Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2020-09-11)

Prentsaurrekoa. Magialdia 2020 programa aurkeztea

Parte hartzaileak. José Ángel Suárez, Magialdiako zuzendaria; eta Jose Oscoz, antolatzailea

Eguna. Ostirala, irailak 11

Ordua. 10:30

Tokia. Teatro Principal Antzokia

————————————

Gorka Urtaran alkatearen prentsaurrekoa

Gobernu-batzordearen ondoren, Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Udalaren gaur egungo gaiak hizpide izango ditu.

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Ostirala, irailak 11

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

——————————————-

Urrezko aldizkariaren 5. zenbakia ‘José Luis Isasi y el espíritu de la ciudad’ aurkeztea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Ostirala, irailak 11

Ordua. 12:30

Tokia. San Migel elizako balkoia

 

Share

Nerea Lekonaren ‘Desataduras’ erakusketa aurkeztu du Montehermosok

Azaroaren 15era arte egongo da ikusgai kulturuneko lehen solairuko aretoan

 

Nerea Lekuonaren ‘Desataduras’ erakusketa aurkeztu dute Montehermoso kulturunean, eta bihartik, irailak 11, azaroaren 15era arte ikusgai izango da kulturuneko lehen solairuko aretoan. Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Canto eta Nerea Lekuona egilea bera izan dira prentsaurrekoan.

 “Montehermoso kulturuneak 2019ko deialdian aukeratutako 4 proiektu artistikoetako bat da Desataduras; aurten erakutsiko den azkena. Trantsizioaren kontakizun zolia da, egungo praktika estetikotik kontatua, eta garai hartako imajinarioaz hausnarketa egitera gonbidatzen gaitu, baita Francok Eguberrietako mezu ezagun hartan esan zuenaz, “lotuta eta ondo lotuta” geratu zenaz” azaldu du Cantok

Nerea Lekuonaren lana ingurunera egokitzeko, eta intuizioa eta zolitasuna lantzeko ariketa izaten da beti. Bere proposamenetan gurutzatu egiten dira irudiak, idazketa, ekintza, bitartekaritza eta egungo egoeraren analisia.

Alderdi grafiko eta bisualetatik abiatuta, bere proiektu artistikoan gero eta gehiago dira instalazio, esku-hartze eta formatu zabalduak, eta bertan, gure munduari buruzko ikuspegi kritiko batekin elkartzen ditu bere adierazpen-baliabide guztiak.

Horrenbestez, bere lanak gaitasun tekniko ugari dakar berekin, non formatuen hibridazioak, hausnarketa politikoek, sentsibilizazio sozialak, abileziak eta ironiek arau eta ereduetatik aldentzera bultzatzen baitute.

Ibilbidea

Andoaingo Zine eta Bideo Eskolan irudi arloko goi mailako teknikaria titulua lortu ondoren, diseinu, zinema eta bideoaren arloan prestatzen jarraitu zuen, eta lantegiak eta ikastaroak egin zituen hainbat artistarekin: Esther Ferrer, Isidoro Valcárcel Medina, Daniel Canogar, Miguel Trillo eta Luis de la Alas, besteak beste.

Amarika Proiektuan (2008-2011) parte hartu zuen, Arabako  Foru Aldundiaren erakusketa-espazioen kudeaketa alternatiboko esperientzian.

2018an, Artiumek kudeatutako “Itineracciones” deialdian, aukeratua izan zen berak egindako “Bajo el agua” lana. Bertan, Uribarri Ganboako urtegiko uraren azpian desagertutako herrien memoria lantzen du.

Beste euskal artista batzuekin batera “APEIRON” Euskal bideo-artearen erakustaldian parte hartu zuen, Uruguaiko Montevideoko II. Festival Cervantino jaialdian.

Madrilen, Artbanchel 2018 jaialdian parte hartu zuen, In June we trust lanarekin.

2016an, Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoko “Praxis” programara gonbidatu zuten. Urte horretan bertan, Centro de Holografía y Artes Dados Negros zentroko “Procesos” erakusketan parte hartu zuen.

Hainbat sari eta beka lortu ditu, eta horien artean azpimarratzekoak dira Montehermoso kulturuneko “Plusmarca Euskadi” (2014), eta Bitamine Faktoriaren EAS-RIO beka. Azken honen bitartez, Rio de Janeiroko Capacete artisten egoitzara bidaiatu zuen 2018an.

Horretaz gain,  Bilboko Guggenheim museoko hainbat hezkuntza-programatan irakasle aritzen da 2018az geroztik.

Gaur egun, Gasteizko arte garaikideari eskainitako Zas Kultur Espazio independentearen edukiak eta programak kudeatzen laguntzen du, baita Euskadiko eta Nafarroako artista hasi berrien “Inmersiones” urteko kongresuan ere.

 

 

 

Share

Hasi da euskara ikastaroetan matrikulatzeko kanpaina

 

Udalak, Aldundiak eta Euskaltegiek batera lan egin dute hiritarren euskalduntzea sustatzeko ikasturte berezi honetan 

Aurten ere indarrak batu dituzte Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta lurraldeko euskaltegiek, helduen euskalduntzea sustatzeko. Gaur goizean aurkeztu dute Merezi du! Matrikulazio kanpaina Euskara zinegotzi Iñaki Gurtubaik, Aldundiko Euskara zuzendari Lexuri Ugartek eta euskategien ordezkariek Hasi da ikastaro eta programetarako matrikulazio-epea. COVID19aren izurrietaren ondorioz, hainbat dira aurtengo berezitasunak. “Gehienbat, osasun prebentzioarekin zerikusia dutenak: distantziak, maskaren erabilera eta jarduerak modu telematikoz egiteko aukera (hala behar bada)”, azaldu du Iñaki Gurtubai euskara zinegotziak.

Gasteizko Udalak, bi lerrotan planteatu du bere laguntza. Gizarte etxeetako ikastaroak, alde batetik, eta diru laguntzak, bestetik.

Ikastaroei dagokionez, 61 talde eskeintzen ditu Euskara zerbitzuak, 931 ikasposturekin eta horrela banatuta:

Gurasoentzako ikastaroak: 43 talde eskaintzen dira guztira, A1 hastapen-mailaren eta C1 mailaren arteko maila guztiak, hiriko gizarte-etxe guztietan, kiroldegi batzuetan eta ikastetxe batean. Ikastaro hauen helburua da, euskara ikasteaz gain, familia-esparruan hizkuntza praktikatzea, seme-alabek eskolan ikasten dutena indartzeko.

55 urtetik gorakoentzako ikastaroak: lau urteko programa da, oinarrizko erabiltzaileari dagokion A2 maila lortzeko. Guztira 13 talde eskaintzen dira. Aurten, lehenengo aldiz, horietako hiru adinekoentzako zentro soziokulturaletan (san Kristobalen, Lakua-Arriagan eta Sansomendikoan, hain zuzen).

Atzerriko nazionalitatea duten pertsonentzako ikastaroak: hastapeneko hiru talde eskaintzen dira, atzerriko pertsonei hizkuntza-harrera egiteko eta euskarara lehen hurbilpena izateko, hau da, oinarrizko euskara ikasteko eta gizartea ere ezagutzeko.

Merkataritza edo ostalaritzako langileentzako ikastaroak: bi talde. Bata, hastapenekoa (A1); eta bestea, berriz, B1.2 mailakoa, B edo D ereduetan ikasi eta DBHko titulua dutenak zuzenean matrikulatu ahal izango dira ikastaro horretan.

Informazio guztia www.vitoria-gasteiz.eus/euskara webgunean topatu daiteke. Esteka honetan.

 

Diru laguntzen kasu, hau da eskaintza:

  1. Herritarrek euskara ikasteko dirulaguntza: uztailaren 31n bukatu zen 2019-2020 ikasturtean euskara ikasi dutenentzako dirulaguntza deialdia, eta ikasturte honetarako 237 herritarrek dirulaguntza eskatu dute; 237 horietatik 57 guraso dira, eta beste bi, berriz, begiraleak.
  1. Hainbat esparrutan euskara sustatzeko dirulaguntza deialdia indarrean dago, eta irailaren 15ean bukatuko da epea eskaerak aurkezteko. Dirulaguntza deialdi honek hainbat lerro ditu: (1) euskaltegiek antolatutako jarduerei laguntzekoa; (2) guraso-elkarteek euskara sustatzeko antolatutako jarduerei laguntzekoa; (3) aisialdian edo kirolean euskararen erabilera sustatzeko; (4) tokiko hedabideei laguntzekoa; (5) elkarteek Euskararen Astean barruan jarduerak antolatzekoa; (6) aisialdi- eta kirol-begiraleak prestatzeko eskolei laguntzekoa.
  1. Hurrengo astean ALHAOn argitaratuko da Udako Euskal Unibertsitatean ikasi dutenentzako dirulaguntza-deialdia.

Aldundiaren laguntzak

Gasteizko udalarekin batera, lurraldean euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko esfortzuan laguntza lerroa argitaratu du Arabako Foru Aldundiak. Euskara eskoletan trinkotasun irizpidez jokatu nahi du, trinkotasunak gaitasunaren antzekotasuna handia duela sumatuz. Hori dela eta, laguntza deialdia argitaratu du trinkotasunaren arabera banatuta:

 

Aurrez aurre ikastaroetan:

  • 248-400 orduko moduluak: 75 euro.
  • 401-600 orduko moduluak: 120 euro.
  • 601 ordu baino gehiagoko moduluak: 240 euro.

 

Autoikaskuntzako ikastaroetan:

  • 190 ordu edo hori baino gehiagoko autoikaskuntza moduluak: 75 euro.

“Urte berezia da eta izaten ari da 2020 hau, COVID19a dela eta. Euskara ikasteko ikastaroei ere eragin die martxotik aurrera izandako ikastaroetan, baina garbi asko erakutsi dute Arabako euskaltegiek pandemiak sortutako egoera larriari aurre egiteko gai izan direla. Baliabideak eskainiz bide berriak jorratu dira aurrera egiteko”, esan du Lexuri Ugartek.

Batez beste 5.000 dira euskarazko ikastaroetan matrikulatuak direnak. Baina gehiago izan daitezke, askoz gehiago! Izan ere, badakigu, 35 eta 44 urte bitartean euskaraz ulertzen dutenak (%52,96) gehiago direla Araban elebakarrak baino (%47,04). Adin tartea oso emankorra da, bai lanean, bai seme-alaben etxeko hazkuntzan ere, kalean sozializazio bideak irekiz hizkuntzaren bidez.

Guztira, Aldundiak 85.000 euro bideratuko ditu laguntza hauetara.

 

Share

Omenaldia Alberto Schommerri, haren heriotzaren bosgarren urtemugan

 

Alberto Schommer argazkilari gasteiztarrari eginiko omenaldi batean izan da gur goizean Gasteizko Udaleko Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Canto, haren heriotzaren bosgarren urteurrena bete den honetan.

Florida parkean izan da ekitaldia, zeinean lore-sorta bat paratu baita artista gasteiztarrari eskainitako xafla duen pagoaren aurrean.

Argazkilariaren senideek antolatu dute omenaldia, eta bertan izan da haren iloba, Nicolás Casla. Ekitaldian Estíbaliz Cantok esan duenez, “hiri honek zorra dauka Alberto Schommerrrekin, eta kitatu egin nahi dugu, argazkilaria bera eta hark egindako lana gogoratuko duen argazkilaritza-zentro baten bidez”.

 

Share