Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  14 abuztua 2017 10:00
  • Hasieran aurreikusitako 20 kaleez gain, Gaztelako atean, Salbaterrabiden eta Alibarra kalean esku hartuko da

 

Abuztuaren 7an hasi zen Gasteizko kaleak berriro asfaltatzeko eta zuloak betetzeko hilabete honetan egin ohi den kanpaina, aurreikusi baino lehen, enpresa esleipendunak hala eskatu zuelako. Hasteko Zadorra hiribidean egin dira lanak, zoladura hondatuta zegoen lekuetan; ondoren Alibarra kalean jarraitu dute, hasierako zerrendan aurreikusita ez bazegoen ere lehiaketa irabazi zuen eskaintzan egindako hobekuntzei esker sartu baita.

 

Lan horiek bukatutakoan Elvira Zulueta kalea, Fontetxako Gazteluaren kalea, Lasarteko atea eta Adriano VI.aren kalea konpontzeari ekingo diote, asteazkenean. Hasieran aurreikusi gabeko beste bi kaleetan ere egingo dira lanak: Gaztelako atea eta Salbaterrabide.

 

Berriro asfaltatzeko eta zuloak betetzeko kanpainak abuztuaren 31ra arte iraungo du, eta kale hauek konponduko dira: Urriaren Hamabia, Euskal Herria bulebarra (geltokiaren aurreko autobusentzako bidea), Zumakadi ibilbidea, Pedro Asua, Manuel Iradier, Frantzia, Florida, Askatasun kalea, Barratxi, Nafarroako Errege-Erreginak, Ramón y Cajal, Oto hiribidea, Manuel Iradier (Berpizkundearen plazaren aurrean), Arantzabela, Valladolid eta Arriagako atea (Errege-Erregina Katolikoen eta Koroatzearen kaleen artean).

 

Enpresa esleipendunak hasiera batean aurreikusitakoa baino 1.111 asfalto tona gehiago erabiltzea proposatu du, hau da, 1.900 metro koadro gehiago konponduko da. Hobekuntza horri esker, lanak hasieran aurreikusita ez zeuden beste hiru kaletara zabalduko dira. Berriro asfaltatzeko, lehen zegoen zoladurako 6 zentimetro fresatu beharra dago aurretik; hori dela eta, aipatutako azalera aldatu egin daiteke.

Share