Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  22 abendua 2017 14:07

 

 

 

 

 

 

  • 81 taldek hartuko du parte FIRST LEGO League Euskadi lehiaketan, Europa jauregian

Europa jauregiak hartuko du, otsailaren 10ean, FIRST LEGO League Euskadi, lehiaketaren bederatzigarren edizioa. Ekimen hori 6 eta 16 urte bitarteko ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologiko, izaera sortzailea eta berrikuntza sustatzeko handienentzat jotzen da. Euskal Herri osoko 81 talde arituko da lehiaketan, zeina Estatuko handiena den: irailetik hona, 1.200 euskal ikasle. 2009tik aurrera, Innobasquek sustatzen du nazioarteko izaera duen hezkuntza-programa hori. Aurtengoan, gainera, partaidetza-markak hautsiko dira; horixe da, beste batzuen artean, egoitza gisa Gasteizko Europa jauregia hautatzeko arrazoia.

FIRST LEGO League lehiaketaren xedea STEAM Hezkuntza (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) sustatzea da, horretarako gaikako erronkak baliatuz, zeinen bitartez gazteak ikerkuntzara, arazoak ebazte lanetara eta zientziara erakarri. Aurten, Hydro Dynamics, erronkaren bitartez, helburua lantaldeetako kideek uraren giza-zikloa ikas dezaten lortzea da: non eta nola aurkitu ura, nola zuzen garraiatu eta erabili.

Partaideek hiru lan-arloren bitartez ebatziko dute erronka. Batetik, proiektu zientifikoa, non lantaldeek euren sormena baliatuko duten proposatutako gaiarekin zerikusia duen arazo erreal bat ebazteko. Bestalde, robot-jolasa, non, LEGO MINDSTORMS teknologia baliatuz, robotak egin eta programatuko dituzten, jolas-taula batean zenbait misio gainditzeko, modu autonomoan.

Proiektu zientifikoa garatzen eta robot-jolasa egiten duten bitartean, Lantaldeek FLL baloreak (inklusioa, aurkikuntza, lankidetza, errespetua, lan-taldea) bereganatuko dituzte. Horiek dira FIRST LEGO League programaren gakoa, antzeko beste batzuetatik bereizten dutenak.

Azpimarratzeakoa da baita ekimenean boluntariotzak duen garrantzia. 150 pertsona baino gehiago inplikatu dira bertan, epaile, arbitro eta prestatzaile gisa, besteak beste.

Ekimena Europa jauregian egingo da, eta zientzia. teknologia eta berrikuntzaren festa izango da, horretarako, Opengune eremu bat izango da, hots, jende orori zuzenduriko erakusketa eta lantegi gune bat.

“Balioa eman nahi diogu Innobasquek Gasteiz hiri moderno, erakargarri, ekintzaile eta hezitzailea izan dadin egin duen apustua. Europa jauregian bokazio zientifiko eta berritzaileak sustatzeko Euskadiko ekimen handiena egite hutsa errekonozimendua da gure lanari, eta baita gure biltzar jauregiaren aukera aniztasuna erakusteko parada ere; hiri adimentsuen buruan egoteko konpromisoa dugu”, adierazi du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

Innobasquek sustatzen du FIRST LEGO League Euskadi, erakunde hauen laguntzarekin: Euskaltel Konekta Fundazioa, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila, MONDRAGON Korporazioa, Bilboko Portuko Agintaritza, Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia, Iberdrola, Bizkaiko Foru Aldundia eta Azti-Tecnalia.

Informazio gehiago: FIRST LEGO League Euskadi

 

Share