Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2017-12-29)

Gorka Urtaran alkatearen prentsaurrekoa

Gobernu-batzordearen ondoren, Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Udalaren gaur egungo gaiak hizpide izango ditu.

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Ostirala, abenduak 29

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share

Gorka Urtaranek erakundeen arteko lankidetzaren aldeko apustua berritzen du, Gasteiz lehen lerroan izan dadin abiadura handiko konexioan

 

 

 

 

 

 

 

Sustapen ministro Iñigo de la Sernak Burgos eta Gasteizen arteko abiadura handiko linearen informazio-azterlana aurkeztu du, eta bertan izan da alkatea

Alkateak Burgosen nabarmendu duenez, “proiektu estrategikoak gauzatzen batzea eta elkarri laguntzea funtsezko tresna da europar mailan puntako hirien artean egoteko”

 Abiadura handiari esker, Gasteiz ordu erdian egongo da  Burgosekin konektatuta, eta Madrilekin, bi ordu pasatxotan

Gorka Urtaranek azpimarratu du “zein garrantzitsua den Gasteiz barrurantz zein kanporantz konektatuta egotea, Udalak datozen urteetarako landu duen 2025 Estrategian jasotzen den bezalaxe”

 

Gorka Urtaran alkatearen adierazpenak

Sustapen ministro Iñigo de la Sernak Burgos eta Gasteizen arteko abiadura handiko linearen informazio-azterlana aurkeztu du gaur Burgosen, eta bertan izan da Gasteizko alkate Gorka Urtaran. Beste hauek ere izan dira aurkezpenean: Burgosko alkate Javier Lacalle, Arabako Merkataritza eta Industria Ganberako lehendakari Gregorio Rojo, SEA Arabako Enpresariak elkarteko lehendakari Pascal Gómez eta gobernu zentralaren ordezkariak zein Gaztela eta Leongo enpresaburuen ordezkariak ere.

Gaur jakinarazi diren xehetasunen arabera, mesetaren eta Euskadiren arteko trenbide berria 2023rako funtzionatzen hastea aurreikusi da, hots, Gasteizko hirigunearen lurpetik abiadura handia sartuko den urte berean. Espainiar estatuan abiadura handiaren trazadurari buruz hartzen diren erabakiak Europa barneko sare atlantikoa osatzeko aurrerapauso garrantzitsuak dira.

 

 

 

 

 

 

Gasteizko alkate Gorka Urtaran pozik agertu da, erakundeen arteko lankidetzak fruituak ematen dituela egiaztatzen ari delako eta horixe delako jarraitu beharreko lan-ildoa. Proiektu estrategikoak gauzatzen batzea eta elkarri laguntzea funtsezko tresna da europar mailan puntako hirien artean egoteko”.

Proiektua laster Gasteizen aurkeztea aurreikusi da, urtarrilaren hasieran, jendaurreko erakustaldiaren aurretik.

 

 

 

 

 

 

Gorka Urtaranek azpimarratu du, halaber, “zein garrantzitsua den Gasteiz barrurantz zein kanporantz konektatuta egotea, Udalak datozen urteetarako landu duen 2025 Estrategian jasotzen den bezalaxe. Mugikortasuna gakoa da XXI. mendeko gizarteetan. Burgos eta Gasteizen arteko abiadura handiaren bidezko konexioa erraztea, penintsularen gainerako zatiarekin konektatzeko lehen urratsa baita, faktore gakoa da gure garapenerako. Ziur nago abiadura handiaren etorrera onuragarria izango dela gure gizarteko sektore guztientzat”.

 

Gaur goizean aurkeztu den informazio-azterlanaren arabera, abiadura handiko konexioa gauzatzeko aurrekontua 1.185 eta 1.202 milioi eurokoa (+BEZ) izango da; kopuru horiek hasieran aipatutakoak baino nabarmen txikiagoak dira.

Abiadura handiari esker, Gasteiz ordu erdian (30 minutu) egongo da  Burgosekin konektatuta, eta Madrilekin, bi ordu pasatxotan (2 ordu eta 5 minutu).  Izan ere, trenek orduko 350 kilometroko gehienezko abiadura hartzea aurreikusi da.

 

 

Share

Bizikletaren Behatokiaren 2017ko txostenak egiaztatzen du goraka doala gradualki garraiobide horren erabilera

 

 

  • Espaloietako zirkulazioa aurreko urteetako maila beretsuan dago
  • Hazten ari da argien eta islatzaileen erabilera, bai eta lapurreten aurkako gailu seguruagoena ere

 

 

Bizikletaren Behatokiak Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren laguntzarekin txirrindularien portaerari buruz egin duen azterlanaren arabera, azken bi urteetan nabarmen hazi da bizikleta trafikoa, % 17, eta 2014-2017 aldia kontuan hartuz gero, hazkundea % 80koa izan da. Done Jakue hiribidean, Gorbeia kalean, San Antonio kalean, Florida kalean, Frantzia kalean, Errege-Erregina Katolikoen kalean, Senda ibilbidean, Gasteiz hiribidean eta Alaba Jeneralaren kalean hartu dira laginak; horiek adierazten dutenez, San Antonio kalean eta Gasteiz hiribidean handitu da gehien bizikleten zirkulazioa, eta Errege-Erregina Katolikoen kalean gutxien.

Kaleak2017

Txirrindul./h

2015

Txirrindul./h

2014

Txirrindul./h

2017-2015 aldea2017-2014 aldea
Done Jakue80,075,050,0+ % 6,6+ % 60,0
Gorbeia85,766,650,0+ % 28,7+ % 71,4
San Antonio150,0133,050,0+ % 12,8+ % 200,0
Florida63,852,246,0+ % 22,2+ % 38,7
Frantzia150,0109,075,0+ % 37,6+ % 100,0
Errege-Erregina Katolikoak100,0100,085,7+ % 16,7
Senda ibilbidea230,0200,0109,0+ % 15,0+ % 111,0
Gasteiz hirib. (IàH)171,470,6
Gasteiz hirib. (HàI)150,0100,054,5+ % 50,0+ % 175,2
Alaba Jenerala193,5133,3150,0+ % 45,2+ % 29,0
Media133,6114,0574,08% 21,8% 89,1
Desbideratze tipikoa55,746,533,4% 18,1% 64,1

 

“Beste behin ere, datuek berresten dute bizikleta garraiobide alternatibo gisa garrantzi handia hartzen ari dela. Gero eta jende gehiago ohartzen da bizikleta onuragarria dela kutsaduraren aurkako lehian, joan-etorrietarako tresna malgua dela, eta bizi-ohitura osasuntsuak sustatzen dituela. Gure konpromisoa da Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planaren barruan lanean jarraitzea, bizikletentzako bideak hobetuz, trafikoa lasaituz eta prestatzeko eta sentsibilizazio ekintzak eginez bizikletak protagonismoa irabazten jarrai dezan. Horrekin lotuta, Gasteizko Bizikleteroak elkartearen laguntza eskertu nahi dugu, balio handiko ekarpenak egiten baititu, txosten hau, esaterako”, adierazi du Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi eta IGIko lehendakari Iñaki Prusillak.

Azterlanak erakutsi du, halaber, gizonezkoek gehiago baliatzen dutela bizikleta emakumeek baino. Zehazki, % 64,6 eta % 35,4, hurrenez hurren. Generoaren araberako alde hori urriagoa da bizikletentzako bide bereiziak dauzkaten kaleetan. Ibilgailu motordunekin konpartitu behar ez diren txirrindularientzako bideetan emakume gehiago ibiltzen da.

Espaloiko zirkulazioari dagokionez, txostenak ondorioztatzen du 2014tik hona maila beretsuan dagoela adierazle hori, apenas aldaketarik gabe. Txostenean kontabilizatutako txirrindularien % 28 inguru ibiltzen da espaloitik. Hazkuntza 2 puntukoa izan zen 2014tik 2015era bitartean, baina 2017an puntu bateko jaitsiera erregistratu da.

 

ESPALOIKO ZIRKULAZIOA (2017)EmakumeakGizona201720152014
Kop.%Kop.%Kop.%%%
EZ160% 71,7342% 71,7502% 71,7% 70,6% 72,2
BAI63% 28,3135% 28,3198% 28,3% 29,4% 27,8
Guztira223% 100,0477% 100,0700% 100,0% 100,0% 100,0

 

Laginean aztertutako kaleen artean, Errege-Erregina Katolikoen kalean erabiltzen dira espaloiak gehien (% 78), hau da, aurreko azterlanean bezala, baina 2014an baino 4 puntu gutxiago. 2014ko neurketarekin alderatuz gero, espaloiko zirkulazioa areagotu egin da kale hauetan: Done Jakue (9 puntu), Florida (8 puntu), eta San Antonio eta Frantzia (2na puntu kale bakoitzean).

KaleakEspaloiko zirkulazioa, 2017Espaloiko zirkulazioa, 2015Espaloiko zirkulazioa, 2014
EZBAIEZBAIEzBai
Done Jakue584272286733
Gorbeia792166346733
San Antonio955937973
Florida663467337426
Frantzia841686148614
Errege-Erregina Katolikoak227822781882
Alaba Jenerala9828812964
Guztira502198494206505195
% (Kop.=700)% 71,7% 28,3% 70,6% 29,4% 72,2% 27,8

 

Txirrindulariek semaforo bidez araututako bidegurutzetan duten portaerari ere erreparatu dio azterlanak. Zehazki, Olagibel eta Bake kaleen arteko bidegurutzean behatu da txirrindularien portaera. Lortutako datuetatik ondoriozta daiteke argi gorria errespetatzeko joera positiboa dagoela. 4,7 puntuko hobekuntza antzeman da 2015. urteari dagokionez, eta 6 puntukoa 2014.ari dagokionez. Emakumeek gizonek baino gehiago errespetatzen dute: % 77 eta % 64,5, hurrenez hurren. Edonola ere, aipatu beharra dago semaforo gorria errespetatu ez zuten txirrindularien arteko inork ez ziela arriskurik sortu oinezko edo ibilgailu motordunei.

Argien eta islatzaileen erabilerari dagokionez, 20 puntu igo bada ere, txikia izaten jarraitzen du, kontuan izanik hainbat kanpaina egin dela gailu horiek erabiltzea nahitaezkoa dela eta txirrindularien segurtasunerako garrantzitsua dela azpimarratuz.  Zenbatutako txirrindularien % 50ek baino ez zeramaten argia. Lagina ilundu ondoren egin zen. Arlo honetan ere, handiagoa da emakumeen erabilera (% 64,4) gizonena baino (% 43,6).

Argien erabilera 2017an, BIDEGORRIA + GALTZADA
 Txirrindulari-kopuruaBi argiak daramatzatenakArgiak bai

%

2017

Argiak bai

%

2015

Argiak bai

%

2014

Kop.%Kop.% (Kop. =208)%

% (Kop.=413)

Emakumeak151% 36,689% 42,8% 21,5% 58,9 (Kop.=151)% 36,7 (Kop.=117)% 36,7 (Kop.=148)
Gizonak262% 63,4119% 57,2% 28,8% 45,4 (Kop.=262)% 26,4 (Kop.=197)% 23,0 (Kop.=269)
Guztira413% 100,0208% 100,0% 50,3Aldea=13,5 puntuAldea=10,5 puntuAldea=8,7 puntu
    2015% 30,3   
    2014% 26,1  

 

Lapurreten aurkako gailuen erabileraz denaz bezainbatean, kateko giltzarrapoen erabilera 17 puntu hazi da, eta kiribil erakoak ia hein berean jaitsi dira. Horren azalpena litzateke katekoak kiribilekoak bezain funtzionalak direla bizikletak lotzeko, eta askoz seguruagoak. Segurtasun handiko giltzarrapoen erabilera (U motakoak eta artikulatuak) zertxobait handitu da 2014tik (0,5 eta 1,9 puntu, hurrenez hurren). Bizikletak lotzeko lekuei dagokienez, hiri-altzarien eta zuhaitzen erabilera zertxobait hazi da (2014tik 3,2 eta 1,1 puntu, hurrenez hurren), informazio- eta salaketa-kanpainak egin diren arren. Lagineko bizikleten ia % 15 bizikletak aparkalekuetatik kanpo zegoen lotuta.

 

2017Bizikleta aparkalekuakHiri altzariakZuhaitzaGuztira 2015 %(Kop.=441)2014 % (Kop.=490)
Kop.%Kop.%Kop.%Kop.%
U motakoa16% 6,32% 5,40% 0,018% 6,0% 5,2% 5,5
Katea131% 51,414% 37,84% 57,1149% 49,8% 33,6% 32,4
Pitoia37% 14,511% 29,70% 0,048% 16,1% 21,3% 20,6
Kiribila63% 24,710% 27,02% 28,675% 25,1% 38,1% 41,0
Artikulatua6% 2,40% 0,01% 14,37% 2,3% 1,8% 0,4
Ferra2% 0,80% 0,00% 0,02% 0,7% 0,0% 0,0
Guztira255% 100,037% 100,07% 100,0299% 100,0% 100,0% 100,0
2015% 89,1% 10,6% 0,3  
2014% 89,6% 9,2% 1,2  

 

Gasteizko Bizikletaren BehatokiaGasteizko Bizikleteroak elkarteak 2007an sortutako baliabidea da, hirian bizikleta erabiltzeko baldintzak erraztu eta hobetzearren. 2009an, Gasteizko Bizikleteroek eta Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak (IGI) lankidetza-hitzarmena sinatu zuten, Behatokiaren garapen eta mantentzerako. Zeregin hauetaz arduratzen da Behatokia:

  • Herritarrek bizikleta mugikortasunarekin lotuta dituzten eskaerak, kexuak eta iradokizunak kudeatzea eta Udalari helaraztea.
  • Bizikleta bidezko hiri-mugikortasunaren jarraipena egitea: azpiegiturak eta
  • Bizikleta hiri-mugikortasunerako alternatiba gisa sustatzeko neurri berriak iradokitzea.

2012az geroztik, Bizikletaren Behatokiak, IGIren laguntzarekin, Gasteiz hirian txirrindulariek duten portaerari buruzko azterlana egiten du, alderdi hauek kontuan hartuz: bizikletak zirkulatzen diren espazioak (bidegorriak, trafiko lasaituko kaleak, kontrako noranzkoan zirkulatzeko erreserbatutako erreiak eta bizikletentzako azpiegiturarik ez duten trafiko intentsitate handiko kaleak), argi eta islatzaileen erabilera, eta lapurreten kontra erabilitako gailuen kalitatea eta segurtasuna.

Share