabalguneari dagokionez, Marotoren gobernuak Hirigintzako zinegotzi Miguel Garnica proposatzen du lehendakari izateko eta Manuel Uriarte aholkulari izateko.

Izendapen horiek erakunde horien kontseiluek onetsi behar dituzte eta bertan Gasteizko Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek parte hartzen dute.

 

Share

Urriaren erdi aldera hasiko dira Green Capital plazako lanak

Txoko berri hau uda hasierarako prest egon daiteke

Gasteizko Udaleko Gobernu Batzarrak gaur goizean behin betiko esleitu ditu Green Capital plaza eraikitzeko lanak.  Angulema kaleak Berpizkundearen plazarekin bat egiten duen lekuan kokatuta egongo da eta 2013ko udaren hasierarako amaituta egotea aurreikusi da. Lanak urriaren erdi aldera hasiko dira, eta zortzi hilabeteko gauzatze epea dute.

Lan hauen bidez zabaldu egingo da Iradier Arenaren inguruan sortu den eremua, tranbiak Angulema kalean duen bidearen amaierarekin bat egiteko. Eremu horretan, lorategi zaharkitu eta erabilera gutxikoak (Manuel Iradier kalearen eta Florida kalearen amaieraren artean)  eta haurrentzako jolastoki hondatu bat daude egun.

Lan hauekin amaitu egiten da Mugikortasun Planean jasotako oinezkoentzako eremua, hau da, Babesgabetuen plazatik (Angulema kalen zehar) Berpizkundearen plazara bitartekoa. Orobat jakinarazi du berrikuntza honek bat egiten duela barneko eraztun berdearen ardatzetako batekin, hau da Herrandarren kalearekin, izan ere Gasteiz hiribidea berritzeko proposamenaren ondoren, kale horri ekitea aurreikusita baitago. Proiektu honek ez dio tranbiaren ibilbideak aurrerantzean izan ditzakeen bideei eragingo.

COPALSA, Compañía Pavimentos Alaveses S.A arduratuko da lan hauek egiteaz, Gasteizko Udalak egindako deialdi publikoan punturik gehien lortu baitu.

Udalak 1.503.369 euroko inbertsioa egingo du plaza hau egiteko, izan ere enpresak aurkeztutako eskaintza lehia-saria baino % 37,99 merkeagoa baita.

 

 

Share

Alkateak udalbatzaren Idazkari Nagusi zen Idoia Martinez Peñalba andrea proposatu du sindikoa izateko.

Gasteizko alkate Javier Marotok udalbatzaren idazkari nagusia zen Idoia Martinez Peñalba andrea hiriko sindiko izateko proposamena aurkeztu die gaur goizean udaleko taldeei.

Alkateak adierazi duenez, curriculum profesional bikaina eta legelari arloan esperientzia izateaz gain, betekizun guztiak betetzen ditu eta izendapen horrekin udalak ez du euro gehiagorik gastatuko udaleko funtzionarioa baita.

Gai hau Eledunen Batzarrean lantzea proposatu die alkateak udaleko taldeei.

Orain arteko sindikoaren, hau da, Javier Otaolaren agintaldia irailaren 28an amaituko da, eta ezin da berriz ere kargu horretarako aukeratua izan.  

 

Share