Prentsa Oharren banner

2017ko Gazte Klik-klak lehiaketan lanak jasotzeko epea bihar irekiko da

Irabazleek eta hautatuek  lanak ikusgai izango dituzte Montehemoso Kulturunean erakustaldi batean hurrengo abenduan

Gazte Klik-Klak gazteentzako argazki digitalen eta bideoen lehiaketan lanak jasotzeko epea bihar irekiko da. 14 eta 25 urte bitartekoentzako lehiaketan beraien lanak aurkezteko aukera dute urriaren 16ra arte. Lanak argazki sortetan, bideo formatuan eta gif animatuetan aurkez daitezke.

Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuak antolatuta, hau izango da bere bederatzigarren edizioa. “Aurten aurkitu eta agerian utzi nahi ditugu gure Gasteizko gazteek dituzten nortasunak “Nortasunak, gaztaro, adierazpen, izaera eta jarrera” lelopean. Jakin nahi dugu nola egiten diote aurre bizi garen garaiari, eta horretarako gazteen jarreren adierazpena bilatzen dugu”, adierazi du Gazteria zinegotziak, Iñaki Prusillak.

Argazkilaritza edo bideo sorkuntzen bitartez nola azaltzen diren eta nola nabarmentzen diren jakin nahi dute Gazterian: itxuraren bitartez edo jarreraren bitartez definitzen duten beraien burua, mugimendu edo kolektibo baten partaide diren, nola aldarrikatzen duten beraien izaera, ideiak, bizitza, komunitate baten partaidea diren.

Irabazleek eta hautatuek lanak ikusgai izango dituzte Montehemoso Kulturunean erakustaldi batean hurrengo abenduan. Katalogo bat ere egingo da ikusgai egongo diren lanekin.

Montehermoso Kulturunean lanen artean lau parte hartzailek aipamen berezi bat jasoko dute. Horrek 300,00 euroko bono trukagarria  ekarriko die (argazki, bideo edo kultura materiala lortzeko) eta parte hartzeko aukera ere izango dute taldeko beste erakustaldi batean, tutoretzapekoa eta aurrez aurretik komisariatua, Amarika aretoan hurrengo urteko martxotik aurrera: Tetrapack 2018.

Gazte Klik-Klak 2017 eta Tetrapack 2018ko edizioak Nerea Lekuona artista gasteiztarrak komisariatuko ditu, ZAS Kultur elkartearen izenean. Aurten berrikuntza bat izango da lehiaketan: komisario elkartua. Lan hori 2011ko Tetrapackeko egile batek,  Jon Gorospek, egingo du. Komisarioarekin batera lepoz lepo lan egitea izango da bere betekizuna,  bere lan ibilbide luzeari beste arlo bat gehituz.

Lehiaketaren oinarrietan agertzen diren formatuaren adibideen arabera, lanak eman daitezke bai gazteklikklak@gmail.com posta elektronikoan, bai CD batean Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan, Plaza Berriaren arkupeetan.

Gehiago jakiteko lehiaketaren oinarriak kontsultatu : www.vitoria-gasteiz.org/gazteria

Zalantzak argitzeko: gaztekliklkak@gmail.com

 

 

Share