Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2017-12-05)

Prentsaurrekoa. Koroatze auzoko SmartenCity proiektua hizpide

Parte hartzaileak. Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusilla; VISESAko zuzendari nagusi Carlos Quindos; eta Energiaren Euskal Erakundeko Garapen zuzendari Enrique Monasterio

Eguna. Asteartea, abenduak 5

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

——————————-

Prentsaurrekoa. 2017ko Vitoria-Gasteizko Enplegu plana aurkeztea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta Enpleguaren eta Gizarte Politiken kontseilari Beatriz Artolazabal

Eguna. Asteartea, abenduak 5

Ordua. 11:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share

Astegietan Manzanares-Cortés familiarentzat aurreikusitako etxebizitzari egindako erasoa gaitzetsi du Udalak

Udaleko eledunen batzarrak gogor gaitzetsi du Alokabidek Manzanares-Cortés familiarentzat Astegietan prestatua zuen etxebizitzaren kontra asteburu honetan egindako erasoa, eta elkarbizitzarako deia egin du.

Asteburukoaren gisako ekintzek demokraziaren muinari berari egiten diote eraso, eta gizarte-kohesioari. Gasteizko herritarrek betidanik erakutsi izan dugu aniztasunean bizi daitekeela, eta elkarrekiko begirunea zainduz. Erakutsi dugu bortizkeriak ez duela lekurik gure artean, edozein modutan agertzen delarik ere, eta susmoa, mehatxua, jazarpena edo diskriminazioa bultzatzen duen edozein ekintza gaitzesten dugula.

Elkarrizketa-, adostasun- eta bategite-mekanismoak sakondu eta indartzearen alde egiten du Udalak, gizartean bizitzeko geure buruari ezarri dizkiogun arauak errespetatuz. Gainera, elkarbizitza sendotzeko elkarlana areagotzeko konpromisoa hartzen du.

Share

Hasi dira Txagorritxun AUOaren ondoan 182 lekuko aparkaleku berria egiteko lanak


Lanak gauzatzeko epea bi hilabete eta erdikoa izango da

Gasteizko Udalak, Osakidetzarekin batera, lurrazaleko aparkaleku berria egingo du Francisco Leandro Viana kalean, Txagorritxun, Arabako Unibertsitate Ospitalea handitzeko lanak direla eta galdu diren lekuak konpentsatzearren. Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila ospitale azpiegitura hobetzeko egiten ari den lanen eraginez hainbat aparkaleku kendu behar izan dira, eta hori konpentsatzeko bi neurri hartu dira: Lakuako autobus geltokiko aparkalekua doan uztea eta udalaren lursail batean aparkaleku berria egitea.

Txagorritxun kokatutako espazioa egokitzeko lanak —182 aparkaleku egingo dira— gaur goizean bertan hasi dira. Hesia jarrita dago dagoeneko, itxi egin da ibilgailuentzako sarbidea, eta kontratatutako enpresak obra-etxola jarri du. Hain zuzen ere, Balgorza da obrak egingo dituen enpresa. 270.973,11 euroko eskaintza egin zuen, BEZ barne. Lanak gauzatzeko epea bi hilabete eta erdikoa izango da. Osakidetzak finantzatzen lagunduko du. Lursaila elurrez estalita dagoenez, eta putzuz beteta, egun batzuk igaroko dira oraindik makinak bertara sartu aurretik.

Espazio Publikoaren Sailak diseinatu duen aparkalekuak ospitalearen inguruan dauden trafiko arazoak konpondu nahi ditu, ibilgailuak zirkulatu eta aparkatzea ahalbidetuko duen parking funtzional baten bidez, eta oinezkoen sarbidea ere erraztuz. Lursailean ahalik eta eragin txikiena izatea nahi da.

Lursailak 5.500 metro koadro ditu. 182 lekuetatik, 171 autoentzat izango dira, lau mugikortasun murriztuko pertsonentzat. Motozikletentzako zazpi leku jarriko dira, eta lau lorategi eremu. Ibilgailuak Francisco Leandro Viana kalearekiko perpendikularrean aparkatuko dira.

 

 

Share

Gizarte Politiken Sailak Ariznabarreko gizarte etxera ekarri du Oinarrizko Gizarte Zerbitzua.

 

Gizarte Politiken Sailak Ariznabarreko gizarte-etxera ekarri du Oinarrizko Gizarte Zerbitzua. Aurreko udal gobernuak auzotik kendu eta Pablo Neruda kalera – Apaizgaitegiaren ingurura- eramatea erabaki zuen, nahiz eta auzokideek kontrako iritzia izan. “Bere garaian egin genuen salaketari erantzun diogu, eta esandakoa bete, hau da aukera genuenean zerbitzua berriz ere jatorrizko lekura itzultzea” adierazi du Peio Lopez de Munain zinegotziak.

Beraz, astelehen honetatik aurrera sei lagunek osatutako taldeak – arduraduna, bi gizarte langile, psikologo bat eta kaleko hezitzaile bi– hartzen ditu auzokideak. Horretarako, dena den, hitzordua eskatu behar da aldez aurretik, 9:00etatik 14:30era bitartean, astelehenetik ostiralera.

“Ez zen ideia ona izan aurreko gobernuak Ariznabarreko gizarte zerbitzuak urrutiratzeko hartutako erabakia; are gehiago erabiltzaile gehienak adinekoak direla kontuan hartuta. Aukera izan bezain laster, auzora ekarri ditugu. Hori da lekurik onena, izan ere oinarrizko gizarte zerbitzuek herritarrengandik hurbil egon behar dute, gerturatzeko arazorik izan ez dezaten” adierazi du Gizarte Politiken zinegotziak.

Ariznabarreko Oinarrizko Gizarte Zerbitzua ireki izanaz gain, Zabalganeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzua ere martxan jarri da berriki, auzoko gizarte etxean. Hortaz, Udalak horrelako 14 unitate ditu, herritarren arazo eta behar pertsonal, familiar eta sozialei erantzuteko, betiere gizarte-integrazioa eta autonomia sustatzeko. Hori guztia, pertsonarengan oinarritutako prestazio eta zerbitzuetan oinarrituta.

Share

Udalak datorren astean aurkeztuko du Gasteizko LGTBI taldekoen egoeraren lehen diagnostikoa

 

 

 

 

Mahai ingurua – Aldarte, Kualitate Lantaldea eta TransBolloMarika sarea partaide–  eta Kai Etxanizen kontzertua izango dira aurkezpen-ekitaldian.

Udalak datorren astean aurkeztuko du Gasteizko LGTBI taldeko herritarren errealitatearen diagnostikoa. Abenduaren 14an, 18:30ean, aurkeztuko zaie diagnostikoa, Goiuri jauregian, herritarrei eta informazio-emaile nagusi izan diren LGTBI taldekoei.

Azterlana udal gobernuaren eta Irabazi taldearen arteko erabakia tarteko sustatu da eta hauxe du: LGTBI taldekoek hainbat arlotan –espazio publikoa, hezkuntza, lana, osasuna eta aisia– bizi duten errealitatea ezagutzea, ikuspegi feminista eta intersekzionaletik.   Hobeto ezagutu nahi da talde honek pairatzen duen bazterkeria, balizko esku hartze ildoei ekiteko. Proiektua lotuta dago Emakumeen Etxearen proiektuarekin, Berdintasunerako IV. Planarekin eta indarkeria matxistari aurre egiteko estrategiarekin.

Azterlanak LGTBI pertsonen egoera islatuko du, ahalik eta ongien. Azterlanaren ondorioek Berdintasunerako IV, planean sartuko diren lan-esparruak eta lehentasuneko ekintzak zehazteko balioko dute. Halaber, diagnostiko honek erantzun egiten dio Gasteizko mugimendu feministak 2016ko martxoan, indarkeria matxisten kontrako “Feministok Prest!! 11 eraso 12 erantzun’ manifestaldia zela eta, udalbatzari egindako eskabideari.

Aldarteko Elena Olaortuak eta Kualitate Lantaldeko Itziar Camarak aurkezpen ekitaldiko mahai-inguruan aurkeztuko dituzte diagnostikoaren ondorio orokorrak eta sexu eta genero dibertsitatearen arloko esku hartzeetarako gomendioak. Bestalde, TransBolloMarika Sareko Sejo Carrascosak Gasteizek LGTBI borrokaren birpasa historikoa egingo du, trantsizio garaitik abiatuta.

Ekitaldiari amaiera emateko kontzertu eskainiko du Kai Etxaniz abeslari eta konpositore nafarrak.

 

Share

Leire Zugazua Urturi, Gasteizko herritarren defendatzaile berria

 

 

 

 

 

 

Leire Zugazua Urturi Gasteizko herritarren defendatzaile berria izendatu du Gasteizko Osoko bilkurak. Herritarren defendatzaile berriak prestakuntza eta lanbide ibilbide osoa du: Zuzenbidean lizentziaduna da, eta teknologia berrien alorreko goi mailako ikasketak ditu. Enpresa pribatuan aritu ondoren, Leire Zugazua 2007an sartu zen Gasteizko Udalaren plantillan, Udalbatzaren Idazkaritza Nagusiarekin lotutako zereginetan. 2013az geroztik, Sindikoaren ondokoa izan da.

Share