Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  1 abuztua 2017 17:00

Zinelekua bisitatzea

Parte hartzaileak. Gazteria zinegotzi Iñaki Prusilla; eta Euskara, Kultura eta Kirol diputatu Igone Martinez de Luna

Eguna. Asteazkena, abuztuak 2

Ordua. 10:30

Tokia. Montehermoso Kulturunea

———————–

Alkateak jaietako tresnak emango dizkio Zeledoni: euritakoa eta zahatoa

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran, eta Gorka Ortiz de Urbina, Zeledon pertsonaia

Eguna. Asteazkena, abuztuak 2

Ordua. 12:00

Tokia. Landarezko eskultura, Andre Maria Zuriaren plazan

——————————-

2017ko Andre Maria Zuriaren Jaietako pregoia Ainhoa Santamaria aktorearen eskutik

Parte hartzaileak. Ainhoa Santamaria aktorea; Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta udalbatzako kideak

Eguna. Asteazkena, abuztuak 2

Ordua. 21:30

Tokia. Espainia plaza

* 22:00etan, Sole Giménezen eta Gasteiz Big Bandaren kontzertua izango da

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:52

Gorka Urtaranek zorionak eman dizkie sustatzaileei eta Heraclio Alfaro Gasteizko Aeroklubari, gelditzeko Gasteizko aireportua aukeratzeagatik

XXVI. Aireko Itzuli Iberiarra ekitaldian parte hartzen ari diren hegazkinak hartu ditu gaur Gasteizko aireportuak; izan ere, kirol hegazkintzako ekitaldi garrantzitsuenetako bat den horrek bertako aireportua aukeratu du Espainia eta Portugalen barrena egiten ari diren ibilbidean gelditzeko.

Gorka Urtaran alkateak ongietorria eman die parte hartzaileei; Hegazkin Arinen Pilotuen Espainiako Elkarteak antolatzen du ekitaldia, eta Heraclio Alfaro Gasteizko Aerokluba izan da anfitrioia.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:49

 

 

 

 

 

 

 

 

Aurtengo Neska Txikik eta Zeledon Txikik —Erlantz Zabalza eta Amaia Ramiro— jaietarako lanabesak jaso dituzte gaur, Gorka Urtaran alkatearen eskutik.

Udaletxeko harrera aretoan, Zeledon Txikik euritakoa eta zahatoa jaso ditu, eta Neska Txikik, euritakoa. Alkateak zorionak eman dizkie, eta oso ondo igaro dezaten opatu die, “bizitza osoan gogoratuko duzuen zerbait baita”.

Amaia (9 urte) eta Erlantz (13 urte) Basatiak eta Txinpartak taldeetakoak dira, hurrenez hurren. Estíbaliz Canto zinegotziak prentsaurrekoan esan duenez, “umeak ordezkatzen dituzte, hau da, jaien espiritua ondoen sinbolizatzen dutenak: badakite errutina alde batera uzten, inor ez bezala murgiltzen dira dibertsioan, eta egun berezi hauek gogoz bizitzen dakite. Hasieratik gozatzen dute, eta beti pozik daudelarik alaitasuna denoi kutsatzen ahalegintzen dira”.

 Amaiak Arantzabelan ikasten du; azaldu duenez, “Olentzerok jakinarazi zidan Neska Txiki izango nintzela. Oso gauza polita da”. Erlantzek, berriz, Ikasbidean ikasten du, eta aitak eman zion albistea; egunen batean  Zeledon “haundi” izatea  espero du.

Neska Txiki eta Zeledon Txiki izango dira protagonista nagusiak abuztuaren 7an, egun hori txikienei eskaintzen baitzaie. 11.00etan ohiko lore-eskaintza egingo dute Andre Maria Zuriaren irudiaren aurrean, eta eguerdian jaitsiko dira Plaza Berrira, non milaka pertsonek agurtuko baitituzte.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:43

GORKA URTARAN ALKATEAREN ADIERAZPENAK

“Herritarren presioak eta senak lortu dute ixtea”, adierazi du Gorka Urtaran alkateak

 

Udal gobernua pozik agertu da gaur goizean Garoñako zentral nuklearra behin betiko itxiko dutela iragarri ondoren. Gasteizko alkate Gorka Urtaranek azaldu duenez, “herritarren presioak eta senak lortu dute zentral nuklear hori ixtea, Gasteizerako arrisku handia zuena”.

 

Gasteizko alkatearen ustez, “gaur egun historikoa da, aspalditik amesten baikenuen horrekin. Bazen garaia Alderdi Popularrak arabar eta gasteiztarren ahotsa entzun eta zentral nuklearra ixtea erabakiz zentzuz joka zezan, ez baitzen errentagarria ez gizarte, ez ekonomia ez eta ingurumenaren ikuspegitik ere. Gainera, arriskugarria zen inguruan bizi garen pertsonen segurtasun eta osasunerako. Beraz, oso pozik gaude, azkenean Araba eta Gasteizen eskaera bete delako”.

 

Sare sozialetan ere adierazi du bere iritzia alkateak. “Bazen garaia, gasteiztarron presioak eta senak lortu dute Garoña ixtea. Ez zen inolaz errentagarria, ezta segurua ere. Zorionak Vitoria-Gasteiz! Ya era hora. La presión ciudadana y el sentido común cierran Garoña. No era rentable ni mucho menos segura. Zorionak Vitoria-Gasteiz!”, idatzi du Twitterreko profilean.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:35

 

  1. edizioaren gai nagusia elkarlana izango da, eta dagoeneko eman daiteke izena formulario hau baliatuz

Gasteizko Udala kolaborazioaren ekonomiari buruzko CoColab 2017 jardunaldiaren programazioa azkentzen ari da; urriaren 17an egingo da, Europa biltzar jauregiko Green aretoan. Parte hartzen duten hizlari eta enpresen zerrenda ixtear dago, baina dagoeneko egiaztatu da coworking eta elkarlanaren alorreko erreferentziazko izenen presentzia. Besteak beste, lankidetzak berrikuntza, talentu, negozio eta sormenarekin dituen loturak aztertuko dira.

CocoLab-en laugarren edizioak kolaborazioaren ekonomiaren alorreko esperientzien trukea eta hitzaldiak, parte hartzeko dinamikak, networkinga eta jarduera paraleloak nahastuko ditu. Etorrera egiaztatu dutenetako bat Jordi Serrano da. Pertsonen kudeaketa berritzeko xedea duen Future for Work Institute erakundearen bazkide fundatzailea da, eta, besteak beste, “El ocaso del empleo” liburua idatzi du.

Kontuan hartu beharreko beste hizlari bat Rafa de Ramón dugu. Gutxik ezagutuko dute kolaborazioaren mundua Utopic-US, Zinc Shower eta Fabertime-ren fundatzaileak bezain ondo. Horietaz gain, Tania Santos etorriko da, zeinak Oporton Portugaleko lankidetza espazio originaletako bat sortu baitu, eta lankidetzak sorkuntzari nola laguntzen dion eta alderantziz azalduko digu.

Parte-hartzaileek, orobat, Bitamine Faktoria —sorkuntza fabrika mugako espazio batean— ezagutu ahalko dute, bai eta gertuko esperientziak ere, Bizkaia Talent, esaterako.

“CoColab jardunaldia hitzordu sendotua da etengabe hazten ari den eremu batean: kolaborazioaren ekonomiarena. Programa ixten ari gara, espazioak, ezagutza, esperientziak eta ideiak partekatuz ekiteko modu berriek eskaintzen dituzten askotariko lan-aukerak ezagutarazteko asmoz, eta aurreko hiru edizioetan bezala, ez du huts egingo”, adierazi du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

CoColab 2017rako izen-ematea doakoa da, eta formulario hau baliatu daiteke.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   09:39

Gasteizko garbiketa zerbitzuko langile baten erreakzio azkarrak ahalbidetu du zaborra albotik jasotzeko kamioi baten barruan harrapatuta geratu den pertsona bat erreskatatzea, goizeko 7.30ean. Ezagutzen ez diren arrazoiengatik, kamioiak ibilbidean jaso duen edukiontzi baten barruan zegoen pertsona hori. Oto hiribide zihoala, Henry Morton Stanley eta Sansomendi kaleen arteko biribilgunean, garbiketa ibilgailuaren gidariak oihuak entzun eta alerta jo du.

Baliabide ugari hurbildu dira pertsona horri laguntzera: Udaltzaingoa, suhiltzaileak, Ertzaintza, Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Saileko langileak eta FCC eta GMSM enpresek osatutako garbiketa-kontratako arduradunak. Ondoren, ospitalera eraman dute. Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusilla ere hurbildu da egoera zuzenean ezagutzera, Ingurumen eta Hirigintza koordinatzaile Álvaro Iturritxa eta Ingurumen zuzendari Ainhoa Etxeandiarekin batera. Biktimaren osasun egoera aztertuko dute ospitalean.

Share