Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2012-09-24)

Hauteskunde Mahaien zozketa

Datorren urriaren 21ean Eusko Legebiltzarra osatzeko hauteskundeak egingo direla eta, mahaiburu eta mahaikideak izendatzeko zozketa egingo da.

Parte hartzaileak. Alkate Javier Maroto, idazkari nagusia eta Errolda eta Hauteskunde Ataleko teknikariak.

Eguna. Astelehena, urriak 24

Ordua. 9:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————————

Alkatearen prentsaurrekoa

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Javier Maroto

Eguna. Astelehena, irailak 24

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————————–

Foro Civitas. Ongi etorria eta prentsaurrekoa

Parte hartzaileak. Alkate Javier Maroto eta biltzar antolakuntzako ordezkariak

Eguna. Astelehena, irailak 24

Ordua: 14:30 eta ondoren 15:30 inguruan prentsaurrekoa egingo da

Tokia. Europa Jauregia. Prentsaurrekoa. Gorbeia aretoan

———————————

Civitas sariak banatzea

Parte hartzaileak. Alkate Javier Maroto eta Foro Civitaseko antolatzaileak

Eguna. Astelehena, irailak 24

Ordua. 20:00

Tokia. Principal Antzokia

 

Share

Gasteiz hiri onentzat jo dute uraren eta hondakinen kudeaketaren alorrean

 25 Ciudades Españolas Sostenibles izeneko azterlanaren arabera, Arabako hiriburua lehena da hondakinen eta uraren kudeaketari dagokionez

Europako Hiriburu Berdea bigarren lekuan dago Espainiako hiri iraunkorrenen sailkapenean

Alkateorde Miguel Garnicak hondakinen eta uraren kudeaketaren alorreko hiri onenarentzako diploma jaso du gaur goizean Madrilen, Gasteizko Udalaren izenean. Bi kategoria horietan ondoen balioetsitako hiria izan da Arabako hiriburua, 25 Ciudades Españolas Sostenibles izeneko ikerketaren barruan. Análisis e Investigación enpresak egin du txostena, Siemensen babesarekin, eta KPMG firmak egiaztatu du.

Gaur Madrilen aurkeztu den azterlanak hiri kudeaketarekin zerikusia duten ingurumen parametro nagusiak hartu ditu kontuan. Zehazki, zazpi kategoria nagusitan (C2ren emisioak, energia elektrikoa, bizilekuak, mugikortasuna, hondakinak, ura eta airea) aztertu da hirien egoera zein den, sailkapen orokor bat osatzeko.

Gasteiz bigarren dago Espainiako 25 hiri iraunkorren sailkapenean, eta ondoen balioetsitako hiria da hondakinen kudeaketari eta uraren erabilerari dagokienez.

Txostenaren arabera, Arabako hiriburuak garatutako ekimenek Espainiako eredu bihurtzen dute hondakinen kudeaketari eta uraren erabilerari dagokienez. CO2ren emisioetan bosgarren lekuan dago, eta lehenengo hamarren artean airearen kalitateari, mugikortasunari eta bizitegien eraikuntzaren iraunkortasunari dagokienez. “Ez da alferrik Gasteiz Europako Hiriburu Berdea, Europar Batasunak emandako izendapena”, azterlanak dioenez.

Zarama gutxien sortzen duten hirien arteko hirugarrena da Gasteiz, sortzen den hondakin bolumen osoa pertsona bakoitzeko 375 kg baita, hau da, batez bestekoa baino % 25,7 gutxiago. Gainera, Espainiako hirien arteko lehena da birziklatzean.

Urari dagokion kategorian ere hiri onena da Gasteiz. Pertsona bakoitzeko ur kontsumoa 41,3 m3 da (hiri onenetan hirugarrena), eta hornikuntza-sareari dagokionez eraginkorrenen arteko bigarrena.

25 Ciudades Españolas Sostenibles izeneko txostenak erakusten du garapen iraunkorrak eta hiri azpiegituren hobekuntzak leku garrantzitsua dutela tokiko agendetan.

 

 

 

 

 

Share

Bihartik aurrera, Okasioko Liburuen XXVI. Azoka Gasteizen

Gasteiz hiribidean hogeita hamar saltoki inguruk haur, gazte eta helduentzako literatura eskainiko dute

Bestetik, Udalak urtean 330.000 mailegu egiten ditu Udalaren Liburutegi Sarean, zeinak 75.000 bazkide baititu

Irailaren 21etik urriaren 7ra arte, Espainiako hainbat lekutatik etorritako 27 saltzailek jarriko dituzte erakustokiak Gasteiz hiribidean, Okasioko Liburuen Azokaren XXVI. edizioan. Europa jauregitik gertu kokatutako feriak liburu berriak “oso modu onean” eskuratzeko aukera ematen du, ezinezkoa baita berritasunen katalogoan mantentzea, ekitaldiaren antolatzaile Euskadiko Liburu Azoken Batzordeak jakinarazi duenaren arabera. “Espainian 83.000 titulu berri baino gehiago argitaratzen dira urtean, beraz, urtetik urtera laburragoa da liburuen bizialdia”, azaldu dute iturri horiek.

Astelehenetik ostiralera, ordutegi hau izango du Okasioko Liburuen Azokak: 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 21.00etara; asteburuetan, ordu erdi beranduago itxiko da. Helduentzako zein haur eta gazteentzako literatura, dibulgazio liburuak, euskal diskoak eta abar aurki daitezke azokan. “Gehien eskatzen dena nobela da, bai eta haur eta gazteentzako literatura ere”, Euskadiko Liburu Azoken koordinatzaile Asier Muniategik eta Euskadiko Liburu-saltzaileen Federazioko lehendakari Kepa Torrealdaik diotenez.

Udal liburutegien sarea

Gasteizko Udalaren laguntza du ekitaldiak, Udalak liburuak herritarrei hurbildu eta irakurketa sustatzeko egiten dituen jardueren barruan. Alorreko zinegotzi ordezkari Alfredo Iturrichak jakinarazi duenaren arabera, “Gasteizen irakurtzeko zaletasunak osasun ona du, eta horren erakusgarri dira Udalaren Liburutegi Sareak lortutako datuak”. Izan ere, Udalaren Liburutegi Sareak 75.000 bazkide ditu (% 54 emakumeak) eta urtean 330.000 mailegu inguru egiten ditu (maileguen % 36 haurrei dagozkie).

Gainera, “irakurtzeko ohiturei buruzko azken inkestan, Euskal Autonomia Erkidegoa lehenengo lekuetan ageri da”, Euskadiko Liburu-saltzaileen Federazioko lehendakariak baieztatu duenez.

 

 

 

 

Share