Prentsa Oharren banner

Fito y FItipaldis taldeak Gasteizko Principal antzokian joko du abenduan

Taldeak hilaren amaieran hasiko du bira eta Espainiako hamabi hiriburu baino gehiagotan joko du, Gasteizen besteak beste.

Fito y Fitipaldis taldeak irailaren 21ean ekingo dio birari Oviedon, eta abenduaren lehenean iritsiko da Arabako hiriburura. Udal antzoki sarearen menpeko Principal Antzokiak abenduaren lehenean hartuko du talde bilbotarra, Espainiako 15 hiriburutan zehar eskainiko dituen kontzertuen baitan. Gasteizen ez ezik, beste honako hirietan ere joko dute: Oviedo, Las Palmas Kanaria Handikoa, Santa Cruz Tenerifekoa, Donostia, Vigo, Sevilla, Valladolid, Granada, Murtzia, Zaragoza, Bilbo, Madril, Bartzelona eta Valentzia.

Taldearen gertuko iturriek esan dutenez, duela hainbat urte piztu zitzaion Fito Cabralesi bira hau egiteko nahia. Oraingoan ere Fitok lagun izango ditu ohiko laguntzaile diren Fitipaldis taldekoak, hau da Carlos Raya, Javier Alzola, Joserra Senperena, Daniel Griffin eta Alejandro Boli Climent.

Iturri beretik jakin dugunez, aurreko bi biretan (2006-2007 eta 2009-2010) miloi eta erdi lagunetik gora ikus-entzule izan zituzten. Oraingoan Fitipaldis taldearen biran errepertorioko abestirik onenak moldatuta entzuteko aukera bakarra izango da. Abesti ezagunen bertsioak eskainiko dituzte, izan ere ohiko izaera izango duten arren, ukitu elektrikoak egin zaizkie eta.

Eskainiko den emanaldia bakarra eta errepikaezina izango da, izan ere bira honetarako beren beregi prestatu baitute, eta aipatu diren hiri horietan bakarrik eskainiko dituzte kontzertuak, horien artean Gasteiz dagoelarik.

Sarrerak laster jarriko dira salgai ohiko lekuetan: Principal Antzokiaren leihatiletan, 945 16 10 45 telefonoan eta www.vitoria-gasteiz.org web orrian. Prezioak: 30 euro bigarren anfiteatroan; 40 euro lehen anfiteatroan eta 50 euro patio eta lehentasunezkoetan.

Fito y Fitipaldis taldearen kontzertua Gasteizko Udaleko Kultur Plangintzaren eta Jaien Zerbitzua prestatzen ari den Eguberrietako programaren barruan dago.

My Fair Lady musikala bertan behera geratu da

Eguberrietako kultur programazio horren baitan My Fair Lady musikala ere aurreikusita zegoen abenduaren azken asterako Principal Antzokian. Baina, azkenean musikal hori ez da Gasteizera etorriko.

Ikuskizuna produktoreak berak, Stage Entertainment, utzi du bertan behera eta udaleko Kultur Plangintzaren eta Jaien Zerbitzuari jakinarazi diotenez, egoera ekonomikoa izan da horren arrazoia. Bira hori estatu guztian utzi da bertan behera.

Kultur Plangintzaren eta Jaien Zerbitzua tarteko, Eguberrietako programa prestatzen ari dela gogorarazten digu Gasteizko Udalak.

 

 

Share