Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  7 abuztua 2017 13:24

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Zeledon Txiki eta Neska Txiki, haien egun nagusiko ekitaldi tradizionaletan: lore-eskaintza Andre Maria Zuriari, jaitsiera, dantza eta agurra Gasteizko umeei, Udal Musika Bandak, Txistulari Bandak, Erraldoien Konpartsak, Blusen eta Nesken batzordeko zein federazioko taldeek eta udalbatzarrak lagunduta.

 

Share
Kategoriak: Oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:05

 

Abuztuaren 7an ZELEDON TXIKI ETA NESKA TXIKIREN eguna ospatuko dela eta, eta pertsonaia horien paperean egongo diren haurrak gustura eta estutasunik gabe senti daitezen eta ekitaldiaren estetika zaindu asmoz, honakoaren berri ematen da, aintzat hartuta ikusleen gogoa haurrak ikustea dela, eta ez kazetariak.

Hesitutako gune bat prestatuko da kazetarientzat agertokiaren aurrean, zoruan.

Kazetari grafikoentzat gune bat mugatuko da agertokian, aurrealdean. komunikabide bakoitzeko bi pertsona baino ezin izango dira egon hor (eta soilik guztiz beharrezkoa balitz). Ezin izango dira gune mugatu horretatik atera, harik eta ekitaldia amaitzen den arte, edo ekitaldiaz arduratzen den Kultur Ekintzaren Ataleko teknikariak adierazten dion arte.

Udalak emaniko txartela aurkeztu beharko dute agertokira igo nahi badute.

Inolaz ere ez da baimenduko haurrei elkarrizketarik egitea ekitaldian zehar, ez barruan, ezta plaza zeharkatzeko unean.

Elkarrizketak ekitaldia amaitu ostean egingo dira.

Arren, joka ezazue arretaz haurrekiko eta ikusleekiko.

Share