Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  30 abuztua 2017 17:00

‘Ponle Freno’ V. lasterketaren aurkezpena —Udala, FesTVal eta AXA fundazioa elkarlanean—.

Parte-hartzaileak: Peio López de Munain, Gasteizko Udaleko alkateordea; Iñaki Lerga, Centro de Estudios Ponle Freno–AXA zentroaren kudeatzailea; Pablo López-Barajas, Atresmedia Eventos-en zuzendaria; Martín Fiz, atleta, eta Andrés Picón, DYA elkartearen bozeramailea.

Eguna: osteguna, abuztuak 31

Ordua: 11:30.

Lekua: udaletxeko prentsa-aretoa.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:18

GORKA URTARAN ALKATEAREN AUDIOA

Gasteizko Udalaren eta lurraldeko erakundearen ordezkariek abusuen gaitzespena agertu dutela, “Vitoria-Gasteiz eraso matxisten aurka” lemarekin.

Asteburu honetan udalerrian salatu diren bi neska adingaberen kontrako sexu-abusuen aurrean, Gasteizko Udaletik bere gaitzespenik sendoena agertu nahi du, baita biktimei eta gertukoei sostengua eta hurbiltasuna helarazi ere.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:40

Gasteizko Udalak irailaren 1etik 13ra zabalduko du euskara gizarte etxeetako ikastaroetan izena emateko epea. “Eskaintza 101 taldetako da, maila desberdinetakoa eta honako ikasleentzat: gurasoak, 55 urtetik gorako lagunak, merkataritza eta ostalaritzako langileak eta azterriko nazionalitatea duten pertsonentzat”, azaldu du Euskara zinegotzi Iñaki Prusillak. 2016-2017 ikasturtean ia 800 lagunek ikasi zuten euskara gizarte etxeetako ikastaroetan.

Gurasoentzako taldeak

83 talde eskaintzen dira, A1etik C1era.

Ohiko matrikularen prezioa 105,6€koa da eta matrikula murriztuarena 80,8€koa. Langabezian egonez gero, hobaria eska daiteke. Bestalde, 2016-2017 ikasturteko A2.1tik C1erako bitarteko ikasleek Interneten bidez egin ahal izango dute matrikula, txandaka ikasten ez badute edo hobaria eskatzen ez badute langabezian egoteagatik. Gainerakoek gizarte etxeetan egin beharko dute matrikula.

Curriculum berria dela eta, egokitzealdia dugu ikasturte honetan, ondorioz, mailen izendapena berria da. Jakiteko ikasturte honetan zein maila dagokion ikasle bakoitzari komeni da informazio-foiletoetan argitaratu den koadroa kontsultatzea.

Gurasoekin osatzen diren taldeetan ikaspostu librerik badago, itxarote zerrendetan izena ematen duten lagunak ere onartuko dira.

55 urtetik gorakoentzako taldeak

55 urtetik gorako lagunentzako lau urteko programa honek urritik ekainera irauten du. Lehen urteko taldeetan izena emateko ez da beharrezkoa lehendik euskararik batere ez jakitea; gainerakoetan, beharrezkoa da lehen urtea egina izatea (bigarren urteko taldeak) edo bigarren edo hirugarren urtea egina izatea (hirugarren edo laugarren urteko taldeak, hurrenez hurren). Eskaintza 12 taldekoa da, guztira; matrikularen prezioa, 48,80€, eta langabezian egonez gero, hobaria eska daiteke.

Merkataritza eta ostalaritzako langileentzako taldeak

Bi talde eskaintzen dira: bat, hasiera mailakoa, A1, euskararik batere ez dakitenentzat.; bigarrena, B1.2, dagoeneko lehengo 5. urratseko maila dutenentzat. Honako hauek dira betebeharrak: 16 urtetik gorakoa izatea eta merkataritza edo ostalaritza-establezimendu batean lan egitea, edo 2017an, uneren batean, lanean aritu izana. Matrikularen prezioa: 45€.

Atzerriko nazionalitatea duten lagunentzako taldeak AISA

Euskararen ikaskuntzan lehen pausuak eman nahi dituzten 16 uretik gorako atzerritarrentzako harrera ikastaroak dira. 4 talde eskaintzen dira eta matrikularen prezioa 9€koa da.

Matrikulak

Share