Prentsa Oharren banner

Alkatea batzearen eta denek noranzko berean lan egitearen alde agertu da, hartara Gasteizko Europako buru diren hirien artean kokatu ahal izateko

Telebista bidez emandako Gabon-mezuan, azpimarratu du, besteak beste, bizi garela “une erabakigarri batean, azken hilabeteetan sustatzen ari diren proiektu estrategikoen baturagatik”.

Batzeko unea da, noranzko berean lan egitekoa, hartara garatu ahal izateko estrategia konpartitu bat, ahalbidetuko duena 2015erako tartean Gasteiz Europako buruan dauden hirien artean kokatzea”. Horra Gasteizko alkateak Gabon-mezuan VTV tokiko telebista-kanalaren bidez igorri duen mezuetako bat. Gorka Urtaranek jai zoriontsuak opa izan dizkie gasteiztarrei, eta oroitzapen berezi bat izan du pertsona kuttunen bat galdu dutelako edo beste edozergatik gaizki pasatzen ari direnentzako, 2018a askoz urte hobea izan dakiela opatzearekin bat.

Gazteleraz eta euskaraz aritu da alkatea, eta esan du urte-amaiera une egokia dela atzera begiratuz, egindako bidea aztertu eta aurrerantzean egin beharrekoa aurreikusteko. Alkatearen aburuz, Gasteiz une funtsezko bat ari da bizitzen, azken hilabeteetan sustatzen ari diren proiektu estrategikoen baturagatik. Aurtengo udal aurrekontuak ahalbidetuko dituen hiria biziberritzeko lan batzuk gogoratu ditu alkateak, esaterako Santa Barbara plazaren zaharberritzea (hirigunea birgaitu, biziberritu eta berpizteko Erdialdeko Masterplanaren baitan), bai eta Koroatzea birgaitzeko proiektua ere, zeina “urrezko auzoak” hobetzeko abiapuntua izango den.

Urtaranek nabarmendu egin du baita abiadura handiko burdinbidegintzan lortutako erakunde arteko hitzarmena, zeinari esker AHT lurpetik sartuko den hirian. Halaber, pozik agertu da Forondaren gorakadarekin; izn ere aireportuak markak hausten ditu hilero-hilero bidaiari zein merkantzien aldetik, eta hori “aukera aparta da gure hirian logistika garatzeko”. Azken hamabi hilabetekoari egindako errepasoan, alkateak hiriburu izateari loturikoak azpimarratu nahi ditu; esaterako, Eusko Jaurlaritzaren kanonaren bikoiztea, urteko 5 milioi eurotik 10 milioira. Bestalde, bereziki garrantzitsua iruditu zaio baita Jaurlaritzarekin eta Foru Aldundiarekin mugikortasunaren alorrean hitzarturiko inbertsioak, zeinen bitartez tranbia hiriaren Hegora eta Ekialdera luzatuko den, eta TUVISAren linea periferikoa 14 auzori eta biztanleriaren % 40ri zerbitzu emango dien autobus elektriko adimentsu bihurtuko.

Aukeren artean begitandu du alkateak baita industriaren aldeko apustu irmoa. “Hein handi batean, Gasteizen etorkizuna industriaren menpe dago. Horregatik sustengatzen ditugu hain irmoki 4.0 industria, industria digitala, eta industrialdeetara inbertsio garrantzitsuak eramango dituen Industria lokalari laguntzeko I. plana”. Bestalde, Vitoria-Gasteiz Smart Green City Plan abiarazi berriak hobetu egingo du zerbitzuen kudeaketa adimentsua, kalitate handiagoaz janzteko.

“Proiektu estrategiko guzti horiek, batuta, hiriaren etorkizuna markatuko dute. Horra, bada, gure indarguneak aprobetxatzearen garrantzia: kokapen estrategikoa penintsularen eta Europaren artean, hiri industrial eta logistikoa, hiri erreferentea iraungarritasuna eta bizi-kalitatearen alorretan, eta ezaugarrien artean jarduera kulturala eta ingurumenaren errespetua dituen eta Arabako Errioxako atea den hiria”.

Horregatik guztiagatik, batzearen eta denek noranzko berean lan egitearen alde agertu da Gorka Urtaran. Gabonetako izpiritua urte osora garatuko ote da!; izan ere, elkartuta gehiago balio dugu, indarrak batuz gero ezinezkoa ere egiteko gauza bihurtzen gara”. Amaitzeko, “lankidetzak gure hiri hau gorenera eraman dezala”, opa izan du.

ALKATEAREN MEZUA 

 

Share