Prentsa Oharren banner

Datorren gauerako haize-bolada gogorrak iragarri direla eta, Udalak itxi egingo ditu parkeak eta ibilbideak

 

Arratsaldeko 20:00etan hasita, udalak itxi egingo ditu hiriko zenbait parke, 21:00etatik aurrera aurreikusten diren haize-bolada gogorren ondorioz istripuak ekiditearren. Euskalmeten arabera, 80 km/h-ko abiaduraraino iritsi ahalko dira.

Haizea gogor ibiliko bihar (asteazken) goizeko 09:00ak arte; horrenbestez, eta adar eta zuhaitzak erortzeko arriskuari aurre hartu nahirik, Udaltzaingoak galarazi egingo du zuhaitz hostotsuko berdegune eta ibilbide hauetara sartzea:

– Senda ibilbidea.

– Unibertsitateko ibilbidea.

– “El Caserío” bizitegi-inguruko parkea.

– Maria Maeztu parkea.

– Hegoaldeko parke lineala (Esmaltaciones).

– Prado parkea.

– Cervantes ibilbidea.

– San Prudentzio ibilbidea.

– Aranbizkarrako parkea.

– Araneko parkea.

– Arriagako parkea.

– Florida parkea.

Alerta hori dela eta, Herritarren Segurtasunaren Sailak ohiko prebentzio-neurriak hartzeko eskatu nahi die herritarrei.

 

HERRITARRENTZAKO GOMENDIOAK

  • Ez joan parke publikoetara, bereziki Salburuko aintziren ingurura.
  • Ateak, leihoak eta eguzki-oihalak itxi eta finkatzea.
  • Ken itzazu loreontziak eta kalera eror daitezkeen objektuak.
  • Deitu 112 telefonora arrisku egoerarik antzemanez gero.
  • Kanpoaldean bazaude, aldendu erlaitz, murru, zuhaitz eta publizitate hesietatik, eta kontuz ibili eraikitzen ari diren zein hondatuta dauden eraikinen aurretik igarotzean.
  • Bidaiatzeko asmoa baduzu,
    • Saia zaitez errepidez ez bidaiatzen, eta eginez gero kontu handiz ibili.
    • Kontsulta ezazu zein den eguraldi-iragarpena joatekoa zaren inguruan.

 

OBRETARAKO GOMENDIO BEREZIAK

  • Aldamioak, garabiak eta bestelako elementuak finkatu.
  • Garabiak finkatuta eta haize-orratz kokapenean daudela egiaztatu.
  • Aldamioetan aske dauden elementuak kendu.
Share

Hasi da “Munduaren bira” hegoalde gizarte-etxeko Gabonetako Haur Parkean

 

 

 

 

 

 

 

Gabonetako Haur Parkea udal instalazioetan egiten ari da berriro, abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra arte

Partaidetza eta Gizarte Etxeen zinegotzi Isabel Martínezek Gabonetako Haur Parkea inauguratu du gaur, Zerbitzuaren zuzendari Eduardo Enguitarekin batera. Berriro ere udal instalazioetan egingo delarik, parkea “munduari bira” emateko abentura bihurtu da.

Gaur hasi da Gasteizko gazteek –eta ez hain gazteek– gehien maite duten jardueretako bat, Gabonetako Haur Parkea alegia. Aurten ere Udala arduratuko da kudeaketaz, iaz Iradier Arenan egin eta gero. Kudeaketa publikoak izanik, Udaletik ezarri ditugu kultur eta aisialdiko irizpide, balore eta baldintzak. Gainera, gertutasun fisikoa bilatu dugu, ahalik eta haur gehienei hurbiltzeko asmoz, eta, horrenbestez, Hegoalden egingo da”.

 

 

 

 

 

 

 

Urtarrilaren 4ra arte izango da irekita Gabonetako haur-parkea Egunean bi saio izango dira, 10:00etatik 14:00etara, eta 16:30etik 20:30era (abenduaren 31n, goizez bakarrik). Urtarrilaren 1ean itxita egongo da.

Umeentzako sarrera 2,5 eurokoa izango da goizean, eta 3 eurokoa arratsaldean. Laguntzaileek euro bat ordainduko dute. Salmenta erraztearren, enpresak web-orri bat eskainiko du sarrerak aldez aurretik erosi ahal izateko; abenduaren 13tik aurrera erabili ahalko da.

Informazio gehiago

Share

Enplegu Berderako Planak aukera eman du 16 lagun kontratatzeko eta euren kualifikazio profesionala hobetzeko

 

 

  • Burututako lanei esker, nabarmen hobetu dira Olarizuko Lorategi Botanikoa eta Eraztun Berdeko zenbait gune

Duela urtebete jarri zuen abian Enplegu Berderako Plana Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Sailak, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiarekin lankidetzan, eta, guztira, 16 pertsona ren enplegagarritasuna hobetu du, pertsona horiek lan hauetan aritu direlarik: lorezaintza, baratzezaintza, paisajismoa eta berdeguneen mantentzea. Gasteizko udal-barrutikoak izanik, gizartetik baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak gaitu eta kualifikatzeaz gain, nabarmen hobetu dira esku hartutako lekuetako ingurumen-kalitatea.

Bi izan dira Enplegu Berderako Planen ekimen nagusiak: batetik, Lorategi Botanikoaren plana burutu da, Olarizuko lorategi botanikoko bildumak osatuaz eta Olarizuko baratzeetako instalazioak hobetuz. Lan horiek burutzeko, 9 pertsona kontratatu dira urtebeterako (arduradun bat eta nekazaritza eta basogintzako 8 peoi). Bestalde, eta Bide Berdeen Planari esker, 7 pertsona (arduradun bat eta basogintzako 6 peoi) lanean aritu dira sei hilabetez, Gasteizko udalerriko bide berdeen inguruetan paisaiaren egokitzapena eta baso lanak egiten.

Partaideentzat, lorezaintza eta baratzezaintzaren alorretan kualifikazio profesionala hobetzeko aukera izateaz gain, lan-gaitasunetan aurrera egitekoa ere eman die, taldeko lana eta laguntza indibiduala tarteko, betiere enplegagarritasunari loturiko jarreren sustapenaren bitartez.

Burututako lanen artean, azpimarratzekoak dira hauek:

  • 5.000 zuhaitz landatzea, hartara Olarizuko lorategi botanikoko bildumak osatuz, eta Gasteizko Eraztun Berdeko zenbait gune zaharberrituz, halako moldean non klimaren aldaketari aurre egiteko estrategiei laguntzeko ere balioko duten.
  • Ibaiertzetako antzinako bideen hobekuntza, Eraztun Berdearen loturak hobetzeko, tartean 450 zuhaitz eta zuhaixka autoktono landatu direlarik.
  • Jundizen ingurua (A-1 autobidearen ondoan) egokitzeko lanak, PhytoSUDOE proiektuarekin koordinatuta, horren bidez zoruaren kalitatea eta bioaniztasuna hobetzeko.
  • Gasteizko Udalaren Eraztun Berdearen eta Biodibertsitatearen Atalaren laguntza bitarte, 200 m2 inguruko azalera duen putzu artifizial bat egitea, apo lasterkaria (Epidalea calamita) eta beste anfibio batzurentzat ugaltzeko leku ustez egokia: Inguruan 300 landare inguru birlandatuko dira.
  • Olarizuko baratzeak hobetzea eta bertako zenbait gune ekoizpenerako egokitzea, tartean zenbait baratze-landare familien 5 erakusketa-baratze, non lurzorua onik zaintzeko teknikak erakutsiko diren. Guztira, 25 espezie diferente baino gehiago instalatu ziren, bai eta 30 baratze-landare barietate ere.

Enplegu Berderako Plana kokatzen da Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Sailak ekonomiaren eta ingurumenaren harremanen bitartez –ekonomia jasangarriaren testuinguruan– sortzen den enplegua sustatzeko zeharkako estrategian, han non bat egiten duten garapen ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa, halako moldean non eragiten duten ekonomia-eredu produktibo eta konpetitibo bat, kalitatezko enplegua, aukera-berdintasuna eta gizarte-kohesioa sustatzen dituena.

 

 

 

Share

YoutubeDay Gasteizen ospatuko da datorren larunbatean Iparralde gizarte etxean

 

Gainera GazteakON 2017 ekitaldian  FUNKOM txapelketan parte hartzeko aukera izango da

Bi egun zehar Gasteizko eta Euskadiko beste lekuetako gazte youtuberrek mundu digitalaren inguruko saioak emango dituzte

 

GazteakOn ekitaldia Gasteizera itzuliko da abenduaren 29 eta 30ean. Aurten Iparralde gizarte etxean izango da. Bi egun zehar Gasteizko eta Euskadiko beste lekuetako gazte youtuberrak, mundu digitalaren inguruko saioak emango dituzte, Gasteizko beste gazteei.

Ostiraleko lantegietan argazkiak mugikorrarekin editatzen, set-a era dibertigarri batean antolatzen eta prestatzen eta sare sozialen posizionamendua hobetzen irakatsiko da.

Gainera, abenduaren 30ean YoutubeDay ospatuko da, non gazteek euren inguruko hainbat youtubers ezagutu ahal izango duten, baita haiekin bideo bat grabatzeko okasioa ere. Horrela sare sozial honen trikimailu guztiak ezagutuko dituzte.

Hizlariak, youtuben adituak eta arrakastatsuak, @Larrusketch irundarra, @KoalaRabioso eta @NatyPenadas bilbotarrak eta @Daniivlog, @infoGari @Sirarous y @1dalanyo gasteiztarrak izango dira.

Gainera, partaide guztiek, abenduaren 29an 17:00tik 20:30ara, FUNKOM txapelketan parte hartzeko aukera izango dute. Lehiaketako bideo-jokoak FIFA18 eta Clash Royale izango dira eta 50€ eta 25€ sariak irazi ahal izango dituzte. Halaber, Twitter bidez argazki bat partekatzen dutenek #GazteakON hastag erabiliz, cromescash edo bluetooth bozgorailu zozketa batean sartuko dira.

Ekitaldiaren ordutegia hurrengoa izango da: abenduaren 29an goizeko 11:00etan mugikorrarekin argazki edizioa, setting tailerra eta sare sozialetan posizionamendua hobetzen ikasteko saioak izango dira. Arratsaldean, 17:00tik 20:30ak arte, FUNKOM lehiaketa. Hurrengo egunean, abenduak 30, YoutubeDay jardunaldia goizeko 11:00atik aurrera izango da.

Ekintza guztiak Iparralde Gizarte Etxean izango dira. Izena ematea ez da beharrezkoa, sarrera librea da tokia bete arte.

 

 

 

 

Share

Urtaranen gobernuak nabarmendu du aurrekontu-luzapenak ez diela eragingo agintaldiko proiektu estrategikoei

 

 

  • Itziar Gonzalok adierazi du udal kontuei buruzko eztabaidak PP eta EH-Bilduren arteko “ezetzaren koalizioa” ofizialtzeko balio izan duela

Udal gobernuak adierazi du 2018rako aurrekontu-luzapenak ez diela eragingo agintaldiko proiektu estrategikoei. Datozen urteetarako inbertsioek, esaterako, mugikortasun-proiektu handiekin lotutakoek (tranbiaren luzapena, autobus elektriko adimentsua ezartzea, TUVISAren flota handitzea…) bermatuta dute udalaren ekarpena.  Gauza bera gertatuko da beste batzuekin: Koroatzearen auzoa biziberritzea; Bost Enparantza proiektua, zeinaren bidez Santa Barbara plazako obrak egiten ari baitira; industrialdeak hobetzea; “Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz” programa, eta espazio publikoaren inbertsio guztiak koordinatzeko gida-plana (ia 20 lan daude abian, eta normaltasunez jarraituko da horiek gauzatzen). Orobat, Udalak ematen dituen zerbitzu eta programetako batek ere ez du murrizketarik izango.

Ogasuneko zinegotzi Itziar Gonzalok azpimarratu duenez, proiektu handien jarraipena bermatzeaz gain, gobernu taldeak ez du baztertzen 2018an zehar akordio puntualak egitea luzapenean aurreikusita ez dauden alderdiei erantzuteko, ezta kanpoko diru-sarrera edo finantzaketa apartekoen bitartez finantzatzeko aukera ere.

Udal gobernuarentzat, 2018ko aurrekontua eztabaidatzeko bilkurak PP eta EH-Bilduren arteko “ezetzaren koalizioa” ofizialtzeko balio izan du, interes alderdikoiak asetzeko baino balio ez duen aliantza.. “Elkar hartuta joatea erabaki dutelarik, bi alderdi horiek erakutsi dute edozer egiteko prest daudela gobernu-taldea ahultzekotan. Garbi geratu da Gasteizko PPn Alfonso Alonso jaunak erabaki duela, berak esan baitzuen ez zela akordiorik izango. Taldeari esandakoari men egitea beste aukerarik ez zaio geratu, kontraesanetan eroriz eta eledunari agintea kendu zaiolarik. Bilduk, berriz, bat egin du PPren ezetzarekin, hots, 155aren alderdiarekin, beste erakunde batzuetan planteatzen duenaren kontrakoa eginez, hiria galtzaile ateratzen den itun batean”, esan du Ogasuneko zinegotzi Itziar Gonzalok.

Gonzalok gogoratu du gobernu-taldeak negozioatzeko asmoa azaldu duela aurrekontu-proiektuaren tramitazioaren azken unera arte, eta ahalegin betean aritu dela akordio bat lortze aldera. Halaxe izan da negoziazio txanda guztietan; nabarmendu beharra dago EH-Bildu taldeari beren planteamendu zenbait aurrekontuan jasotzeko egin zitzaion eskaintza, hala nola, Gasteiz Antzokia martxan jartzea, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei harrera emateko zentro integrala sortzea, edo Latinoamerika biribilgunea lurperatzea, besteak beste. Akordioa lortzeko borondatearen erakusgarri, halaber, gobernu taldeak EH-Bilduk aurrekontukoari egindako zuzenketen alde bozkatu zuen Ogasun Batzordean eztabaidatu zirenean. “Alderdi horrek ez du argudio gehiagorik aurrekontu akordioaren kontra agertzeko. Besterik gabe, nahiago du PPren ezetzarekin bat egin”, amaitu du Itziar Gonzalok.

 

 

 

 

 

 

Share