Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2017-12-26)

Gabonetako haurrentzako parkea abian jartzea

Parte hartzaileak. Partaidetzaren eta Gizarte Etxeen zinegotzi Isabel Martínez

Eguna. Asteartea, abenduak 26

Ordua. 11:00

Tokia. Hegoalde gizarte etxea

Share

Prentsa-deialdiak (2017-12-24)

Floridako jaiotza monumentala bedeinkatzea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta Udalbatzako partaideak

Eguna. Astelehena, abenduak 24

Ordua. 13:00

Tokia. Florida parkeko haitzuloa

Share

Asteburuko aurreikuspenak

Ostirala, abenduak 22

  • Alkate Gorka Urtaranek Arabako Medikuen Elkargo Ofizialaren urteroko sariak banatuko ditu 19:30ean, Europa Jauregian.
  • Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa eta Partaidetzaren zinegotzi Isabel Martínez Kandelen Gauaren ekitaldiko kandela-piztean izango dira 19:45ean, Aihotz plazan.
  • Alkate Gorka Urtaran, eta Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa Merkataritza Ganberak antolatzen duen Visual Sariak ekitaldiko sari banaketan izango dira 21:00etan, Canciller Ayala hotelean.

 

Larunbata, abenduak 23

  • Alkate Gorka Urtaran, eta Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto Folklore Akademiak eskainiko duen Gabonetako Kontzertuan izango dira 19:30ean, Jesus Guridi musika kontserbatorioan.

 

Igandea, abenduak 24

  • Alkate Gorka Urtaranek, eta Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Cantok Olentzero eta Mari Domingi agurtuko dituzte udaletxeko harrera ekitaldian.
  • Alkate Gorka Urtaran eta eta alkateorde Peio López de Munain Floridako Jaiotzaren bedeinkatzean izango dira 13:00etan, haitzuloko sarreran.
  • Olentzeroren eta Mari Domingiren desfilea ikusten izango dira 18:00etatik aurrera alkate Gorka Urtaran, eta Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto.
Share

Gasteiz, ikasleen artean zientzia, sormena eta berrikuntza sustatzeko Euskadiko ekimen handienaren egoitza

 

 

 

 

 

 

  • 81 taldek hartuko du parte FIRST LEGO League Euskadi lehiaketan, Europa jauregian

Europa jauregiak hartuko du, otsailaren 10ean, FIRST LEGO League Euskadi, lehiaketaren bederatzigarren edizioa. Ekimen hori 6 eta 16 urte bitarteko ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologiko, izaera sortzailea eta berrikuntza sustatzeko handienentzat jotzen da. Euskal Herri osoko 81 talde arituko da lehiaketan, zeina Estatuko handiena den: irailetik hona, 1.200 euskal ikasle. 2009tik aurrera, Innobasquek sustatzen du nazioarteko izaera duen hezkuntza-programa hori. Aurtengoan, gainera, partaidetza-markak hautsiko dira; horixe da, beste batzuen artean, egoitza gisa Gasteizko Europa jauregia hautatzeko arrazoia.

FIRST LEGO League lehiaketaren xedea STEAM Hezkuntza (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) sustatzea da, horretarako gaikako erronkak baliatuz, zeinen bitartez gazteak ikerkuntzara, arazoak ebazte lanetara eta zientziara erakarri. Aurten, Hydro Dynamics, erronkaren bitartez, helburua lantaldeetako kideek uraren giza-zikloa ikas dezaten lortzea da: non eta nola aurkitu ura, nola zuzen garraiatu eta erabili.

Partaideek hiru lan-arloren bitartez ebatziko dute erronka. Batetik, proiektu zientifikoa, non lantaldeek euren sormena baliatuko duten proposatutako gaiarekin zerikusia duen arazo erreal bat ebazteko. Bestalde, robot-jolasa, non, LEGO MINDSTORMS teknologia baliatuz, robotak egin eta programatuko dituzten, jolas-taula batean zenbait misio gainditzeko, modu autonomoan.

Proiektu zientifikoa garatzen eta robot-jolasa egiten duten bitartean, Lantaldeek FLL baloreak (inklusioa, aurkikuntza, lankidetza, errespetua, lan-taldea) bereganatuko dituzte. Horiek dira FIRST LEGO League programaren gakoa, antzeko beste batzuetatik bereizten dutenak.

Azpimarratzeakoa da baita ekimenean boluntariotzak duen garrantzia. 150 pertsona baino gehiago inplikatu dira bertan, epaile, arbitro eta prestatzaile gisa, besteak beste.

Ekimena Europa jauregian egingo da, eta zientzia. teknologia eta berrikuntzaren festa izango da, horretarako, Opengune eremu bat izango da, hots, jende orori zuzenduriko erakusketa eta lantegi gune bat.

“Balioa eman nahi diogu Innobasquek Gasteiz hiri moderno, erakargarri, ekintzaile eta hezitzailea izan dadin egin duen apustua. Europa jauregian bokazio zientifiko eta berritzaileak sustatzeko Euskadiko ekimen handiena egite hutsa errekonozimendua da gure lanari, eta baita gure biltzar jauregiaren aukera aniztasuna erakusteko parada ere; hiri adimentsuen buruan egoteko konpromisoa dugu”, adierazi du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

Innobasquek sustatzen du FIRST LEGO League Euskadi, erakunde hauen laguntzarekin: Euskaltel Konekta Fundazioa, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila, MONDRAGON Korporazioa, Bilboko Portuko Agintaritza, Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia, Iberdrola, Bizkaiko Foru Aldundia eta Azti-Tecnalia.

Informazio gehiago: FIRST LEGO League Euskadi

 

Share

Ia 400 pertsonak hartuko dute parte Olentzero eta Mari Domingiren desfilean

Udaletxean hartuko dituzte umeak, goizeko 10etatik 15etara.

 

Abenduaren 24an, igandeaz, Olentzero eta Mari Domingi etorriko dira gure hirira, ume guztien artean opariak banatzera. Egunaren goiz partean, Olentzero eta Mari Domingi k aurrez aurre hartuko dituzte umeak, gero ohiko desfilea eta udaletxetiko agurra egiteko.

Zenbait galtzagorri lagun dituztelarik, Olentzerok eta Mari Domingik aurrez aurre hartuko dituzte haurrak udaletxean, iazko ordutegi zabaldu berean: 10:00etatik 15:00etara.

Folklore Akademiako trikitixa, alboka eta txalapartaren musikak alaituko du ekitaldia une oro. Orobat, bidezko merkataritzako piruletak banatuko dira.

Gero, poz eta bozkarioa barra-barra banatzen duten pertsonaiok atseden hartuko dute 18:00ak arte. ordu horretan hasiko da ohiko desfilea, Iparralde gizarte-etxean, eta ibilbide hau egingo du: Legutiano atea, Frantzia kalea, bake kalea, Olagibel kalea, eta Espainia plazaraino.

Mari Domingi Lehenengo karrozan joango da, haurrek inguratuta. Bigarren karrozan izango da Olentzero.

Desfilean parte-hartzaile eta elementu eszeniko gehiago sartu dira, bai eta Olentzero eta mari Domingirekin zerikusia duten osagai gehiago ere.  Erraldoien konpartsak ere hartuko du parte, baserritarrek zein buruhandiek lagunduta, bai eta Gargantuak, eta 10 galtzagorriren taldea, zeinak Olentzero eta Mari Domingiri lagunduko baitiete Gasteizko ume guztientzako opariak eramaten. Guztira 375 pertsonak hartuko du parte desfilean.

Azken urteotako dinamikari jarraituz, eta segurtasun-arrazoiak tarteko, gozokiak desfilearen bukaeran olentzeroren karrozaren ostean doan ibilgailu klasiko batetik (atoia duen traktorea) botako dira.

19:00ak aldera, Olentzerok, Mari Domingik eta galtzagorri eta ume segizioak agurra egingo dute, udaletxeko balkoi nagusitik, eta gasteiztar guztiekin batera abestuko dute.

 

Share