Prentsa Oharren banner

Iraunkortasun Energetikoaren Batzordea izango du Gasteizek

Aste honetan sinatu du Gorka Urtaran Gasteizko alkateak Iraunkortasun Energetikoaren Sailen arteko Koordinazio Batzordea eratzeko dekretua. Organo hori arduratuko da energia kontsumitzen duten eta energiaren arloan kudeatzeko eta gastatzeko gaitasuna duten udal sailen arteko koordinazioaz —Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren Saila, Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Saila, Ogasun Saila eta Udal Administrazioaren eta Eraldaketa Digitalaren Saila—.

Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko 4/2019 Legean finkatu ziren arlo horretako arau orokorrak, administrazio publikoei nahiz sektore pribatuari dagokienez, energia aurrezteko eta efizientzia energetikoa lortzeko neurriak bultzatzeko, baita energia berriztagarriak sustatu eta ezartzeko ere. Besteak beste, legean jasota dago erakunde bakoitzak iraunkortasun energetikorako batzorde bat izan beharko duela.

Batzordearen eginkizunen artean, hauek nabarmendu behar dira: eraikinen, ibilgailuen eta argiteria publikoko instalazioen inbentarioa egitea; energia-kontsumo osoaren oinarrizko erreferentzia-mailak finkatzea, eta Udalaren Jarduera Energetikoaren Plan Orokorra lantzea.

Share

Udal Batzorde Informatiboak zoom bidez

Covid-19 pandemia dela eta, honen bidez aditzera ematen zaie komunikabideei Udal Batzorde Informatiboen jarraipena datorren astean (irailak 22-25) Zoom bidez jarraitu ahal izango dituzte batzordeak honako estekan: https://bit.ly/33pPJnv

Share

Prentsa deialdiak (2020-09-21)

Prentsaurrekoa. ‘Mientras llueva’ antzezlana aurkeztea

Parte hartzaileak. Zuriñe Benavente, zuzendaritza eta antzezpena eta Ignacio Monterrubio, soinu sorkuntza eta antzezpena

Eguna. Astelehena, irailak 21

Ordua. 11:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

Share

Prentsa-deialdiak (2020-09-19)

Europako Mugikortasunaren Astea

Parte hartzaileak. Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Amaia Barredo

Eguna. Larunbata, irailak 19

Ordua. 11:30

Tokia. San Antonio kalea

Share

Asteburuko aurreikuspenak

Larunbata, irailak 19

  • Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Amaia Barredok parte hartuko du Mugikortasunaren Asteko ekitaldietan, 11:30ean, San Antonio kalean.
  • Alkateorde Ana Oregi, eta Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Canto Arabako Domina emateko ekitaldian izango dira 11:45ean, Artium museoan.

Astelehena, irailak 21

  • Alkate Gorka Urtaran, eta Bizikidetza eta Aniztasun zinegotzi Miren Fernandez de Landa pandemiaren biktimei egingo dieten omenaldian izango dira 12:00etan, Magdalena kaleko Sekuoiaren parkean.
  • Berdintasun zinegotzi Miren Fernandez de Landak, eta Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok parte hartuko dute Sorginenea-Emakumeen Etxearen lehen urteurreneko ekitaldian 19:00etan, Jimmy Jazz aretoan; aldez aurretik, 18:00etan, Sorgineneak ateak irekiko ditu eta urteurreneko argazkiak eta bideoa ikusi ahal izango dira.
Share

Omenaldia Frankismoaren biktimei

Alkate Gorka Urtaranek parte hartu du Arabako Batzar Nagusiek eta Foru Aldundiak frankismoaren biktimei eskaini dieten omenaldian. Bertan, Araban frankismoaren diktadurak errepresaliatu zituen pertsonak goretsi ditu.

Lore eskaintzan Gorka Urtaranek eta ahaldun nagusi Ramiro Gonzalezek lore bana jarri dute Probintzia plazako frankismoaren biktimen monolitoan.

Share

Atxilotua bikotekideari eta esku hartu zuten udaltzainetako bati eraso egiteagatik

Udaltzaingoak gauerdian 35 urteko gizonezko bat atxilotu du genero-indarkeriako, desobedientziako eta autoritate-agenteen aurkako erresistentzia larriko delituen ustezko egilea izateagatik. Gainera, eraso haien ondorioz, udaltzainetako bati lesioak eragin dizkio.

Gizonezkoak Koroatzearen auzoko atari batean sortutako eztabaidan ustez bikotekideari eraso egin dio. Atxilotzeko unean, erresistentzia handia agertu du eta, borroka horretan, udaltzain bat besoan zauritu du.

Biktima ospitale batera eraman dute lesioak azter ziezazkien. Gauza bera gertatu da zauritutako poliziarekin. Atxilotua gaur geratuko da epailearen esku.

Udaltzainen aurkako atentatua

Udaltzainek atzo 46 urteko gizonezkoa atxilotu zuten autoritate-agenteen aurkako atentatuaren ustezko delitua egiteagatik.

Guztia 18:30 inguruan gertatu zen, Andagoia plazan. Itxuraz, gizonezkoak hainbat pertsonari mehatxu egin zien eta jokabide oldarkorra izan zuen. Udaltzainak hura identifikatzen saiatu zirenean, haietako bat iraindu, mehatxatu eta eraso egiten saiatu zen; ondorioz, atxilotu egin zuten.

Borroka eta bi zauritu

Udaltzainek, bestalde, 31 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo beste gizon bati lesioak eragiteagatik. Itxuraz, ustez patinete elektrikoa lapurtu izanagatik eztabaida izan zuen beste gizonezkoarekin.

Biak liskarrean hasi eta elkarri eraso egin zien: atxilotuak besteari lesioak eragin zizkion eta Txagorritxu ospitalera eraman behar izan zuten. Arreta jaso ostean, Agirrelandara joan zen ikertu gisa.

Basoko suteak

Azken orduotan, suhiltzaileek basoko bi sute itzali behar izan dituzte. Lehenengoa atzo gertatu zen, N-240 errepidean, furgoneta batek su hartu ostean. Sutearen bukaerari eraso egin ostean, Bizkaiko suhiltzaileekin batera egin zuten lan zonaldea freskatzeko.

Bigarren esku-hartzea bart gaueko gauerdian izan da Aramaion, A-3620 errepidearen ertzean. Bertan, sua bizkor zabaldu da mendian haizea zela eta. Arabako eta Gipuzkoako suhiltzaileekin batera itzali dute sua eta PSISZeko langileak goizeko 04:00ak baino geroxeago itzuli dira parkera.

Share

Datozen hilabeteetan, Udalak industrialdeetako mugikortasun plana zehaztuko du bertako enpresa eta agenteekin

Datozen hilabetetan, udalak udalerriko industrialdeetako mugikortasun plana zehaztuko du industrialdeetako enpresa, industria eta agenteekin, iraunkortasunean oinarrituta hainbat alderdi hobetzeko: joan-etorriak, sarbideak eta aparkalekuen kudeaketa, besteak beste, enpresek berek eta industrialdeetara egunero joaten diren langileek adierazitako beste zenbait erronka eta beharren artetik.

“Lantoki handi hauei lotutako mugikortasuna iraunkortasun irizpideen bitartez optimizatzea da xede; izan ere, langileen % 87 Gasteizen bizi da, eta gehienek ibilgailu pribatuz egiten dituzte joan-etorriak bere lantokietara. Kontuan hartuta ia 250.000 biztanleko udalerri batean 30.000 pertsona baino gehiagok egiten dutela industrialdeetan lan, lan-mugikortasun horrek pisu handia du hiriko mugikortasun orokorrean. Adierazten dizkiguten beharrei eta eskakizunei erantzun nahi diegu, eta trantsizio ekologikoaren erronkek, klima-aldaketaren kontrako borrokak edo Garapen Jasangarriaren Helburuek markatutako hiri-estrategia partekatuen barruan egin nahi dugu” azaldu du Gorka Urtaran alkateak.

Ildo horretatik, “industria azken eraldaketa sozial eta ekonomikoaren babesgunea izan zen. Industria-sarea Gasteizko eraldaketaren eragilera izan zen 60ko hamarkadan eta, zalantzarik gabe, zeregin garrantzitsua izaten jarraitu behar du, hiriak egungo eredu ekonomiko eta sozialean ondo kokatuta egoteko behar duen bultzadan. Gasteizek enpresen eskutik joan nahi du eta horrela joan behar du, kasu honetan, mugikortasun iraunkorraren erronkei elkarlanean konponbideak emateko” ekarri du gogora.

Gasteizek izaera industrial nabarmena izaten jarraitzen du. 1.500 Ha-ko industria-lurra du, trinkoa eta egoitza-eremuetatik hurbil gehiena, eta zortzi industrialdetan banatuta: Jundizko enpresa parkea, Ehari-Gobeu, Arriaga, Armentia, Gamarra – Betoñu, Betoñu – Larragana, Oreitiasolo – Ansoleta – Jauregilanda,  Arabako Teknologia Parkea.

Jundizko Enpresa Parkea da, alde handiarekin, industria eremu zabalena; guztizko azalera produktiboaren % 43a du eta, horretaz gain, Jundizen dago enpresa berriak jartzeko lurzoru-erreserba handiena, eraiki gabeko orubeen % 59 bertan baitago.

Udalerriko industrialde handienek –Ehari-Gobeu, Jundizko Enpresa Parkea, Arriaga, Gamarra, Betoñu eta Oreitiasolo– izaera industrial edo misto handia izaten jarraitzen dute; Armentiak formatu handiko merkataritza-jarduerak ditu espezialitate, eta Arabako Teknologia Parkea eduki teknologiko handiko sektore erdiproduktiboa izateagatik nabarmentzen da, parke teknologiko izaerarekin bat.

Hauek izan dira industrialdeetako mugikortasun plangintzaren aurrekariak: Arabako Teknologia Parkeko Mugikortasun Iraunkor eta Segururako Plana (2008), Gasteizko Industrialdeetako Mugikortasun Plana (2011) EHUren Arabako Campuseko Mugikortasunaren Azterketa (2013) eta Jundizko Industrialdeko  Mugikortasun Iraunkorrerako Plana (2016).

Gasteizko merkataritza lokala dinamizatzeko hitzarmena berritu du Ekonomia Sustapenak Gasteiz Onekin

Gasteiz On elkartearekin lankidetza-hitzarmena sinatzea onetsi du gaur Tokiko Gobernu Batzarrak, Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismo zinegotzi Maider Etxebarriak proposatuta, 2020an hiriko merkataritza dinamizatzeko jarduera-kanpaina diseinatu eta gauzatzeko. Ekimen hori dela medio, 225.720 euro emango dizkio Gasteizko Udalak, merkataritza lokala sustatu eta ostalaritza-sektoreari laguntzeko jarduerak biltzen dituen programa gauzatzeko.

Gasteiz Onek antolatu eta Udalak diruz laguntzen dituen ekintzen artean, nabarmentzekoak dira ON Dendak – Establezimendu seguruak edo #ganasdequevuelvas kanpainak, zeinek gertuko merkataritza lokala ikusaraztea baitute helburu, baita 2020ko udazkeneko eta neguko kanpainak ere.

“Garai zail hauetan sektoreari laguntzeko hainbat ildo garatzeko baliatzen ari garen tresnetako bat da hitzarmen hau. Merkataritza lokalaren ardatz diren eragileekiko lankidetza funtsezkoa da ekonomia dinamizatzeko eta hurbileko establezimenduak ikusarazteko. Horrelako ekimenei esker, Gasteizek aurrera jarraitzen du”, nabarmendu du Ekonomia, Enplegu, Merkataritza eta Turismo zinegotzi Maider Etxebarriak.

Share

Urtaranen gobernuak 50.000 euroko laguntzak lortu ditu iraunkortasunarekin eta ekintzailetzarekin lotutako bi proiektu aktibatzeko

  • Udalak KONPONDU proiektua garatuko du enpresa eta saltokiekin, hainbat gai berrerabili eta birziklatzeko, arropatik hasita makineria industrialeraino
  • IGIk, berriz, espazio pribatu eta publikoetan azpiegitura berdea sortzeko proiektu bat sustatuko du: eskola bat, ikusmen urriko pertsonentzat egokitutako lorategi bat, eta adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako berdegune terapeutikoa

Urtaranen gobernuak Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien Sareak (Udalsarea 2030) emandako bi laguntza lortu ditu, bakoitza 25.000 eurokoa —eskura daitekeen gehieneko kopurua—, Udalak sustatutako bi proiektutarako, EHU, Egibide, ACLIMA eta lurraldeko beste entitate, enpresa eta erakunderekin batera lantzekoak.

Laguntzetako baten bidez, Ingurumen Plangintzaren Zerbitzuak eta Enpresen Zerbitzuak KONPONDU proiektua jarriko dute abian, ekonomia zirkularra bultzatzeko politiken barruan, zeinak beste sektore batzuetan arrakastaz garatzen ari baitira. Produktuen bizitza baliagarria luzatzen laguntzea da helburua, horiek konponduz, hondakin bihur ez daitezen.

Kanpaina bat egingo da Gasteizko herritarrek kontsumo-ereduak alda ditzaten, produktu bat bota beharrean hori konpontzearen alde egin dezaten sustatuz, eta erosketa-erabakietan gehiago irauten duten produktuak eta zirkularitate-irizpideei jarraituz diseinatutakoak aukeratu ditzaten, hau da, konpondu eta eguneratu ahal izateko ekodiseinatukoak.

Horretaz gain, arropatik hasita makineria industrialeraino konpontzen diharduten enpresa eta negozio lokalak —600 inguru—bultzatuko dira ekimenaren bidez, eta Gasteizko ekintzailetza ekosistemako beste enpresa eta pertsona batzuei lagunduko diegu, konponketa aurreratuaren, birmanufakturaren, berregokitzapenaren eta negozioen ikuspegi-aldaketaren alorretan ekintzailetza proiektuak gara ditzaten“, azaldu du alkateak.

“KONPONDU hitzaren bidez bi arlo aipatu nahi dira: batetik, gauzak konpontzean oinarritutako kontsumo eta negozio ereduen aldeko apustua; bestetik, pandemiaren inpaktu ekonomikoa konpontzen laguntzea, eredu horiek enpresek egoera aldakorretan zailtasunak gainditzeko duten ahalmena sustatzen baitute, eta lurraldean finkatzen laguntzen”, erantsi du Gorka Urtaranek.

Proiektu horrekin, hondakinen kudeaketaren lehentasuna dena azpimarratzen du Udalak, Agenda Gasteiztarrean eta Vitoria Gasteiz Green Deal agirian jasotako ekintzen arteko bat izanik: prebentzioa. Era berean, Euskadiko Ekonomia Zirkularrerako 2030 Estrategiarekin lerratzen da, horren arabera, alor jakin hauetan enplegua sortzeko aukera handiagoak izan baitaitezke: konponketa, birfabrikazioa, eguneratzea, birziklatzea, alokairua edo leasinga.

Bestetik, aurrea hartzen dio European Green Deal egitasmoaren alderdi batzuk katez kate apliklatzeak tokiko esparrura ekar ditzakeen ondorioen etorrerari: konponketaren alorrean gaitasunak garatzea, kontsumitzaileei produktuak non eta nola konpon ditzaketen jakinaraztea eta, oro har, ekonomiaren suspertzea ekonomia zirkularrean eta enpresak lurraldean finkatzean oinarritzea.

Lorategiak ikasteko eta bitarteko terapeutiko gisa

Udalsarea 2030en beste laguntza bat (25.000 eurokoa) jaso du Udalak, hiru proba-proiekturen bitartez Gasteizko azpiegitura berdea era partekatuan eraikitzeko programa bat garatzeko:  Txagorritxuko haur-eskolako jolastokia naturalizatzeko proiektua; Urarteko udal baratzeetan (Abetxuku) ikusmen urriko pertsonentzat egokitutako lorategia sortzeko proiektua, Itxaropena elkartearena, eta Adurtza okupazio-zentroan (Arabako Foru Aldundiak kudeatzen du) adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonentzako mikropaisaia edo berdegune terapeutikoa sortzeko proiektua.

IGIk sustatuko Hiri Azpiegitura Berdearen Estrategiaren barruan txertatu ditu hiru ekimen horiek alkateak. Estrategiaren helburua da “hiriko berdeguneen ekologia-, ingurumen- eta gizarte-funtzioak hobetzea, parke, lorategi, kale, plaza zein erreketan esku hartuz, baita beste aukera-espazio batzuetan ere, hala nola eraikinak eta erabiltzen ez diren orubeak. Ekintza horien xedea da biodibertsitatea handitzea, uraren kudeaketa hobetzea, CO2ren eta beste kutsatzaile batzuen xurgapena handitzea, eta funtzio soziala hobetzea, besteak beste. Esku-hartze horiei guztiei esker, Azpiegitura Berdearen Sistema osatzen ari da, eta hori, era berean, hiriak klima-aldaketaren ondorioetara egokitzeko duen ahalmena hobetzen ari da, baita herritarren osasuna eta ongizatea ere.

Orain arte Gasteizko Udalak sustatu eta gauzatu ditu jarduera horiek, berdegune eta espazio publikoetan. Baina ekipamendu pribatuetan ere garatu daiteke azpiegitura berdea, esaterako, auzo-komunitateetako patioetan, ikastetxeetan edo osasun eta asistentzia zentroetan. “Orain mota ezberdinetako hiru proba-proiektu hauek (hezkuntza, asistentzia eta terapia alorretakoak) planteatzen dira, eredugarri izan daitezen eta ingurumen- eta gizarte-onurak ekar ditzaten, eta gero Gasteizko beste leku batzuetan eta beste udalerri batzuetan kopiatzerik  izan dadin“, azpimarratu du alkateak.

Share