Prentsa Oharren banner

Gasteizek bat egingo du ikuskizunen “Platea” estatu-programarekin

Horrez gain, Tokiko Gobernu Batzarrak Euskararen Etxean kultur jardueren programazioa egiteko kontratazio-dosierra onetsi du

Estíbaliz Canto zinegotziak gidatzen duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi du gaur Gasteizek bat egitea Arte eszenikoen ikuskizunak toki erakundeen guneetan eskaintzeko estatuko “Platea” programarekin.

Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalak (INAEM) Platea programa diseinatu eta jarri du abian –Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioarekin batera–, arte eszenikoen ikuskizunak toki erakundeen guneetan eskaintzeko estatuko programa, zeinaren xedea den udalerriek arte eszenikoen konpainien programazio bateratua egitea, alde bien arriskuak murriztuaz beren kultura-programazioak berrindartu eta aberasteko.

Udalari egoki iruditu zaio programa horri atxikitzea, hartara aberasteko berez ere oparoa duen arte eszenikoen programazioa Plateak proposatuko duen ekarpen ekonomikoari esker, eta asmo horrekin antzerki, dantza eta familientzako ikuskizunen programazio-proiektu bat aurkeztuko du urtarrilaren amaieran.

Euskararen Etxea

Horrez gain, Tokiko Gobernu Batzarrak Oihaneder Euskararen Etxean kultur jardueren programazioa egiteko kontratazio-dosierra onetsi du, 210.000 euroan, eta urtebeteko eperako.

Share