Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2020-09-10)

Alberto Shommerren familiaren lore eskaintza, hura hil zeneko 5. urteurrenean

Parte hartzaileak. Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Canto; eta Alberto Schommerren sendiak

Eguna. Osteguna, irailak 10

Ordua. 10:00

Tokia.. Florida parkea. Alberto Schommerren izena daraman arbolaren inguruan (Ignacio Aldecoa eskulturaren ondoan)

————————————

Prentsaurrekoa. Vitoria-Gasteizko euskaltegien matrikulazio kanpaina aurkeztea

Parte hartzaileak. Euskera zinegotzi Iñaki Gurtubai; Euskara foru zuzendari Lexuri Ugarte; eta euskaltegietako ordezkariak

Eguna. Osteguna, irailak 10

Ordua. 11:00

Tokia. Oihaneder Euskararen Etxea

——————————–

Prentsaurrekoa. ‘Desataduras’ erakusketa aurkeztea

Parte hartzaileak. Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Canto; eta Nerea Lekuona, erakusketako egilea

Eguna. Osteguna, irailak 10

Ordua. 11:30

Tokia. Montehermoso Kulturunea

Share

(Audioarekin eguneratuta) Ahalegin handia egingo du TUVISAk astelehenetik aurrera,  2., 4., 5. eta 6. lineetan hamar minutuan behingo maiztasuna berreskuratzeko

AMAIA BARREDO ZINEGOTZIAREN ADIERAZPENAK

Maiztasunak hobetuko ditu TUVISAk, datorren astelehenean, horrela kalitatezko zerbitzua ematen jarraitzeko egiten ari den esfortzuan beste pauso bat emanez.  Hainbat linea izango dira lanegunetan 10 minutuan behingo maiztasuna berreskuratuko dutenak. Zehazki, 2., 4., 5. eta 6. lineak. Gaur egun erabiltzaile gehien izan ohi dituzten ibilbideak dira. Horrela, hilaren 14tik aurrera, Covid-19aren pandemiaren aurretik martxan zeudenen % 85 izango dira astegunetako zerbitzuak. Asteburuetan eskaintzen diren zerbitzuak ere optimizatuko ditu Udalaren garraio-enpresak. Hain zuzen ere, 20 minutuan behingo maiztasuna berreskuratuko dute linea gehienek. Maiztasun eta egutegi guztiak www.vitoria-gasteiz.org/tuvisa web orrian kontsultatu daitezke.

Udalaren garraio-konpainiak dituen lehen datuen arabera, ikasturtea hastearen ondoriozko bidaiari-kopuruaren igoera aurreko urteetakoa baino dezente txikiagoa izan da. Erabileren beherakada handiak bere horretan jarraitzen du, bada, erdira edo eroria baita.

TUVISAk gogorarazi du garraio publikoa segurua dela eta autobusek segurtasun berme guztiak betetzen dituztela. Adibidez, egunean bitan egiten dira desinfekzio lanak autobus guztietan.

“Garraio publikoaren zerbitzua eta hiriko autobusen sarea ahalik eta modu onenean mantentzeko borondatea dugu, pandemiak eragindako egoera gorabehera. Eutsi egingo diogu Gasteizko Udalak ibilgailu pribatuaren lekuan garraio publikoa sustatzearen alde egindako apustuari. Oso handia izango da ahalegin ekonomikoa, erabiltzaile beherakada dela eta sozietatearen diru-sarrerak beste urtetakoen erdia izango baitira”, azaldu du Mugikortasun eta Espazio Publikoko zinegotzi eta TUVISAko presidente Amaia Barredok.

 

Share

Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren… eta Euskara, Kultura … Batzordeak (15-09-2020)

Webgunean eskuragarri daude Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritza eta Turismoaren eta Sozietate Publikoen Batzordeak irailaren  15ean (asteartea), 9.00etan, egingo duen ohiko bilkuraren gai-zerrenda eta  Euskara, Kultura, Hezkuntza, Kirol eta Osasun Batzordeak, 12.00etan, egingo duen aparteko eta premiazko bilkura gai-zerrenda

 

Share

Sorkuntza koreografikoa bultzatuko du Gasteizko Udalak, Atalak 2020ren bitartez

‘Site Specific Ciudad en Creación’ aurkeztuko du Laida Aldazek hilaren 16an, Felix Petite antzokian

 

Sorkuntza koreografikoa bultzatzen jarraituko du Gasteizko Udalak, Sorkuntza Koreografikoaren Mugaz Gaindiko ‘Atalak’ Sarearen barruan. Eta Udalaren Antzoki Sarearen bitartez egingo du, baita Jose Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioaren bitartez ere.

“Sareko lan-egitura bat egituratzen du Atalak-ek, sortze-prozesuak eta koreografia-karreraren hasieran dauden artisten koreografia-proposamenak garatzen laguntzen duelarik. Hortik, parte hartzeko dugun interesa”, nabarmendu du Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok.

Bi asteko iraupena duten esperimentazio-laborategiak eskaintzen dizkie sareak Akitania-Euskadi-Nafarroa Euro-eskualdeko koreografoei, baita ekoizpen-egonaldiak ere, ekoizpen horiek batera eta bestera eramateko aukerarekin.

Denis Santacana, Laida Aldaz eta Eneko Gil dira aurten koreografo gonbidatuak. Ekoizpen-egonaldiari dagokionez, Carmen Larraz nafarrak gidatuko du Atalak 2020.

Dantzaz da mugaz gaindiko sare horren buru, eta honako hauek biltzen ditu sareak:  Gasteizko Antzoki Sarea, CCN Malandain Ballet Biarritz, Baluarte Fundazioa, Tabacalera eta Gipuzkoako Dantzagunea, eta laguntzaileen sare gero eta zabalagoa, hala nola Gasteizko Udal Kontserbatorioa, Dantzerti, Baiona-Biarrizko Kontserbatorioa, SGAE fundazioa, La Fundición eta Azala.

‘Site Specific Ciudad de Creación’

Atalak ekimenaren barruan, ‘Site Specific Ciudad en Creación’ aurkeztuko du Laida Aldaz koreografoak hilaren 16an, aste hauetan Felix Petite antzokian garatzen ari den laborategia. Leku horretan bertan izango da, arratsaldeko zortzietan.

Ingurunearen behaketan oinarritzen da proposamena, sorkuntza-jarduerarako inspirazio gisa. Hiriaren konposizio espaziala aintzat hartzen du Aldazek non, nola eta zer sortu nahi duen erabakitzeko, eta material koreografikoaren errealitatea espazio eta leku desberdinekin trukatzen, proposamen koreografikoak ohiko espazio eszenikotik kanporatuz.

Laida Aldaz (Etxarri Aranaz, 1980) Nafarroako Dantza Eskola Ofizialean graduatu zen, 2000an, eta PARTSen (Brusela) jarraitzen du prestakuntza. Hainbat artista eta konpainiarekin lan egin du, hala nola David Zambrano, Julyen Hamilton, Ali & Hedi Thabet, Mat Voorter, Irma Firma, Enclave Dance Company, Cacao Bleu, Zoo Dance company eta beste. Hainbat diziplinatako artistekin jarri du harremanetan bere ibilbide profesionala, eta hainbat lan sortu ditu, sariak eta dirulaguntzak jaso dituzten eta mundu osoan barrena erakutsi diren lanak —Japonia, Estatu Batuak, Belgika, Espainia, Portugal, Alemania, Erresuma Batua…—. Gaur egun, bere pieza propioak sortzeaz gain, Zinetika zinema eta dantza jaialdiko zuzendaria da, eta —Carmen Larraz eta Marta Coronadorekin batera— La Faktoria zentro koreografikoa zuzentzen du, Nafarroan.

Share

Ibilgailuei pasabidea eragozten galtzadatik oinez zioen bitartean poliziaren kontra egiteagatik atxilotua

Udaltzaingoak 20 urteko emakume bat atxilotu du gaur agintaritza-agenteei ustez desobedientzia, erresistentzia eta eraso egitearekin lotutako delitua egiteagatik.

03:00ak baino minutu batzuk lehenago, patruila batek Askatasun kaletik musukorik gabe oinez pasatzen ikusi zuen. Salatu eta agenteek emandako musukoa jartzeari uko egin ostean, gazteak oinez jarraitu zuen, galtzada inbaditu eta ibilgailua pasatzea eragotzi zuen; bera arriskuan jartzeaz gain, zirkulazioa ere arriskuan jarri zuen.

Arana eta Herrandarren kaleen elkargunean, udaltzaingoa kendu zedin saiatzen ari zela, horietako baten aurka egin zuen. Hori dela eta, ibilgetu, atxilotu eta Agirrelandako bulegoetara eraman zuten.

Fardo-makina batek su hartu du

Suhiltzaileek Apodaka udalerriko lursail batean su hartu zuen fardo-makina bat itzali zuten atzo. PSISZko langileak iritsi zirenean, jabeak makina errepidera atera zuen. Horrela, suhiltzaileek hura itzaltzeari ekin zioten eta sugarrak ez ziren zelaira zabaldu.

 

Share