Prentsa Oharren banner

“Ponle Freno” lasterketa laugarren urtez Gasteizen, FesTValaren eskutik, trafiko-istripuak prebenitzeko

 

Irailaren 10ean, igandea, Ponle Freno lasterketaren laugarren edizioa izango da Gasteizen. Atresmediaren ekimen hau FESTVALaren jardueren baitan antolatzen da, eta trafiko-istripuak prebenitzea du xede, herritarrak bideetako segurtasunaren garrantziaz kontzientziatuta.

Peio López de Munain lehen alkateordeak zuzendu du jarduera honen aurkezpena, eta berarekin izan dira “Centro de Estudios Ponle Freno Axa” zentroko kudeatzaile Iñaki Lerga, Atresmedia Eventos-eko zuzendari Pablo López-Barajas, Martín Fiz atleta, eta DYAren bozeramaile Andrés Picón jauna. Elkarte honek jasoko du proba honetako izen-emateekin lortutako dirua, “Seguridad vial para todos” programa burutzeko.

Proiektu honen xedea herritarrak oro har, eta gazteak bereziki, Bide Hezkuntzak istripuen prebentzioan duen garrantziaz kontzientziatzea, eta istripuen ondorioen inguruan sentsibilizatzea da.

Peio Lopez de Munaiek adierazi duenez, “Telebista Jaialdia ez da telebista-ekoizpenera eta telebista-izarretara hurbiltzeko ekimen hutsa. Osagarri solidario eta hezigarri garrantzitsuak era baditu,  horiek nabarmendu egin behar ditugu”.

Ponle Freno lasterketaren irteera eta helmuga Espainia plazan izango dira. Irailaren 10eko 10:30ean hasita, hiri barruko zirkuitua egingo du, bi aukerarekin, 5 edo 10 kilometro.

Martin Fiz atleta gasteiztarrak ere parte hartuko du, eta dortsalen banaketan lagunduko. Dortsalak Running Fiz denda banatuko dira- Gaztelako atea, 45-, irailaren 9an, larunbata, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Lasterketan oroitzapen berezia egingo zaio Roberto Ruiz herri atleta arabarrari, zein duela gutxi hil baitzen bizikletan zihoala.

Share