Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2020-09-15)

Prentsaurrekoa. Gazteria Zerbitzuko aisia eta sorkuntza jarduerak aurkeztea

Parte hartzaileak. Gazteria zinegotzi Miren Fernandez de Landa; Gazteria Zerbitzuko buru Oskar Fernandez; Idoia Ruiz, Gauekoak; eta Irantzu Lekue, Artgia

Eguna. Asteartea, irailak 15

Ordua. 11:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————————————

2020/2021 denboraldiko Endesa Nesken Ligarako RPK Araski taldearen plantilla aurkeztea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Asteartea, irailak 15

Ordua. 19:30

Tokia. Mendizorrotza kiroldegia

Share

AMVISAren hodi baten haustura, Arkautin

AMVISAk jakinarazi du hodi bat hautsi dela Arkautiko sarean, Ertzaintzaren Akademiatik gertu, udal enpresarekin zerikusirik ez duten obra batzuen ondorioz.

Makina batek hautsi du hodia, eta urik gabe utzi du horrek akademia eta Zurbano, Argandoña, Ilarratza, Jungitu, Lubiano, Uribarri Arratzua, Matauku eta Zerio herriak, baita Estibalizko urbanizazioa ere.

Ordu biak eta erdirako edo hornikuntza bere onera itzularaztea espero da.

Share

Sorginenea-Tu Casa Feministak lehen urtea bete du

Laster urtebete beteko da 2019ko irailaren 21ean Sorgineneak bere ateak zabaldu zituenetik. Emakumeen Etxea, gure inguruko beste udalerri askotan bezalaxe,Gasteizko mugimendu feministaren aldarrikapen historikoa izan da; baita gure hiriko emakume, bollera eta trans askok desiatutako proiektua ere. Azken boladan, ekonomia, osasun eta gizarte mailan bizitzen ari garen garai gogorrak gora-behera; Sorginenea proiektuarentzat ilusioz beteriko urtea ere izan da, elkarrekin eta emakume, bollera eta trans guztiontzat irekita dagoen etxea eraikitzen ari baikara.

Urte honetan zehar biltzeko eta elkar ezagutzeko aukera asko izan ditugu; eta hala, dagoeneko 200 bazkidetik gora ari gara prozesu feminista eta parte-hartzaileak abian jartzen, konplizitatez jositako zubiak eraikitzen.

Proiektu hau Sorginenea elkarteari esker garatzen ari da, Gasteizko Udala eta 10 urte bete berri dituen Ahalduntze Eskola Feministarekin elkarlanean. Horregatik, Sorginenea- Tu Casa Feministak Gasteizko emakume, bollera eta trans guztiak gonbidatu nahi ditu irailaren 21ean lehen urteurrenaren ospakizunean parte hartzera:

18:00etatik 19:00etara etxearen inagurazioa gogora ekartzeko argazki erakusketa eta bideo proiekzioa ikusteko aukera izango da. Ondoren, 19:00etatik aurrera, Eskoriatza-Eskibel plazan ongietorri ekitaldia hasiko da. Gero, 2019an inagurazioan ere izan zen ziren Nigeriako Gospel Ahotsak abesbatzak egingo du emanaldia. Azkenik, MICEren kontzertuaz gozatuko dugu.

Ospakizun osoan zehar higiene eta segurtasun arau guztiak bermatuko dira eta 19:00etako ekitaldira etorri ahal izateko, doako sarrera eskuratu beharko da www.entradium.com webgunean. Bestela, ohiko bideetan izan eman dezakezu:

info@sorginenea.org helbidera e-posta idatzi; telefonoz deitu 945 20 14 60 edo 626 45

83 71 zenbakietara; edo aurrez aurre Sorginenean bertan.

Share

Bikotekideari eraso egiteagatik atxilotua

Atzo, goizaldean, udaltzainek 37 urteko gizonezko bat atxilotu zuten genero-indarkeriaren delituaren ustezko egile gisa.

Judimendi auzoko etxebizitza batean gertatu zen guztia, 05:00ak inguruan, bikote baten arteko eztabaida baten ondoren. Emakumeak lesioak zituen aurpegian eta, ondorioz, bertaratutako patruilak gizonezkoa atxilotu zuen. Atzo bertan jarri zuten epailearen esku.

Desobedientzia eta erresistentzia

Udaltzainek ostiral arratsaldean 32 urteko gizonezkoa atxilotu zuten, autoritate-agenteen aurako erresistentzia eta desobedientzia-delituen ustezko egilea izateagatik.

14:00ak aldera patruila bat bertara zedin eskatu zuten; izan ere, itxuraz, gizonezko baten eta emakumezko baten artean eztabaida gogorra gertatzen ari zen Jacinto Benavente kaleko etxebizitza batean.

Esku-hartzean, gizonezkoak behin eta berriro udaltzainei erantzuteari eta identifikatu ahal izateko datuak emateari uko egin zion, eta haien aurka eraso ere egin zuen. Hori zela eta, atxilotu egin zuten. Guardiako Epaitegian zegozkien eginbideak egin ondoren, aske utzi zuten.

Sutea etxebizitza batean

Suhiltzaileek Foru kaleko etxebizitza batean sutea itzali zuten atzo. Ezbeharra 11:30 inguruan gertatu zen eta pertsona bat zauritu zen bertan. Aurpegian eta besoan zituen erredurak zirela eta, eta kea arnasteagatik, osasun-zentro batera eraman zuten. FCCren zisterna-kamioi batek sua itzaltzeko lanetan lagundu zuen hasieran, PSISZeko langileak iritsi arte mahuka batekin ura botaz.

 

 

 

 

Share

Gasteizko mugarrien ohiko bisita

 

 

 

 

 

 

Gorka Urtaran audioa

 

Uda agurtzeko Olarizuko zelaietan milaka gasteiztar bildu ohi dituen erromeria aurten ez bada ere, Udalbatzarrak mugarrien ohiko bisitari eutsi dio.
Aurten, hainbat prebentzio egin ditu, salbuespen-egoeran segurtasuna bermatzeko. Gorka Urtaran alkatea, Nieves Quintana ACOVIko presidentea eta talde politiko guztietako ordezkariak izan dira bertan.
Bisitaren hasiera Miñao Nagusian izan da, 66 mugarritako ibilbide batean, Gamarrara iritsi arte.

Share

Udal Batzorde Informatiboak jarraitzeko komunikabideentzako informazioa

Covid-19 pandemia dela eta, honen bidez aditzera ematen zaie komunikabideei Udal Batzorde Informatiboen jarraipena honela egingo dela:

  • Aste honetan (irailak 15-18) komunikabideek Zoom bidez jarraitu ahal izango dituzte batzordeak honako estekan: https://bit.ly/33pPJnv
  • Irailaren 22tik aurrera kazetariek udaletxeko prentsa aretotik jarraitu ahal izango dituzte. Ordu berean prentsaurreko bat izan ezkero osoko bilkuren aretora joan beharko dute (publikoarentzat dagoen gunean) batzordeak ikusi eta entzun ahal izateko.
  • Egoera bere onera itzuli bitartean, udal osoko bilkurak Goiuri jauregian edo Europa jauregian egingo dira eta horien berri emango da aldez aurretik.
Share