Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  17 abuztua 2017 12:31

Ikusirik zeinen arin okertzen ari den eremu horretako segurtasun egoera, laguntzaren xedea izango da lekualdaturik gertatu diren 1.280 pertsona hornitzea lehen beharrizanetarako gaiez.

Arabako Foru Aldundiak eta Udalak Manuel Iradier elkarte afrikanistaren bidez bideratu dituzte laguntzak.

Gasteiz, 2017ko abuztuaren 17a. Larrialdietarako Arabako Funtsak (ALF), zeina Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak eratzen baitute, larrialdiko laguntza bat onartu du, 30.000 eurokoa, ikusirik zeinen arin okertzen ari den segurtasun egoera Fizi lurraldean, Kongoko Errepublika Demokratikoan, HNKKS taldeak eragiten dituen eraso eta borrokaldien ondorioz (HNKKS, Herriaren Nazio Koalizioa Kongoren Subiranotasunaren alde).

Krisia pairatzen ari diren herritarrak, laguntza jasoko dutenak, 1.280 lagun dira, 250 etxetakoak, batez beste 5 kide familiako, zeinak Lulimba, Missisi eta Fizi inguruetatik egotziak izan baitira, beldurrez-eta erasoak jasango zituztela ezegonkortasun egiturazko baten peko eskualde batean, zailtasun larriak ari dela jasaten laguntza humanitariorik gabeko egoeran.

Beharrizanik larrienetarako da Larrialdietarako Arabako Funtsaren laguntza, zeren, hain zuzen, elikagai, edateko ur, osasun arta, babesleku, sukalde kit, ohe, higiene eta jantzirik gabe baitaude, kanpoan lo egiten ari baitira, edo eskola eta elizetan, eta babes eta segurtasun arazo larrien artean.

LAFen laguntza Manuel Iradier elkarte afrikanistak kudeatuko du, hango bertako Pax Christi Uvira kongotar elkartearekin elkarlanean.

Share