Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2021-02-03)

Prentsaurrekoa. ‘Indarkeria matxistaren Biktimak Erreparatzeko Tokiko Ekintzak’ gida aurkeztea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate eta Eudeleko presidente Gorka Urtaran; eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendari Izaskun Landaida

Eguna. Asteazkena, otsailak 3

Ordua. 10:30

Tokia. Emakunderen egoitza (Iradier kalea, 36)

* Komunikabideek aurrez aurre parte hartu ahal izango dute edo streaming bidez honako estekan: https://loom.ly/tTsxPFY

Share

Atxilotuak ONCEko saltzaile bati 500 euro lapurtzeagatik

Udaltzainek 20 urteko bi gazte atxilotu zituzten atzo Antso Jakitunaren kaleko ONCEren postu batean indarkeriaz lapurreta-delituaren ustezko egileak izateagatik.

ONCEko saltzailea lapurren atzetik atera bazen ere, ezin izan zituen harrapatu. Hala ere, ihes egiteko erabili zuten autoraino jarraitu zien herritar batek eta zenbait lekukok emandako datuei eta deskribapenari esker, udaltzainak topatu ahal izan zituzten.

Udaltzainek bi gazteak haietako baten etxebizitzako ataritik ateratzen ari zirenean atzeman zituzten. Bi susmagarrietako batek loteria-kioskotik lapurtutako 500 euroen zati bat zeraman gainean, eta diruaren gainerako zatia etxebizitza barruan topatu zuten. Atxilotu ostean, gaur goizean geratuko dira epailearen esku.

Droga-trafikoa

Udaltzainek atzo 18 urteko gazte bat atxilotu zuten marihuana-trafikoagatik. Venta de la Estrella kalean zaintza-lanak egiten ari zen patruila batek bi gizonezko ikusi zituen jarrera susmagarriekin hirugarren bati dirua ematen poltsa baten truke, eta ondoren bertatik joan egin ziren.

Udaltzainetako bat erosleengana joan zen eta haiek marihuanaz betetako ontzia erosi zutela erakutsi zioten. Salgaia hornitu zien gazteak korrika ihes egin zuen bertatik, baina beste agente batek harrapatu zuen. Azaleko miaketan 50 euroko billete bat topatu zitzaion. Atxilotu egin zuten eta zegozkion eginbideak igorri ostean, aske utzi zuten.

Ebasketa

Udaltzainek ostiralean 22 urteko bi gizonezko atxilotu zituzten Herrandarren kaleko establezimendu batean ebasketa-delituaren ustezko egileak zirelakoan. Arratsalde horretan eta beste egun batzuetan lapurtutako artikuluak zituzten, bideozaintzako irudiek frogatu zuten moduan.

Alkohol- eta droga-kontroleko kanpaina

Udaltzaingoak otsailaren 7ra arte alkohol- eta droga-kontroleko zirkulazio-kanpaina berezia egingo du, hiri osoan zehar ausazko kontrolak eginez gidariek alkoholik, drogarik edo substantzia estupefazienteen eraginpean ez dutela gidatzen egiaztatzeko.

2018-2023 Bide Segurtasuneko Udal Plan Estrategikoan sartutako lehen kanpaina da hau.

 

Share

Denboraldi berriko antzerki-abonamenduak agortu ditu Udalaren Antzoki Sareak, aldez aurreko salmentaren lehenengo astean

 

Orobat saldu dira En Tol Sarmiento-ren kontzerturako eta ‘Antzerkia Ibaiondon’ ziklorako sarrera guztiak

 

Neguko denboraldiko 8.100 sarrerak saldu ditu Udalaren Antzoki Sareak aldez aurreko salmentaren lehenengo astean, urtarrilaren 25etik 31ra bitartean. “Pozgarria da, oso, beste behin ere antzerki-abonamenduek izan duten harrera ona, agortu egin baitira. Saldu diren 267 abonamenduek erakusten dute antzerkiak jarraitzen duela izaten gasteiztarrek gogokoen duten diziplina artistikoa”, azpimarratu du Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok.

Era berean, ‘Antzerkia Ibaiondon’ ziklorako sarrera guztiak saldu dira.

Principal antzokiaren gehieneko edukiera 400 sarrerakoa da, eta Jesús Ibáñez de Matauco antzokikoa eta Félix Petite antzokikoa, berriz, % 50ekoa.

Principal antzokiaren kasuan, saldu diren sarreren portzentajea % 84koa da, eta gizarte-etxeetako antzokien kasuan, berriz, % 82koa.

 

Zifrak, zehatz-mehatz

 

ZikloakSaldutako abonamenduak

 

Ikuskizuna Ibaiondon60

 

Jim Aktual zikloa25

 

Musika, familia osoarentzat42

 

Familiarentzako antzerkia75

 

Dantza-zikloa126

 

Antzerki  abonamendua267

 

 

Ikuskizunakedukiera

 

La máquina de Turing% 100

 

Principiantes% 100

 

La habitación de María% 100

 

Dribbling% 100

 

Fortunata y Benito% 100

 

Eva contra Eva% 100

 

ETSren kontzertua% 100

 

Flamenko-kontzertua: Pansequito% 100

 

Flamenko-kontzertua: Israel Fernández% 100

 

Flamenko-kontzertua: Maite Martín% 100

 

Un poyo rojo% 100

 

Españolas, Franco ha muerto% 100

 

Donostiako Orfeoiaren kontzertua% 95

 

Kutxidasu Bidea Ixabel% 95

 

 

 

Asistentzia, abonamenduen eta zikloen arabera

 

Antzerki  abonamendua% 100

 

Euskarazko ikuskizunen abonamendua% 66

 

Dantza-abonamendua% 94

 

Kontzertu handien abonamendua% 64

 

Familientzako antzerki-abonamendua% 65

 

Familientzako musika-abonamendua% 46

 

Jim Aktual abonamendua% 51

 

‘Ikuskizuna Ibaiondon’ abonamendua% 100

 

‘XXI. mendeko flamenkoa’ abonamendua% 93

 

Natalia Lacunzaren kontzertua% 52

 

Eñaut Elorrietaren kontzertua% 89

 

En Tol Sarmiento-ren kontzertua% 100

 

 

“Datu horiek agerian jartzen dute, beste behin ere, publikoak kultura behar duela, bere bizitzako oinarrizko elementu gisa. Era berean, agerian geratzen da antzezlanetan eta gainerako ikuskizunetan hartutako neurriak egokiak direla eta, beraz, publikoa seguru sentitzen dela antzokietan”, gaineratu du Cantok.

Share