Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  18 abuztua 2017 17:00

Harrera ekitadia IMART 2017ko antolatzaile eta parte hartzaileei

Udalak harrera egingo die IMART 2017, Nazioarteko Errugbi Inklusiboaren Txapelketako antolatzaile eta parte hartzaileei; Gasteizen jokatuko da abuztuaren 21etik 25era.

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta udalbatzako partaideak

Eguna. Astelehena, abuztuak 21

Ordua. 17:30

Tokia. Udaletxeko harrera aretoa

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:20

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Udalbatza, alkateorde Peio López de Munain buru dutela, Iñaki Prusilla eta Udalbatzako beste kide batzuk, eta Batzar Nagusietako eta Foru gobernuko ordezkariak, diputatu nagusi Ramiro González buru dutela, atzo Bartzelonan izandako erasoaren eta bart gauean Cambrileseko izandako gertakarien aurrean arbuioa adierazteko elkarretaratzean.

Bartzelonako zenbait udalerritako zinegotzi eta alkateek ere hartu dute parte elkarretaratzean, inguru hauetan baitzeuden, besteak beste, Sant Climent de Llobregat (Bartzelonako Eremu Metropolitarra) udalerriko alkate Isidro Sierra i Fusté.

López de Munainek bi gertakariak gaitzetsi ditu, eta “Kataluniako herriari gure maitasuna eta laguntza” helarazi dio, “eta bereziki zaurituei, laster sendatzea opatuz, eta zentzugabekeriak maite zituztenak kendu dizkien familiei”.

Ziur gaude Katalunia osatuko dela; izan ere, terroristek indarkeriarekin zerbait lortzen badute, erlijioarekin edo ideologiarekin bateraezina baita, demokraziak irabaztea da, demokratok elkartzea, eta haien ideiek galtzea”, nabarmendu du udal arduradunak.

Azkenik, iragarri du Gasteizko Udalak makila erdian jarri dituela banderak, dolua eta gaitzespena adierazteko.

Bestetik, Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Salou udalerriko elkarretaratzean hartu du parte, han baitzegoen.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:26

Gasteizko Udalak 200 ekintzaileri baino gehiagori eman die arreta urtearen lehen seihilekoan, enpresa-proiektua definitu eta abian jartzeko prozesuaren barruan. Epe horretan eman diren 336 prestakuntza-orduak jaso dituzte gehienek. Taldeko informazio-saioek eta banan-banan arreta emateko saioek ere emaitza onak izan dituzte.

Izan ere, taldeko informazio-saioak dira Udalak ekintzaileei laguntzeko dituen gainerako zerbitzuetara sartzeko bide nagusia. 2017ko lehen sei hilabeteetan, bi orduko 30 saio egin dira, eta 84 pertsonak hartu dute parte. Udalak eskura jartzen dizkien baliabideen berri ematen zaie saioetan: prestakuntza, aholkularitza, laguntza ekonomikoak, etab. Orobat, negozioa martxan jartzeko lehen urratsei buruzko oinarrizko alderdiak ezagutzen dituzte.

Ekintzaileei banakako arreta emateko zerbitzuak, berriz, 102 elkarrizketa egin ditu (56 emakume eta 46 gizon). Haiek egindako galdera zehatzei erantzun eta garatu nahi zuten enpresa-proiektuari buruzko berariazko informazioa eman zaie.

Prestakuntzari dagokionez, enpresak sortzeari buruzko bi ikastaro antolatu dira, bakoitza 20 ordukoa, eta 32 pertsonak hartu dute parte. Parte-hartzaileen profilari begiratuta, autoenplegurako proiektuen edo mikroenpresen sustatzaileak dira, negozio-ideiaren ekonomia eta merkataritza bideragarritasunari buruzko azterlana egiteko eta enpresa-plana garatzeko laguntza behar dutenak. Hainbat alderdi landu dituzte ikastaroetan, hala nola merkatuen analisia, lege eta zerga betebeharrak, eta finantzaketa-iturriak.

Prestakuntzaz gain, Gasteizko Udalak ekintzaileentzako laguntza ekonomikoak ematen ditu, ekintzaileentzako bekak, esaterako. Joan den ekainaren 15ean amaitu zen laguntza horiek eskatzeko lehen epea, eta 23 eskabide jaso ziren; horietatik 19k beka lortu zuten eta 4 ezetsi  egin ziren. Bekak eskatzeko bigarren epea irailaren 30era arte egongo da zabalik.

Aldi berean, PIPAE-Ekintzaileei Laguntzeko Plan Integral Pertsonalizatuaren urteko bi  edizioetako bat egin da. Horren bidez, Udalak informazioa, orientabideak, aholkularitza espezializatua eta prestakuntza eskaintzen ditu enpresa-proiektua definitzeko prozesuan. Prestakuntza moduluen osagarri, tutoretza saioak (mentoring) eskaini dituzte SECOT elkarteko boluntario seniorrek. Orotara 51 ekintzailek hartu dute parte plan integralaren jardueretan. Horietan hainbat alorretarako enpresa-proiektuak landu dira: ikus-entzunezkoak, teknologia berriak, osasuna eta kirola. Ekintzaileei laguntzeko planean parte hartu duten hamar pertsonak aholkularitza espezializatua jasoko dute urtearen bigarren seihilekoan.

“Gobernu estrategia betetzen ari gara ekintzaileei laguntzeko baliabideak eskaintzeari dagokionez. Gainera, erakundeen artean  koordinazio handia dago enpresa martxan jarri nahi dutenei prestakuntza, aholkularitza, laguntzak eta aretoak eskaintzeko, eta jarduera abian jarri ondoren proiektuen jarraipena egiteko. Negozio-ideia bat zuten pertsonek osatu dute gure enpresen sarearen oinarria, eta ematen diegun laguntzari esker, arrakasta lortzeko aukera handiagoa dute”, adierazi du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:53

Gasteizko udalak gaitzespen irmoa adierazi nahi du Cambrils eta Bartzelonan izandako atentatuen aurrean; izan ere, bertan izandako sarraskiak hildako eta zauritu ugari eragin ditu.

Udalak erabateko irmotasunez gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria, eta dolumina eta elkartasuna helarazi nahi die biktimen senide eta hurbilekoei.

Udalbatzak besarkada solidario bat eta hurbiltasun sentimendurik zintzoena bidali nahi diogu Cambrils eta Bartzelonako hiriei, une latz hauetan.

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   09:22

Elkarretaratze isila Bartzelonako atentatua dela eta

Vitoria-Gasteizko Udalak dei egiten die herritarrei 5 minutuko elkarretaratze isilean parte hartzera, Bartzelonak atentatua dela eta.

Eguna. Ostirala, abuztuak 18

Ordua. 12:00

Tokia. Probintzia Jauregiaren aurrean

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   09:13

Gasteizko udalak gaitzespen irmoa adierazi nahi du atzo Bartzelonan izandako atentatuaren aurrean; izan ere, bertan izandako sarraskiak hildako eta zauritu ugari eragin ditu.

Udalak erabateko irmotasunez gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria, eta dolumina eta elkartasuna helarazi nahi die biktimen senide eta hurbilekoei.

Udalbatzak besarkada solidario bat eta hurbiltasun sentimendurik zintzoena bidali nahi diogu Bartzelonako hiriari, une latz hauetan.

Share