Prentsa Oharren banner

Irailaren 15ean estreinatuko d du Atariak ‘Hegaztiak beren ingurunean’ erakusketa


Izadiko bi argazkilariren zazpi urteko lanaren emaitza dira erakusketa osatzen duten 39 argazkiak. Salburun elkar ezagutu zutelarik, zaletasuna eta eskarmentua konpartitzen dute benetako grinaz.

Erakusketaren xedea Iberiar penintsulan bizi diren hegaztien aniztasun eta aberastasuna ezagutaraztea da;hala ere, argazkitan jasotako espezietako asko gure udalerrian bertan aurkitu daitezke.

Manuel Villena eta Gonzalo Santamaría argazkigintza-zaleek egin dituzte basa-hegazti hauen argazkiak. Irudien kalitatearen isla da jasotako hegaztien edertasuna, eta baita egileek animalia mota horrekiko dioten grina ere. Gurean harrapari, ur- eta baso-hegazti eta beste espezie eta talde ugari dauzkagu.

Kolore biziengatik hautatutako 39 argazki benetan ederrek osatzen dute erakusketa, zazpi urteko lan baten emaitza. “Zenbait urtetako lana da; tarte horretan osatu dugun tarte benetan luza bateko alerik onenak hautatu ditugu”, diote egileek. “Behin batean argazki guztien artean onenak hautatzea eta erakusketa bat osatzea bururatu zitzaigun, hegaztien mundua gustatzen zaien ororen gozamenerako”.

Argazki guztiak hegaztien habitat naturaletan eginak daude, argazkitan aritzeko ezkutalekuetatik. “Argazki hauen atzean egoneko ordu asko daude, hotz handia, beroa…”, azaldu dute argazkilariek.

Erakusketa Ataria Interpretazio Zentroan izango da ikusgai irailaren 15etik urriaren 18ra bitartean. Hilabete horretan jarduera osagarriak ere izango dira,  esaterako bisita gidatuak jende ororentzat, Atariko langile teknikoen eskutik.

Share

Astelehenetik aurrera, hilak 14, eskatu ahalko da abonamendu irekiak erosteko aurretiazko hitzordua

Osasun-egoera dela eta, hitzordua eskatu beharko da Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdirako abonamendu irekiak erosteko. Hitzordua izan ondoren, leihatilan eta telefonoz erosi ahalko da. Kasu honetan, leihatiletako langileek hitzorduko egun eta orduan deituko dute adierazi den telefonora.

Hitzordua irailaren 14tik 25era bitartean eskatu ahalko da –irailaren 19an eta 20an izan ezik–, telefonoz (945 16 16 telefonora deituta 18 9:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara), edo udalaren webgunean.

Abonamendu irekiak saltzeko ordutegi berezia hauxe izango da:

  • Irailaren 23an (asteazkena): 10:00etatik 20:30era.
  • Irailaren 24an (osteguna): 10:00etatik 13:00etara eta 18:30etik 20:30era.
  • Irailaren 25ean (ostirala): 18:30etik 20:30era.
Share