Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2020-09-09)

Prentsaurrekoa. 2020ko Atalak Sarea aurkeztea

Parte hartzaileak. Dantzaz taldeko zuzendari nagusi Fernando Saenz de Ugarte; Laida Aldaz, koreografoa eta Udal Antzoki Sareko arduradun Marta Monfort

Eguna. Asteazkena, irailak 9

Ordua. 11:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

Share

Atxilotua furgoneta bat lapurtzeagatik, gidabaimenik gabe zirkulatzeagatik eta hainbat ibilgailu nahasita egon ziren istripua eragitegatik

Udaltzaingoak 22 urteko gazte bat atxilotu zuen igandean Eharin furgonetan bat lapurtzeagatik eta aparkatuta zeuden beste ibilgailu batzuetan furgonetarekin kalteak eragiteagatik. Gainera, gidabaimenik gabe, eta alkoholaren eta drogen eraginpean zirkulatu zuen, eta atxilotu zuten unean manipulatzen ari zen motozikletan kalteak eragin zituen.

Goizaldean, 03:30ean, gertatu zen guztia. Ordu hartan, Agirrelandan patruila bat Asestadero kalera joateko eskatu zuten, zirkulazio-istripua gertatu zelako. Udaltzainek inguruko onibar bateko sarrerako atea botata lapurtutako eta gero aparkatuta zeuden ibilgailu batzuen aurka talka egin zuen furgoneta bat topatu zuten han.

Lapurretaren eta istripuaren arduraduna ez zegoen han, baina bai furgoneta barruan geratu zitzaion zapatiletako bat eta geroxeago inguruko kale batean identifikatzeko baliagarria izan zen. Izan ere, motozikleta bat manipulatzen ari zen bitartean beste patruila batek topatu zuen, eta motozikleta hartan ere kalteak eragin zituela jabetu ziren udaltzainak. Udaltzainek egiaztatu zutenez, oinetako bakarra jantzita zuen gazteak ez zuen gidabaimenik. Gainera, positibo eman zuen alkoholean, kalamuan eta kokainan eta, horrenbestez, indarra erabiliz lapurreta egitearen  delituaz gain, bideko segurtasunaren aurkako beste delitu batzuk ere egotzi zizkioten.

Sutea ezpondan

Suhiltzaileek atzo Armentian lan egin behar izan zuten ezponda bateko sutea itzaltzeko. Izan ere, haizea zela eta, sua bizkor ari zen basora gerturatzen. Errefortzuak eskatu behar izan zizkieten Arabako suhiltzaileei eta, hala, bizkor kontrolatu ahal izan zuten sua. Hala ere, sastraken 3 hektarea ingurutan izan zuen suak eragina.

Share

Saharako errefuxiatu-kanpamentuetako erizain eskolako zuzendariarekin bildu da Jon Armentia

Gasteizek 1998tik laguntzen dio zentro horri, eta aurten 60.000 € bideratuko ditu bertara.

Garapenerako lankidetzako zinegotzi Jon Armentiak Saharako errefuxiatu-kanpamentuetako erizain eskolako zuzendari Musa Isa hartu du gaur goizean udalean. Udalak 1998tik laguntzen dio zentroari, eta bertan egiten duen lanaz aritu dira biak.

“Oso zeregin garrantzitsua du. Erizainek berebiziko zeregina dute errefuxiatuen lehen mailako arretan, oso mediku gutxi baita bertan. Gehienak Espainiara edo beste lurralde batzuetara joan direnez, baliabide materialak eta giza baliabideak oso eskasak dira” azaldu du Armentiak.

Eskolak erizaintza-ikasketak ematen ditu, eta emagin, pediatria-laguntzaile eta estomatologia adarretako espezializazioa. Dozenaka pertsona prestatzen ditu urtero, kanpamenduetan bizi diren milaka errefuxiatuei zerbitzu eman diezaieten. Iaz 95 pertsona aritu ziren, eta ireki zenetik, 300 pertsonatik gora prestatu dira eta 1.214 profesionaletik gora birziklatu.

Hasiera batean, udalaren laguntzak irakaskuntza hobetzea eta, batez ere, ikasgaietako eskuliburuak prestatzea izan zuen ardatz. 2005etik, berriz, laguntzak eskolaren funtzionamendurako izan dira bereziki: instalazioak hobetu eta onik zaintzea, langileei ordaintzea, bertako ikasleen elikadura- eta higiene-gastuak ordaintzea…

Aurten udalak 60.000 euro bideratuko ditu errefuxiatu-kanpamentuetako erizain eskolara. 2019an baino 15.000 euro gehiago dira, izan ere covid-19a dela eta eskolak amaitu ondoren, eskolak bere baitan hartu ditu berrogeialdian dauden pertsonak, eta udalak bere gain hartu du horien elikadura-gastua.

Share

Udalak, familiak eta auzo komunitateak bilatzen ditu etxeetan konposta egiteko

 

Gasteizko udalak abian jarri du etxe konpostaje programa bat, 300 etxebizitza eta bestelako hondakin ekoizle baino gehiagotara iristeko asmoz

 

Gasteizko Udalak abian jarri du etxeko eta auzoko konpostajerako programa, jatorrizko bereizketa handitzeko eta biohondakinen prebentzioa hobetzeko helburuarekin. Programa honekin, etxe-konpostajearen bidez hondakin organikoen autokudeaketa sustatzea eta erraztea zein auzo-konpostaje jarduera erakusle batzuk garatzea lortu nahi da.

Gasteizko Udaleko Ingurumen Plangintza eta Kudeaketako zinegotzi César Fernández de Landak eta hondakinak kudeatzeko unitateko teknikari Diego Malok programa honen xehetasunak aurkeztu dituzte, “Konpostatzea, atsegin dut!” lemapean hainbat jarduera garatuko dituena hurrengo lau urteetan.

Prentsaurreko honen bidez, irailean egingo den kaptazio kanpainari ekin zaio, interesa duten bizilagun guztiek izena eman dezaten. Informazioa hiriko ahalik eta familia gehienei helarazteko, kanpaina honetan hainbat ekintza egingo dira: hirian kartelak jartzea, prentsan eta irratian iragarkiak jartzea, gutunak bidaltzea eta kaleko ekintzak.

Kaptazio kanpaina bukatu ondoren, formakuntza saioak egingo dira eta materialak banatuko dira urrian zehar, interesa duten familiak lehenbailehen konpostatzen has daitezen. Nolanahi ere, izena emateko bideak zabalik egonen dira urte osoan, formakuntza saioak eta materialak etengabe banatuz.

Programa honek hiriburuan kokatuta dauden 365 etxebizitzei eta bestelako hondakin ekoizleei parte hartzeko aukera ematen die, etxe-konpostajearen eta auzo-konpostajearen bidez. Horretarako udaletik, izena ematen duten bizilagunei, konpostajean hasteko behar diren baliabide guztiak eskainiko dizkie.

Etxe-konpostajea

Etxebizitza familiabakar batean bizi diren eta lorategia duten pertsonentzat da egokia etxe-konpostajea. Etxe-konpostajearen ezaugarri nagusia da eskala txikian egiten dela, etxe bakoitzeko baratze eta lorategietan jartzen diren banakako konpostagailuak erabiliz, sortutako hondakin organikoak kudeatzeko etxetik ateratzeko beharrik gabe, eta, gainera, konposta modu erraz eta garbian lortzen da.

Izena ematen duten bizilagunei, Gasteizko udaletik formakuntza eta etengabeko aholkularitza eskeiniko zaizkie, baita behar diren materialak ere: 300 litrotako konpostagailu bat, 10 litrotako edukiontzi marroi bat, aireztatzaile bat eta konpostajerako gidaliburu bat.

Auzo-konpostajea

Auzo konpostajea pisu batean bizi eta konpostagailua jartzeko lurrik ez duten pertsonentzat da egokia. Kasu honetan, udalak, jarduera erakusle bezala, konposta egiteko 5 gune jarriko ditu eremu publikoan, behar diren material guztiekin.

Interesa duten familiek izena eman besterik ez dute eta formakuntza eta etengabeko aholkularitza eskainiko zaizkie baita behar diren materialak ere: 10 litrotako edukiontzi marroi bat eta konpostajerako gidaliburu bat. Ondoren hurbilen duten konposta gunea zein den jakinaraziko zaie. Udalak egingo ditu auzo konpostaje gune hauek behar dituzten mantentze lanak.

Hondakin organikoa murriztea eta prebenitzea

EAEko hondakin poltsaren arabera, etxeko hondakinen %40 inguru materia organiko konpostagarria da, beraz, prebentzio-bide hau hautatzen duten bizilagunek heren bat hondakin gutxiago sortuko dute.

Ekoizteari utz dakizkiokeen materialak hauek dira: fruta hondarrak, barazki hondarrak, elikagai gordin eta kozinatuen hondakinak (haragia eta arraina barne), esnekiak, pasta, arroza, fruitu lehorren azalak, loreak eta landareak, kafe-hondarrak eta infusioak, materia organikoz zikindutako paperezko ezpain-zapiak, arrautza-oskolak, krustazeo-maskorrak, etab.

Kalitateko ongarri bat sortzea

Konpostatzeak, zabortegietan buka daitezkeen hondakinak gutxitzeaz gain, konposta ere sortzen du, kalitate handiko ongarri naturala, gure udalerriko lurzoruetara materia organikoa ekartzen duena eta, beraz, emankortasuna hobetzen duena. Konpostak onura ugari ditu lurzoruentzat: lurzoruaren egitura hobetzen du, ureztatzeko beharra murrizten du, landareak hazteko beharrezko elikagaiak ematen ditu eta ongarri kimikoen beharra murrizten du.

Interesa baduzu eta programan izena eman nahi baduzu, bidali mezu bat gasteiz.konposta@gmail.com helbidera edo deitu 629577509 telefono zenbakira.

 

 

Share