Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2017-08-10)

Prentsaurrekoa. 2017ko Andre Maria Zuriaren Jaietako balantzea aurkeztea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto

Eguna. Osteguna, abuztuak 10

Ordua. 11:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share

Harrera egitea Erraldoi, Buruhandi, Zaldi eta Txoten Konpartsari

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak —gaur egun Zaldiak eta Txotak gehituta— 100 urte bete zituen abuztuaren 3an. Hori dela eta, gaur omenaldi ofiziala egin diote Gasteizko udaletxean, zeinean alkate Gorka Urtaran, Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi  Estíbaliz Canto, Udalbatzako beste kide batzuk eta konpartsako antzinako eta oraingo kide batzuk izan baitira.

Izan ere, 1917ko abuztuaren 3an egin zuten bat lau erraldoik eta lau buruhandik hiriko jaietako osagaiekin.

Gaur egun, hamar erraldoik osatzen dute konpartsa: batetik, sei nekazariak, Aramaio eta Lautadakoak gehi regüevero deitutakoak (Arabako batzarkideak). Bestetik, barajako erregeak, zaldi eta txotek lagunduta. Multzoari zortzi buruhandi gehitzen zaizkio, horien erdia lau buruhandi historikoak, Andre Maria Zuriaren jaietako irudi ikusgarriak.

2017ko uztailaren 30ean ospatu zen Konpartsaren mendeurrena. Euskal Herri osotik etorritako 46 erraldoi  eta buruhandik desfilea egin zuten Gasteizko kaleetan; gaur ere omenaldia egingo zaie, San Prudentzio kalearen eta San Antonio kalearen arteko kantoian ohi bezala “agur esan” aurretik.

 

 

Share