Prentsa Oharren banner

Udalak egoiliarrek bakarrik erabiltzekoak diren TAO eremuak mugatu ditu, marra berde-gorriz

Neurriak aparkaleku-eremuak identifikatzen laguntzeko xedea du: aldizkatzeko lekuak, urdinez; maiz aldizkatzekoak, laranjaz; egoiliarrentzako eta aldizkatzeko lekuak, berdez, eta bakarrik egoiliarrentzakoak, berde-gorriz

 

Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak egoiliarrek bakarrik erabiltzekoak diren TAO aparkaleku-eremuak mugatzeari ekin dio, marra berde-gorriz. Neurri horren xedea da eremu horiek identifikatzen laguntzea, oraingo sistema (marra berdea + seinaleztapen bertikala) nahasgarria gertatzen baitzen erabiltzaileentzat, bai egoiliarrek bai kanpokoek —ordu-txartela jarrita— aparkatzeko baliatu ditzaketen lekuak zirela uste izaten baitzuten.

Ordenantza aplikazio mugikorraren bidez ordaintzeko aukera sartzeko aldatu behar zela baliatuz, leku horiek seinaleztatzeko modua ere aldatu zen, eta marra berde-gorriz bereiziko dira aurrerantzean.

Neurri horrek munta gutxiko kaleei edo tarteei eragiten die oro har, baita Hirigune Historikoari ere, oso-osorik erreserbatuta baitago egoiliarrentzat.

Kale hauetan jarriko da seinaleztapen berria: La Paloma (Prudencio Maria Berastegi eta Esperantza kaleetako zatiak), Salvador Garcia del Diestro, Mantelitarrak, Beethoven, Diego Martinez de Alaba, Manuel Iradier kalearen azken zatia (Duende pasabidearen ondoan) eta Vicente Goikoetxea. Hirigune Historikoan Kanpokale Berria eta Aska kalea baino ez dira margotuko, beste kaleetan seinaleztapen bertikala jarriko baita.

TAO aparkaleku motak koloreen arabera:

Urdina: tarifa arrunta.

Berdea: egoiliarrak eta aldizkatzekoak.

Gorria eta berdea:  egoiliarrak bakarrik.

Laranja: maiz aldizkatzekoak.

Informazio gehiago: Lurrazaleko aparkaldi mugatuko zerbitzua (TAO) arautzen duen ordenantza 

Share