Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  28 abuztua 2017 17:00

FesTValen programazioaren eta berrikuntzen aurkezpena

Parte-hartzaileak: Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa, eta FesTValeko zuzendari Joseba Fiestras.

Eguna: Asteartea, abuztuak 29

Ordua: 11:00 ordu

Lekua: udaletxeko prentsa-aretoa.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:22

Gaur hasi dira, modu ofizialean, Udaleko Kultura Sailak antolatzen dituen egungo kazetaritzari buruzko “Kazetaritza, bertatik bertara” jardunaldiak, Judith Prat prentsa-argazkilariaren “Boko Haram, indarkeria Afrikaren bihotz ekonomikoan” argazki-erakusketara egin den bisita gidatuarekin.

Europa biltzar-jauregiaren kanpoko aldean ikus daiteke erakusketa, Gasteiz hiribidean. Judith Pratek 2015ean eta 2016an egindako argazkiak ikus daitezke bertan; Boko Haram-ek baliatutako indarkeria erakusten dute eta herritarrengan zer nolako ondorio suntsitzaileak izan dituen: atentatu suizidak jende asko biltzen den tokietan, emakume-bahiketak, ehunka mila pertsona etxerik gabe…

Horrez gain, “Desigualdad, precariedad y pobreza actuales” hitzaldia emango du lehen jardunaldi honetan Joseba Zalakainek —Eguía Careaga Fundazioaren SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren zuzendaria—, 19:00etan, Europa biltzar-jauregian, eta Judith Praten “Tú, siéntate” dokumentala proiektatuko da, 21:30ean, Florida zinema-aretoan.

 

 

Share