Prentsa Oharren banner

Anne Igartiburuk, Arturo Vallsek eta Michael Robinsonek eskuratu dituzte Joan Ramon Mainat Sariak; Pepe Navarrok Constantino Romero Saria jasoko du 2017ko FesTVal jaialdian

 

 

 

 

 

 

‘La casa de papel’, ‘OT, el reencuentro’, David Broncano eta ‘El caso Asunta’ izan dira Kritika Sarien irabazleak.

Telebista jaialdiaren bederatzigarren edizioa dela eta, Gasteiz ikus-entzunezkoen hiriburu bihurtuko da irailaren 4tik 10era bitartean. Gaur goizean  aurkeztu dituzte 2017ko edizioko berrikuntza nagusiak Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak eta FesTVal jaialdiaren zuzendari Joseba Fiestrasek. “FesTVal, besteak beste, plataforma bikaina da hiria turismo-helmuga gisa aurkezteko. Edizioetan zehar, kate guztiek telebista estreinaldia handien agertokia bihurtu dute Gasteiz. Aurten ere ziur gaude herritarrek harrera ezin hobea egingo diotela Telebista Jaialdiari, tapiz laranja girotuz eta estreinaldietako leku guztiak betez” nabarmendu du Nerea Melgosak.

Duela bederatzi urte, FesTVal jaialdiak, Mainat familiarekin adostua, JOAN RAMON MAINAT izena jarri zien edizio bakoitzean profesionalak omentzeko ematen diren sariei. Sari ospetsu hauei izena ematen dien kazetari kataluniar hori 2001ean hil zen, eta  Gestmusic enpresako sorkuntza zuzendari eta ekoizle eragilea izateaz gain,  hainbat programa – Operación Triunfo’ edo ‘Crónicas marcianas’– mitikoren alma mater ere izan zen.

Aurtengo edizioan, estatuan oso ezagunak diren komunikazio arloko hiru profesional saritu dituzte: Anne Igartiburu, Arturo Valls eta Michael Robinson.

Anne Igartiburu Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Dramatiko arloan matrikulatu zen kameraren aurrean jarduten ikasteko. Arrasate Telebistan (Arrasateko telebistan) egin zituen lehen lanak, eta bertan aritu zen 1993an ETBk kontratatu zuen arte. Ondoren Tele 5era pasa zen eta bertan “Una pareja feliz” lehiaketa aurkeztu zuen arrakasta handiz. Gerora  TVEko “Corazón de Verano”  programara pasa zen. Denboraldiko programa izanik ere, urteko sasoi guztietara egokitu zuten formatua eta, oraindik ere, 20 urte pasa ondoren, ematen jarraitzen dute. Beste zenbait programa ere aurkeztu zituen ente publikoan: ‘Mira quien baila’, ‘Maridos y mujeres’ eta ‘+Gente’.

Arturo Vallsek Valentziako telebistan hasi zuen ibilbide profesionala. Hortik ‘Caiga quien caiga’ programa mitikora egin zuen salto eta hainbat urtez izan zen programa horretako kazetari, betaurreko betaurreko beltzak jantzita. 2011tik hona ‘¡Ahora caigo!’ lehiaketa aurkezten du Antena 3 katean, eta  beste zenbait programa ere aurkeztu ditu katea horretan bertan: ‘Me resbala’, ‘ Splah! Famosos al agua’, ‘Los viernes al show’ edo ‘Ninja Warrior’, besteak beste. Aktore ere aritu da hainbat serietan: Camera café’, ‘Siete vidas’, ‘Buen Agente’ edo ‘Gominolas’. Haurrentzako filmak bikoizten ere nabarmendu da eta aurten film bat zuzendu du lehen aldiz, “Los del tunel” filma hain zuzen ere.

Michael Robinson Leicesterren (Erresuma Batua) jaio zen 1958an eta Osasuna izeneko hiri bat bila iritsi zen Espainiara. Futbolari hau Iruñeko futbol taldean aritu zen jolasteari utzi eta telebistaren mundua ezagutu arte. Lehenik kirol esataria izen zen TVEn,  eta handik gutxira Canal + kateako “El día después” programako aurkezte izatera pasa zen. Bertan, “Lo que el ojo no ve” atalean, futbolaren eta harmailen atzean zegoena erakusten zuen. “Informe Robinson” programan kiroleko istorio erromantikoak kontatzeko baliatzen du kazetaritza azken hamar urteetan. Movistar +-en “Caos F.C” programan ere parte hartu du.

2017ko FesTVal jaialdiaren amaiera galan Constantino Romero Saria ere banatuko da. Sari hau “El Tiempo es Oro” programaren aurkezte ospetsuaren omenaldia da, Espainiako telebistaren munduan itzal handia utzi zuen bikoizketako aktore mitikoa eta antzezlearen omenaldi. Telebistarekin lotutako pertsonak saritzen dira, lan ibilbidean pertsona horien ahotsak garrantzitsuak izan badira. Oraingoan, Pepe Navarro kazetari ospetsuak eskuratuko du saria. Pepe Navarrok Espainian telebista egiteko modua aldatu zuela esan ohi da. Kazetari kordobarrak irratia utzi eta TVEko “La Tarde” programan hasi zen, eta katea horretako Telediarioa ere aurkeztu zuen. Ondoren EEBBetara joan zen, Univisionera. ‘Esta noche cruzamos el Mississippi’ saiora iritsi aurretik “·El día por delante’, ‘Vivir, vivir… ¡qué bonito!’, ‘Estamos todos locos’ zein ‘El gran juego de la oca’ saioak aurkeztu zituen.  Esta noche cruzamos el Missisipi”  programak moldeak eta audientziak hautsi zituen Espainiako lehen “late night” izan zen. Bere Curriculumeko beste zenbait programa: ‘La sonrisa del pelícano’, ‘Vía Navarro’, ‘Gran Hermano’ eta  ‘Ruffus y Navarro Unplugged’. Azken batean, garai bat markatu zuen profesional aitzindaria dugu, egun ere, ikus-entzunezkoen arloan lan egiteko moduan eragiten duena, goiz, arratsalde, gau eta goizalde askotan askok lagun izan duten ahots baten jabea.

Kritika sariak azken denboraldian, 2016ko irailetik 2017ko ekainera, egindako programa eta profesional onenei banatzen zaizkie eta FesTVal jaialdiko IX. Kritika Sarien epaimahaiak – Rosa Belmonte (ABC eta  Vocento taldeko lurraldeetakoak), Francisco Andrés Gallardo (Joly taldea), Cipriano Torres (Prensa Ibérica taldea), Martín Gálvez (Vertele.com), Héctor Alabadí eta David Carro (Formulatv.com), Antonio Sempere (Joly taldea, Prensa Ibérica taldea), Susana Alosete (Chicadelatele.com), Alberto Rey (blogs/elmundo/asesinoenserie), Rosario García (El País), Eduardo Fernández y Raúl Piña (El Mundo eta elmundo.es), Víctor M. Amela (La Vanguardia) , Marián García (Vanitatis), Mariola Cubells (Cadena Ser), David Saiz (Ecoteuve.es), María José Andrés (Supertele, Teleprograma), Ricky García (Yotele.es), Borja Terán (Lainformación.com), Yolanda Veiga (EL Correo) eta  Bluper y Exclusiva Digitaleko ordezkariak –  honako KRITIKA SARIAK ematea erabaki du:

Fikziorik onena: ‘La casa de papel’

Vancouver Mediak sortutako fikziozko serie hau lapurreta bat ardatz duen lehen Espainiako seriea da (Antena ·3). Úrsula Corberó, Itziar Ituño, Álvaro Morte, Paco Tous, Pedro Alonso, Alba Flores, Miguel Herrán, Jaime Lorente, Esther Acebo, Enrique Arce, María Pedraza, Darko Peric, Fran Morcillo eta  Kiti Mánver dira Alex Pinak sortutako lan honen protagonistak.

Entretenimendu saiorik onena: ‘OT. el reencuentro’

“Operación Triunfo’ programaren lehen ediziotik hamabost urte igaro zirelarik, Televisión Españolak programa hori omendu zuen ‘OT. El reencuentro’ programarekin. Gestmusicek egindako hiru dokumental izan ziren, eta protagonistak berriro elkartu ziren, ikusleak lekuko. Amaiera gisa, protagonista horiek kontzertu handia eskaini zuten Bartzelonako Palau Sant Jordin.

Urteko aurkikuntza: ‘Lo que la verdad esconde: El caso Asunta’.

Antena 3 eta Bambu Producciones konpainiaren serie dokumentala.  Telebistako genero berri honetan hiria hunkitu zuen krimen baten errealitatea azaltzen da, protagonisten ikuspuntutik, ikusleak bere ondorioak atera ditzan. Ramón Campos eta Elías León Siminiani izan dira, hurrenez hurren,  hiru ataletan banatutako serie dokumental honen produktore eragilea eta zuzendaria.

Urteko  dibertigarriena: David Broncano.

Urteak daramatza irribarrea eragiten, baina 2017a izan du urterik onena. Paramount Comedy a #0, Cuatro, La Sexta eta  Canal+ kateetan aritu da, besteak beste. Kritikariek David Broncano jo dute denboraldiko dibertigarrientzat, “Late Motiv” programako kolaboratzaile gisa  eta “Loco Mundo” bere programa egindako lanarengatik. Probokatzailea, adimentsua, originala eta burutsua; komikoak saria eskertuko du Gasteizen.

FesTVal jaialdiaren amaiera galan banatuko dira 2017ko FesTValeko Joan Ramón Mainat Sariak, Constantino Romero Saria eta Kritika Sariak. Ekitaldia irailaren 9an egingo da, 20:00etatik aurrera, Gasteizko Principal antzokian, eta Luis Larroderak zuzenduko eta aurkeztuko du, berriz ere.

Aurten honako gonbidatuak izango ditugu, besteak beste,  FesTVal jaialdian irailaren 4tik 10era bitartean: Javier Gutiérrez, Ana Belén, Amaia Salamanca, Imanol Arias, Ana Pastor, Karlos Argiñano, Andreu Buanafuente, Jon Sistiaga, Elettra Lamborghini, Patricia Conde, Manuela Velasco, Pau Donés, Anna Castillo, Alfonso Bassave, José Sacristán, Aitor Luna, Michelle Jenner, Alicia Borrachero, Alex García, Marta Hazas, Aitana Sánchez Gijón, Javier Coronas, Joaquín Reyes, Sara Escudero, Manuel Burque, Quique Peinado, Raquel Sánchez Silva, Juanma López Iturriaga, Iñaki Urrutia, Javier Sierra, Paula Vázquez, Maldini, Josep María Mainat, Verónica Sánchez, Patxi Alonso, Ramón García, Juncal Rivero, Daniel Grao, Andrea Duro, Tristán Ulloa, Albert Castillón eta Silvia Abascal.

Share