Prentsa Oharren banner

Prentsa deialdiak (2017-12-20)

– Prentsaurrekoa. MAZOKA jaialdiaren balantzea eta ilustrazioaren alorreko ekimenen aurkezpena, Angulemarekiko senidetzearekin lotuta.

Parte-hartzaileak: Nerea Melgosa, Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzia; Marta C Dehesa eta  Anuska Arbildi , MAZOKAren antolatzaileak.

Eguna: abenduak 20, asteazkena.

Ordua: 10.00.

Lekua: Udaletxeko prentsa-aretoa.

————————————————————————

– IGIren neguko agendaren aurkezpena.

Parte-hartzailea: Iñaki Prusilla, Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzia eta IGIko lehendakaria, eta Gorka Belamendia, Atariaren koordinatzailea.

Eguna: abenduak 20, asteazkena.

Ordua: 10.30.

Lekua:  Udaletxeko prentsa-aretoa.

—————————————————————————

– ‘Paulo Freire’ Helduen Hezkuntza Iraunkorreko zentroko Ariznabarreko zirkuluaren fatxadan Imanol Marrodán artistak egin duen muralaren inaugurazioa.

Parte-hartzaileak: Gorka Urtaran, alkatea, eta ekitaldira gonbidatutakoak.

Eguna: abenduak 20, asteazkena.

Ordua: 11.00

Lekua: Ariznabarreko zirkulua (Gebarako Gazteluaren kalea, 9).

———————————————————————————-

– “Vitoria-Gasteiz y su Hinterland” liburuaren aurkezpena.

Parte-hartzaileak: Estíbaliz Canto, Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzia; Ismael García-Gómez, liburuaren egilea; Joseba Pérez de Heredia, Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol zuzendaria; Mikel Xabier Aizpuru, Eusko Jaurlaritzako Kultur Ondarearen zuzendaria; Iván Igartua, EHUko Arabako campuseko erretoreordea.

Eguna: abenduak 20, asteazkena

Ordua: 11.00.

Lekua: Micaela Portilla ikerketa zentroa (Justo Vélez de Elorriaga kalea, 1)

———————————————————————–

– Gazteen enpleguaren alorreko jardunbide egokien aitorpenak banatzea.

Parte-hartzaileak:  Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa, eta Iñaki Prusilla, Gazteriako zinegotzia.

Eguna: abenduak 20, asteazkena.

Ordua: 18.00.

Lekua:  Zabalganeko gizarte etxeko ekitaldi aretoa.

 

 

Share

Azoka Txikiak 10.000 eurotik gora bildu ditu

Bilduriko dirua Save the Children elkarteak Atenasen bidaiderik gabeko adingabekoentzat duen arreta zentroari emango zaio.

Abenduaren 16an (larunbata) egin zen Azoka Txikia, Iradier Arenan, eta jostailuak salduz 10.513,67 euro bildu dira. Bilduriko dirua Save the Children elkarteak Atenasen bidaiderik gabeko adingabekoentzat duen arreta zentroari emango zaio. Bertan zaintza eta babesa ematen zaie bai heldu baten laguntzarik gabe bidaia egiten duten adingabeei, bai zaindariengandik banandu direnei, bai jatorrizko herrian gurasoak galdu dituztenei.

Azoka Txikia proiektuan Gizarte Etxeen Sareko ludoklubetako 293 umek eta hamaika ikastetxetako 916 ikaslek hartu dute parte, “Migratzen duten umeen ahotsa” II. sentsibilizazio kanpainaren bitartez, zeinaren helburua baitzen enpatiarako gaitasuna eta jarrera solidarioak sustatzea. Ondoren, azaroan, hiri osoak izan zuen aukera egoera onean zeuden jostailuen bilketan parte hartzeko, baita azokan bertan ere, jendez gainezka egon baitzen.

 

Share

Udalak aitorpena egingo die zenbait agente ekonomiko eta soziali, gazteen enpleguaren alorreko jardunbide egokiengatik

Ludoland, Haziak23, Ikaslan Araba, On4u Global Services, Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera, Kulturbide eta Sidenorrek jasoko dute aitorpena bihar

 Udalak aitorpena egingo die zenbait agente ekonomiko eta soziali, gazteen enpleguaren alorreko jardunbide egokiengatik. Ludoland, Haziak23, Ikaslan Araba, On4u Global Services, Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera, Kulturbide eta Sidenorrek jasoko dute aitorpena, bihar, 18:00etan, Zabalganeko gizarte etxeko ekitaldi-aretoan.

Gazteria Zerbitzuak eta Enplegua eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Sailak sustatu dituzte aitorpen horiek, Udalaren Gazte Planaren barruan, jakitun baitira zein garrantzitsua den gazte ororentzat enplegua lortzea eta horrek dituen ezaugarriak, bizitza-proiektua garatzeari begira. “Entitate eta pertsona batzuk gauzak ondo egiten ari direla erakustea da helburua, egokia baita hori ezagutarazi  eta beste agente batzuengana helaraztea”, azaldu du Gazteriako zinegotzi Iñaki Prusillak.

Aitortuko diren eragileak:

Ludoland: Gasteizko gazte askok beren lehen lanpostua dute han aisialdiko arloan monitore bezala. Goraipatu behar da bere parte hartze aktiboa Arabako aisialdiko lehenengo hitzarmena lortzeko eta daukan kezka baloreetan etengabeko prestakuntza (berdintasuna, ingurumena, aniztasuna eta hizkuntza trataera besteak beste).

Bigarren esperientzia da Hazia 23. proiektu honen lidergoa Udalaren Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Sailak dauka. Berak sortu zuen eta finantziatzen du Vital Kutxa Fundazioaren laguntzarekin. Proiektua gauzatzen dute elkarlanean Adsis Fundazioa, Egibide eta Arabako Elizbarrutiko Caritas, bakoitzak ekintza ezberdinak egiten proiektuaren barruan.

18 eta 23 urte bitarteko gazteentzat zuzentzen da proiektu hau. Adinagatik edo beste ezaugarriengatik ezin dira Lanbide Hezkuntza orokorrera heldu eta lanerako kualifikazioaren ezak zailtasun asko jartzen die lan munduan sartzeko. Orain bigarren edizioan dago eta aurreko edizioan, 14 gazte (28 parte hartu zuten) praktikak egin zituzten enpresetan kontratatu izan dira.

Ikaslan Arabak egiten duen lana ere aitortzen da. Ikaslan Arabako lanbide heziketako ea zentro publiko guztien taldea dela esan dezakegu. Bere elkarlana beste eragileekin, Lanbide Heziketa beste zentroekin eta Unibertsitateekin goraipatu ahal da eta momentu honetan bere zentroetan dituzten lan poltsak aitortzen da (Mendizabala, Zaraobe, Ciudad Jardín, Eraiken eta Laudioalde).

Hiru gasteiztarren iniziatibaz, 2009an sortu zen On4u Global Services, merkataritza elektronikoa sortu zen momentuan eta enpresek bere salmentak on line planteatzen zirenean. Bere arrakastaren gakoa pertsona ondo prestatuak eta kalitatezko zerbitzua. Mentoring programa bat daukate gazteentzat zuzendua (praktiketan kontratuak).

Aitortu den beste eragile bat da Arabako merkataritza Ganbera. Oso garrantzi handia dauka bere barnean lurraldeko enpresariak biltzen direla, gazteak  kontratatzen dituztenak. Bere programen artean nazioarteko programak enplegagarritasuna hobetzeko… eta programa bereziak PICE bezala.

Aisialdiko arloan dagoen beste proposamena de Kulturbide enpresa. Orain 10 urte bete dituen enpresa gazte honek Plan berezi bat dauka pertsonak kudeatzeko, talentuaren aldeko apustua, sarean egiten duen lana eta prestakuntza, bai barnekoa, bai kanpokoa bertan lan egiten duten gazteentzat.

Sidenor: enplegua lortzeko zailtasunak zituzten gazte askori lehen lan esperientzia izateko aukera eman die.

 

 

 

Share

Gasteizek “El silencio de la ciudad blanca” eleberriaren jarraipenean oinarritutako literatur bisitak estreinatuko ditu

Turismo Bulegoak “Los ritos del agua” lanaren agertoki nagusiak ezagutzeko gonbidapena egiten du, abenduaren 27an hasiko diren bisiten bitartez

Aurtengo Gabonetan, Gasteizek  “El silencio de la ciudad blanca” eleberriaren jarraipenean —”Los ritos del agua”— oinarritutako literatur bisitak estreinatuko ditu. Eva García Sáenz de Urturi idazle gasteiztarrak osatzeko asmoa duen trilogiaren bigarren liburua hartu da oinarritzat bisitaren ibilbidea osatzeko.

Lehen eleberriari buruzko bisitek harrera ona izan dute. Beraz, orain bigarren proposamena egiten diegu gasteiztar eta bisitariei, Kraken eta Albarekin batera gure hiria berraurki dezaten”, nabarmendu du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

Lehen bisitak abenduaren 27an eta urtarrilaren 3an izango dira, 18:00etan euskaraz eta 18:30ean gaztelaniaz. Bisitaren prezioa 6 euro da.

Informazioa eta erreserbak: Turismo Bulegoa (945 161 598).

 

Share

Atarian ‘GDT European Wildlife Photographer of the Year 2016’ erakusketa jarri da ikusgai , 84 irudi biltzen dituena

Polar bear (Ursus maritimus) at winter in Svalbard, Norway-Ole Jorgen

 

Berriro ere, Salburuko hezeguneak interpretatzeko Ataria zentroan ‘GDT European Wildlife Photographer of the Year’ jarri da ikusgai. Lehiaketak 16 urte bete ditu, eta epaimahaiak saritutako 84 lanak urtarrilaren 21era arte ikusi ahalko dira.

Lehiaketa antolatzen hasi zenetik, aurkeztutako argazkien kopuruak etengabe egin du gora. 2016an, zehazki, ia 18.000 irudi jaso ziren, 35 herrialdetatik bidalitakoak, lehiaketa Europako argazkilaritza amateur eta profesionalaren erakusgarri sendoa bihurtu baita. Eta, aurreko urteetan bezala, saritutako irudiek Europako basabizitzaren argazkigintzaren bikaintasuna islatzen jarraitzen dute.

Izan ere, hautatutako 84 argazkiak, gehienetan, “harrigarriak dira, ikusgarriak, poetikoak  eta, inoiz, dibertigarriak. Irudien manipulazioaren laguntzarik gabe, naturaren aparteko edertasuna erakusten dute, eta guztiaren gainetik, ikuslearen arima ukitzea eta haien kontzientzia ekologikoa piztea lortzen dute. Orobat, argazkigintzaren bidez natura kontserbatzeko ideia iradokitzen dute”, azaldu dute Ataritik.

2016ko edizioan Audun Rikardsen argazkilari norvegiarrak eskuratu du sari nagusia, naturaren argazkilaritzan klasikoa den gai bat jasotzen duen argazkiarekin: ur azalera arnasa hartzera atera den orka, goiz ilun eta izugarri hotz batean. Argazkiak “Gau polarrean arnasa hartzen” izenburua du, eta irudi poetiko eta misteriotsua da, aldi berean hauskorra eta kontzientziaren pizgarria. Erretratuak mundua hurbilagotik begiratzeko gogoa pizten du, gehiago ezagutzeko jakin-mina, eta norberaren baitako pentsamenduak eta irudimena kilikatzen. Era berean, orken benetako egoera islatzen du, goi mailako harraparitzat jotako hori arriskuan dauden espezieen artean sartzen ez  bada ere horien banakako populazioa galera handiak jasaten ari baita.


Itsasoko beste biztanle askorentzat egoera askoz larriagoa da. Espezie asko arrarotzat jotzen dira, arriskuan daude edo haien kopurua nabarmen gutxitu da. Gehiegizko arrantzak, klima-aldaketak eta itsasora jaurtitzen ditugun nutriente eta kutsatzaile ugariek eragin dute hori.
Itsas habitatak hobetzeko, kontserbazioaren eta ustiaketaren arteko oreka jasangarria behar da; hori dela kausa, naturaren kontserbazioren alorreko administrazio guztiek aipatzen dute itsasoak babesteak duen garrantzia. Hala ere, badira horretan lagundu dezaketen beste aktore batzuk, naturaren argazkilariak, esaterako, haien irudiek hitz askok baina indar

(Mario Sánchez)

handiagoz adierazten baitute arazoa.

Ingurumen zinegotzi eta IGIko lehendakari Iñaki Prusillak gonbit egin die herritarrei “aurtengo lehiaketako argazki onenez liluratzera, Atarian urtarrilaren 21era arte ikusi ahalko baitira”. Atariaren koordinatzaile Gorka Belamendiak, berriz, gasteiztarrei eskatu die “Eraztun Berdera hurbiltzeko, gure ingurunea osatzen duen natura gertutik ikustera”.

Share

Zinema Gaur zikloak beretu egin du bigarren edizioan ikuslego ez oso konbentzional bat

 

 

 

 

 

 

Urriaren 5etik azaroaren 27ra bitartean ZINEMA GAUR programaren bigarren edizioa egin izan da Montehermoso kulturunean, eta jarrera ikaragarri ona izan du, nola ikusleen aldetik, hala ikus-entzunezkoen alorreko artista eta sortzaileenetik ere. Batzuek zein besteek parte hartu izan dute programa osatu duten proiekzio, performance, lantegi eta ikastaroetan. Ikuslegoa baduela erakutsi du programak, eta  horrenbestez, iaz jaio zen zikloak Montehermosoren urteko jardueran jarraitu ondorioztatzen da.

“ZINEMA GAUR programak ohikoaz bestelako zinemarekiko interesa eta grina elikatzen jarraitzen du, eta erreferente bihurtu da gure hiriaren zazpihgarren artearen zaleentzat” esan du Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok.

Aurtengo zazpi proiekzioetan (Ortuño aretoan beti) 420 pertsonak hartu izan du parte, eta batez besteko asistentzia 60 lagunekoa izan da – udaberriko ziklokoan baino 10 gehiago–. Zikloaren amaieran (Niñato filma proiektatu zen, Adrián Orr egilearena) ia-ia bete egin zen 100 laguneko edukiera duen aretoa,bertan izan zelarik pelikularen editorea, Ana Pfaff andrea.

Luis Felipe Alanis sortzaile mexikarrak zuzenduriko animazio-lantegietako parte-hartzea itzela izan da, eskainitako plaza guztiak bete baitira, zenbait pertsona itxaron-zerrendan geratu delarik. Horixe izan da bi lantegiren kasua: batetik Istorio bizidunak izenekoa, 7 eta 15 urte bitarteko haurrei zuzendua, eta bestetik Mundu pausatuak, stopmotion animazioa baliatzen duen irudi bizidunaren aurkikuntza, narratiba grafikoari, zinemari eta animazioari buruzko lantegia, 16 urtetik gorakoentzat. harrera on horrek animatu egiten gaitu familiei, gazteei eta jende orori zuzenduriko proposamenak egiten jarraitzera.

Bestetik, beste bi lantegi eskaini dira, sortzaileei eta zinema eta ikus-entzunezkoen ikasleei, 20na lekudunak: Zerez egina dago zinema? Haustea ulertzeko, Clara Sánchez-Dehesak gidatua, eta Zinema-muntatzeari buruzko lantegia: muntatze-gelaren esperientzia, Ana Pfaff irakaslearen eskutik. Bada, horiek ere % 70ean bete dira.

Harrera azpimarragarria izan dute baita edizio amaitu berriko ekimen bereziak, Carolina Camposen eta Màrcia Lançaren Nome performancea ( Azala sorkuntza espazioarekin batera sortua), Etxeko Zinemaren Eguna (Home Movie Day), Fósforo Kultur Elkartearekin batera egina, eta Carlos Casas eta Luis Felipe Alanisen hitzaldiek: batez beste 40 pertsona inguru ekimen bakoitzeko.

Gogoratu nahi dugu Garbiñe Ortega gasteiztarrak koordinatzen duela Zinema Gaur. ibilbide oparoia du ikus-entzunezkoen alorrean. Besteak beste, erakunde hauetan erakutsi da haren komisario-lana: New Yorkeko Lincoln Center, Anthology Film Archives (NYC), San Francisco Cinematheque, Bartzelonako Kultura Garaikideko Zentroa, La Casa Encendida (Madril) eta Tabakalera (Donostia). Orobat, lankidetzan aritu da Pacific Film Archiveko komisariotza departamentuan (Berkeley, California) eta Kultura Digitaleko Zentroko zinema atalean (Mexiko), eta Festival Ambulante (Mexiko) jaialdiko zuzendarikidea izan da. Nazioarteko jaialdietan epaimahaikide ere izan da, esterako, FICUNAM (Mexiko) eta Ann Arbor Film Festival (AEB) jaialdietan. Gaur egun Punto de Vista Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren zuzendari artistikoa da.

Zinema Gaur ekimenaren eboluzioa

Zinema gaur programa 2016ko azaroaren 14tik 30 bitartean jaio zen, ohikoaz bestelako zinema ziklo baten eskutik, eta oso publikoaren harrera ona izan zuen hasieratik beretik. Horrengatik erabaki zen aurten bigarren edizioari ekitea, bitan banatuko zen molde batean: udaberrian bat, eta udazkenean bestea, iraupena laukoztu zuena. Udaberriko saioa emakumeei eskaini zitzaien, maiatzaren 8tik ekainaren 26ra bitartean, eta orain amaitu berria urriaren 5etik azaroaren 27ra bitartean egin da.

Share